2018(e)ko abenduaren 29(a), larunbata

Abenduak 26ko PLPan, 400 metroak protagonista


Nahiz eta oporretan egon, gure atletek entrenatzen eta konpetitzen jarraitzen dute. Aurreko asteazkenean, Donostiako Belodromoan parte hartu zuten Amaiur, Hiart, Anek. Oraingoan, 400m-etan parte hartu zuten, hiruak elkarrekin serie berdinean. Hiart eta Amaiurrek denbora berdinean bete zituzten 400m-ak (1’01’’47). Anek, aldiz, 1’02’’65ean. Oso marka onak hirurak, denboraldia bikain hasi dute!

Bestalde, 400m etan ere, gure Xabi Belaunzaranek parte hartu zuen, 52’’99-ko denboran. Entrenamendu gogorrak egiten ari da Xabi, pixkanaka bere marketan egongo dela badakigu! (51’74).

Emaitza guztiak HEMEN.

Eta, egun gutxi geratzen bazaizkio ere, 2018 atletikoa ez da oraindik amaitu. Abenduaren 30ean Euskadiko Kopa (Hiartek 800ean parte hartuko du) eta Elkartasun Lasterketa izango dira eta abenduaren 31ean Errenteriako San Silbestrean egongo gara, urtero bezala.




2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

URTEA AMAITZEKO AZKEN LASTERKETAK

Kaixo ekipo!

Urtea amaitzear da, horretarako, zenbait lasterketa antolatu dituzte. Lehena, larunbat honetan izango da, abenduaren 22an, Irunen. Hurrena, gure herrian izango da, abenduaren 30, igandean. Azkena Oreretan izango da abenduaren 31, astelehenean. Norbera arduratu beharko da izen emateaz, dagokion tokian.


Honako mezu hau zabaldu dute Irungoek krosean parte hartzera animatzeko:

Abenduaren 22an Gabonetako Krosa Txikiaren 5.edizioa ospatuko dugu πŸ‘ŒπŸΌ Haur eta gazteentzako lasterketak dira, 1etik 13 urtetarainokoentzako. Mendaria eta diploma emango diegu, oso giro polita izaten dugu 🌟🌟 Parte hartze mugatua duen froga da, beraz badaezpada jakin dezazuen: dagoeneko inskripzioak egin ditzakezue kirolprobak.com webgunean, Papycop ( Hondarribia) eta mendibileko Leire sport kirol dendan edo guri abisatuz, klubetik bertatik inskribatzeko.

Lasterkeraren informazio guztia gure webgunean duzue (atletismobat.com) "pruebas organizadas — Gabonetako krosa" atarian πŸ”

Anima zaitezte!!!

Oiartzungo lasterketako kartela honako hau da:




Oreretan egingo den lasterketaren kartela honako hau da:


ANIMA ZAITEZTE!

2018(e)ko abenduaren 16(a), igandea

2 "PLP" pista estalian + 2 kros, primerako abendua federatuentzat

PLP "A"

2018-2019ko lehenengo pista estaliko proban Haurtzaroko bi atletek hartu zuten parte, eta hauek izan ziren lortutako markak: Amaiur Errazkin 2'32''65 (800m) / Xabi Belaunzaran 7''69 (60)

Emaitza guztiak HEMEN.

PLP "B"

Bigarren pista estaliko PLPan, gure atletek berriz ere Anoetan parte hartu zuten, oraingoan, 200m eta
1.500m etan.

Alde batetik, Ane, Amaiur eta Hiartek parte hartu zuten 1.500ean. Hiruak elkarrekin atera ziren, elkarlanean, entrenamenduetan bezala, eta emaitza onak lortu zituzten. Anek, 4’58”21ean bukatu zuen (Espainiako txapelketarako minima), bere atzetik Hiart (5’01”22,  Espainiako txapelketan parte hartzeko markatik oso hurbil) eta Amaiur (5’02’’68) iritsi ziren. Lehenbiziko 1.500a izateko oso pozik zeuden lortutako denborekin. Espero dugu gogo berdinekin jarraitzea eta haien helburuak lortzea, animo neskak!

Beste aldetik, Xabi Belaunzaranek 200m etan parte hartu zuen, oraingoan, bere lasterketa
egin zuen, serieko 3. iristen. 24’’24 ean bete zituen 200m-ak, ez da bere markarik onena baina denboraldi hasieran egoteko oso ondo dago! Gutxinaka hobetuko duelaz ziur gaude Oiartzunen!

Emaitza guztiak HEMEN.

ARANDAKO KROSA

Kasu honetan Gipuzkoako Federazioak gonbidatuta, Ane eta Hiart jubenilek parte hartu zuten Arandako nazioarteko kros ospetsuan. Oso emaitzak politak lortu zituzten, jubenil (sub18) mailan 5. eta 6. postuak lortu baizituzten, hurrenez hurren, Ane eta Hiartek.

Aurten ere Espainiako kros txapelketan parte hartzeko sailkatzea helburu edukita, interesgarria izan zen lasterketa hau, estatu mailako beraien adineko atleta onenekin batera korri egin baizuten.

Sailkapen guztiak HEMEN.

EIBARKO "BOLUNBURU" KROSA


Eta bukatzeko, gaur burutu den Eibarko "Bolunburu memoriala". Lokatzez beteta zegoen ibilbide gogor batean eta eguraldi kaxkarrari aurre eginez, lasterketa ausarta egin dute Hiart eta Amaiurrek, hasiera hasieratik lehenengo biak izan diren neskekin korri eginez. Hiartek irabazi du jubenil mailako lasterketa eta Amaiurrek ere aurrean egin du lasterketa osoa.

Sailkapen guztiak HEMEN.

2018(e)ko abenduaren 15(a), larunbata

BERTAN BEHERA

Egun on ekipo!
Eguraldia eta gauza teknikoak direla medio, gaurko frogak BERTAN BEHERA geratzea erabaki da. Barkatu eragozpenak.

2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

Aupa kuadrilla!

Zer moduz joan da asteburua? Berriz ere bueltan gara urtea bukatu aurretik froga batzuk egiteko. Igande honetan, abenduaren 16an, frogak izango ditugu Plaiaundin, Irunen. Beti bezala, benjamin eta alebinekin frogak hasi baino ordu erdi lehenago geratuko gara pistan. Infantilekin aldiz, hiru ordu laurden lehenago.

Frogetan parte hartzeko ezinbestekoa da lehendik izena ematea, horretarako, klikatu hemen eta galdetegia bete.

Honako hau da ordutegia:



2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

Euskal egutegia

Kaixo ekipo!

Atletei azaldu bezala, denei azaldu nahi dizkizuegu aste honetako entrenamenduen egunak. Haurtzaro Ikastolan euskal egutegia jarraitzen denez, abenduaren 3an, astelehenean EZ da entrenamendurik izango, EUSKARAREN EGUNA baita. Aldiz, abenduaren 6an, hau da, ostegunean, entrenamendua izango da.

Aste honetan ez da frogarik izango, beraz, deskantsatu eta disfrutatu asteburuan! 

Haurtzaro Atletismo Taldea, Donostiako maratoian

Aurten ere Donostiako maratoian parte hartu zuten gure atletek, batzuek korrika eta beste batzuek antolakuntzan laguntzen.

Korrikalarien artean, hauek izan ziren lortutako emaitzak:

Borja Machado 2:40:34
Mikel Hoyos 2:41:36

Mikelek, gainera, lehenengo postua lortu zuen 50 urtetik gorakoen mailan. Zorionak bikote!


Bukatzeko, ezin aipatu eta eskerrak eman gabe utzi, urtero bezela helmugako lanen antolaketan laguntzen aritu diren atleta eta gurasoak.

Hurrengo denboraldian berriz!

2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

Azaroak 25eko frogen emaitzak

Aupa lagunak!

Joan den igandean, azaroaren 25ean, Plaiaundin izan ginen frogak egiten. Eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, gure atletek eguraldiari aurre egin zioten eta emaitza onak lortu zituzten. Hona hemen emaitzak.


Asteburu honetan, azaroaren 2an, ez da frogarik izango, beraz, deskatsatu eta disfrutatu familia zein lagunekin!



Infantilen errelebo lasterketaren bideoa

2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

EUSKARALDIA

HAURTZARO ATLETISMO TALDEAK  EUSKARAZ

Hamaika arrazoiengatik, guk ere euskaraz! 

Haurtzaro Atletismo Taldeko atleta, entrenatzaile eta langileak ahobizi gara eta Euskaraldian ere ahobizi izaten jarraituko dugu.



Etxean eta kalean 
berdin-berdin jolasean, 
eskolan, lanean, 
 tristuran eta pozean
Dakitenek erabiliz, 
ez dakitenek ikasiz, 
herri bat osaturik 
euskaraz nahi dugu bizi.

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Azaroak 25eko frogak

Kaixo berriz ere kuadrila!

Asteburu honetan ere, azaroaren 25ean, frogak izango ditugu Irunen, Plaiaundin. Ostirala baino lehen izena ematea eskatzen dizuegu mesedez. Izena emateko, betiko modua jarraituko dugu. Klikatu hemen eta bete inprimakia.

Udazkenean bagaude ere, neguko hotzak hasi dira, beraz, jertsea eramateaz gain, berokia ere eramatea gomendatzen dugu, pistan hotz handia egiten baitu.

Infantilekin frogak hasi baino 45 minutu lehenago geratuko gara pistan, alebin eta benjaminekin aldiz, frogak hasi baino ordu erdi lehenago. Honako hau da ordutegia: 


TXINGUDIKO KROSA

Aupa ekipo!

Joan den asteburuan, azaroaren 18an,  Txingudiko krosean izan ginen, adin guztietako haur eta gazteak. Oso gustura egon giΓ±en eta sekulako emaitzak lortu genituen. Emaitzak zintzilikatzeko asmoa genuen, baina ezin izango dugu. Izan ere, krosean bertan izandako akats baten ondorioz emaitzak gaizki daude. Beraz, momentuan bizitutakoarekin geratuko gara eta nola ez, ateratako argazkiekin. 

Ikusi ikusi zein ongi egin genuen korri!





















2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

TXINGUDIKO KROSA

Kaixo kuadrilla!

Hemen dugu ikasturteko lehenengo krosa, Txingudiko krosa. Igande honetan izango da, hilaren 18an, Irunen, Txingudi ikastolan.

Benjaminek, alebinek eta infantilek parte hartu ahal izango dute aurten, beraz, denei krosean korri egitera gonbidatzen zaituztegu. Maila bakoitzak ordutegi eta lasterketa ezberdina du.

  • Infantil neskak: 11:55ean 1240 metro.
  • Infantil mutilak: 12:05ean 1880 metro.
  • Alebin neskak: 12:20ean 1200 metro.
  • Alebin mutilak: 12:30ean 1200 metro.
  • Benjamin neskak: 12:40ean, 600 metro.
  • Benjamin mutilak: 12:45ean 600 metro.




Denak leku berean elkartuko gara, ikastolako jolas lekuan dagoen aterpean, argazkian ikusten den tokian. Baina, maila bakoitzarekin ordu ezberdinen elkartuko gara. Alebin eta infantilekin 11:00etan elkartuko gara eta benjaminekin 11:30ean. Nahi duenak lehenago etortzeko aukera du. Kontuan izan, krosera jende asko etortzen dela eta aparkalekua gainezka egoten dela, beraz, garaiz ibili mesedez.

Izena emateko, beti bezala, orria bete. Dortsalak, egunean bertan banatuko ditugu. Bestalde, iltzezko zapatilak dituzuenoi aholku bat, krosera etorri baino lehen, iltze handiak jarri zapatilari.

Besterik gabe, denoi parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, oso egun polita izaten da!

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Behobia-Donostia

Asteburu honetan gure txikiek gure entrenatzaile eta atleta helduei pasa diete testigua, oraingo honetan,  Behobia-Donostia lasterketan izan baitira. Lasterketa ospetsuaz gozatzeaz gain, izugarrizko emaitzak lortu dituzte:

Behobia-Donostia gaztea:

  • Hiart Ibarguren 17'15", 2. postua lortuz jubenilen mailan.

Behobia-Donostia:
  • Aritz Leonet 1-12'40", 121. postua lortuz eta promesa mailan laugarren izanik.
  • Xabi Salaberria 1-14'10", 186. postua lortuz.
  • Javi Gonzalez 1-15'09", 257. postua lortuz.
  • Borja Manchado 1-16'52", 378.postua lortuz.

BEJON DEIZUELA!

2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

365 egun zu gabe eta zurekin

Urte bat
Hamabi hilabete
Berrogeita hamabi aste
Edo hirurehunda hirurogehita bost egun

Denborak ihes egiten duen modu berean minutuak pisutsu bihur daitezke.

365 egun hauetan makina bat aldiz gogoratu zaitugu belodromoan laguntzen, milaka aldiz oroitu gara zurekin plaiaundi eta hondarrabiko pistatan eta nola ez, ehundaka aldiz ikusi zaitugu ikastolako harmailatan.

365 egun zu gabe eta zurekin

Behar dugunetan, ezin gara babestu zure besoetan, baina, badikugu hor zaudela, izkutatuko gure bihotzean...
365 malko isuri dira gure begietatik baina 365 irribarrek alaitu dituzte. Zure irrifarra gogoan, ezin ahaztu ta ezin ukitu...

Zure ahotsak gidatu, animatu eta lagundu egin gaitu urte honetan ere. Zure txiste eta esamoldeek irribarre txikiak sortu dizkigute pentsamenduetan. 

Pentsamenduetan, bihotzetan eta noski, ekintzetan mantentzen zaitugulako gurekin. 

Hirurehunda hirurogehita bost egunen ostean
Berrogeita hamabi asteren ondoren
Hamabi hilabete eta gero
Urte bat beranduago
Gogoan zaitugu Periko



2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Frogen emaitzak

Aupa!

Iritsi dira egin ditugun bi frogetako emaitzak. Barkatu atzerapena, arazoak izan ditugu emaitzak zintzilikatzerako garaian.


Urriak 28an egindako frogen emaitzak ikusteko, klikatu hemen.
Azaroaren 4ean egindako frogen emaitzak ikusteko, klikatu hemen.

Hurrengo frogak azaroaren 18an izango ditugu, Txingudin, krosa. Aurrerago infromazio gehiago emango dizuegu.


Ongi izan!

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

Azaroak 4ko frogak

Kaixo kuadrilla!

Zer moduz joan ziren lehen frogak? Berriz ere errepikatzeko gogoarekin batzuk, beraz, nahi eta ahal duzuenak animatu igande honetan.

Oraingoan frogak Hondarribiko pistan izango dira, kiroldegiaren ondoan. Beti bezala, atletak bere froga baino ordu erdi lehenago egon behar du pistan behar bezala berotzeko. Bestalde, eguraldi hotzak hasi direla ikusita, sudaderaz gain, berokia ere eramatea gomendatzen dugu, pistan haize handia dago eta hotza egiten du.

Izena emateko, klikatu hemen. Ostiral arratsaldea baino lehen izen ematea eskatzen dizuegu. Badakigu oraingo honetan zubia dugula tarteko, baina saiatu mesedez epeak errespetatzen.

Ordutegia ondorengoa hau da:


2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Frogetan aldaketak

 Kaixo kuadrilla!

Astebururako, urriaren 28rako espero den eguraldi kaxkarra ikusita, frogetan aldaketak egon daitezkela jakin berri dugu. Euria eginez gero, zenbait froga ez direla egingo aurreratzen dizuegu. Honakoa izango litzateke ordutegia euria eginez gero:


2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

Urriak 28 frogak Plaiaundin

Aupa!!!!

Ikasturteko lehengo frogak ate joka ditugu. Urriaren azkeneko asteburuan izango dira Plaiaundin, Urriak 28 igandean, hain zuzen ere. 

Ez da derrigorrezkoa frogetan parte hartzea, nahi duena etor daiteke. Hori bai, etortzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, klikatu hemen eta orria bete mesedez.

Gogoratu, haur eta gazteak beraien froga hasi baino ordu erdi lehenago egon beharko dutela pistan arropa egokiarekin.

Hona hemen ordutegia:


2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

Iltzezko zapatilak

Kaixo denei!

Zer moduz hasi dugu ikasturtea? Dagoeneko martxa hartuta?

Zuengana zuzentzen gara haur eta gazteek behar duten materiala edota arroparen berri emateko. Oharrean esan genizuen bezala, izaten diren frogetara arropa erosoa ekarri behar dute. Horrez gain, alebinetatik aurrera, hau da, LH5etik aurrera, iltzezko zapatilak erabiltzea gomendatzen dugu.

Duela denbora bat, iltzezko zapatilen kostuaz Haurtzaro Atletismo Taldea arduratzen zen, baina, gastua ikaragarrizkoa zela ikusita, norberak bere zapatilak erostea eskatzen dizuegu. Ez da beharrezkoa zapatilak izatea, soilik gomendagarria.

Hala ere, zapatilen gastuaz gu arduratuko ginela esan genizuenoi, zapatilak eta tiketa ekartzen badituzue, gu arduratuko gara, lasai. Gainontzekoei laguntzeko asmotan, biltegian ditugun zapatila erabiliak salduko dizkizuegu prezio merkeago batean, 10€-tan. Ez ditugu nahiko taila eta zapatila, beraz, amaitzen diren arte izango ditugu. Norbaitek interesa badu, jarri entrenatzaileekin harremanetan entrenamendu hasieran edota amaieran.

Bestalde, aste honetan frogak hasiko direla jakinarazten dizuegu, laster izango duzue horren berri. Bien bitartean, ongi izan.

2018(e)ko urriaren 2(a), asteartea

Hasi dugu denboraldi berria!

Astelehenean, urriak 1ean, Haurtzaro Atletismo Taldearen entrenamenduei hasiera eman genien. Atleta ugari elkartu ginen Haurtzaro Ikastolako instalazioetan arratsaldeaz gozatzeko eta nola ez, atletismoaz ikasteko.

Atletei,  maila bakoitzak entrenatzeko egun zehatz batzuk izango dizutela esan bagenien ere, aste honetan egunero etortzeko aukera izango dute. Hurrengo astetik aurrera, hau da, urriak 8tik aurrera, atleta bakoitza dagokion ordu eta egunean etortzea eskatzen dugu, kasuak kasu.

Beraz,benjaminen (2009-2010ean jaiotakoak) entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara. Alebinek (2007-2008an jaiotakoak) ordea, astelehen, astearte eta ostegunetan izango dituzte, hauek ere 18:00etatik 19:00etara.   Infantilen (2005-2006an jaiotakoak) entrenamenduak aldiz, astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Haur eta gazte bakoitzak, nahi edo ahal duen egunean etortzeko aukera izango du.


ANIMO IKASTURTE BERRIAREKIN!!!

2018(e)ko irailaren 30(a), igandea

2018-2019 denboraldia martxan!


Iraila joan zaigu eta, dagoeneko jubenilak entrenatzen hasiak badira ere, astelehenean (urriak 1) hasiko da gainontzeko guztien denboraldia. 


LH3tik aurrerako neska eta mutilek atletismoarekin gozatzeko aukera izango dute aurten ere, eta baten batek oraindik izena eman ez badu ere Haurtzaro Atletismo Taldeko ateak zabaldik daude beti.

Astelehenetik ostegunera 18:00tatik 19:00tara eta astelehen, asteazken eta ostegunetan (DBHtik aurrerakoekin) 19:00tatik 20:00tara elkartuko gara Haurtzaro Ikastolako instalazioetan. 

Denboraldi berria martxa dago jada. Goazen!

2018(e)ko uztailaren 15(a), igandea

Kadete mailako Espainiako Txapelketa, Castellonen

Hemen dituzue Castellonen jokatutako kadete mailako Espainiako Txapelketako bideo eta emaitzak.

Amaiur Errazkinen lasterketa, 600 metroko final-erdietan:
https://www.youtube.com/watch?v=9MxbNTzPQrA&feature=youtu.be

Hiart Ibargurenen lasterketa, 1000 metroko final-erdietan:
https://www.youtube.com/watch?v=_iHcTDq9Dfk&feature=youtu.be

Hiart Ibargurenen lasterketa, 1000 metroko finalean:
https://www.youtube.com/watch?v=2I92OCcwtmg&feature=youtu.be

Gurasoak, nola ez, bertara joan ziren eta maila bikaina erekutsi zuten hauek ere!


2018(e)ko maiatzaren 24(a), osteguna

Maitzak 28 atletismoko azken eguna

Kaixo kuadrila!

Maiatza amaitzearekin batera, ikasturte honetako atletismo saioei amaiera emango diogu. Ikasturte hau agurtzeko merendola izango dugu maiatzaren 28an, astelehenean, betiko orduan, 18:00tatik 19:00etara.

Gaztetxoek ez dute jateko ezer ekarri behar, Haurtzaro Atletismo Taldea arduratuko da janariaz. Baten batek alergia edo intolerantziarik badu, gurekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu kontuan hartu ahal izateko.

Merendolan, urtero bezala, ur jolasak egiten ditugu eguraldi ona egiten badu. Beraz, aldatzeko arropa eta uretako jantziak ekartzeko eskatzen dugu.

Astelehen arte!

2018(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

GIPUZKOAKO TXAPELKETAK

Kaixo ekipo!
Dakizuen bezala, azken bi aste hauetan Gipuzkoako txapelketak izan ditugu. Pasa den apirilaren 15ean Elgoibarren izan ziren frogak. Bertan, kuadrilla polita elkartu ginen eta emaitza ezin hobeak lortu genituen:

         60metro: Manex Irigoien 8.77seg.        1000metro: Aritz Zuazo 3.34 min
                  Maddi Iradi   9.27                            Maddi Iradi 4.11min
       80 metro: Eitza Erriaran 11.16seg.               220metro hesiak: Eitza Arriaran 34.73seg
                                 Lide Romero 12.01seg.  
       Luzeera jauzia: Eitza Arriaran 4.07metro   Hirukoitza jauzia: Maddi Iradi 7.01 metro
                     Lide Romero 3.58metro                                 Uxue Mendizabal 6.10metro
      Pisu jaurtiketan: Eitza Arriaran 7.73metro                       Nahia Echegoyen 5.91metro
                                   Aritz Zuazo: 7.62m     2.postua


Bestalde, apirilaren 29an Eibarreko pistara joan ginen Gipuzkoako txapelketako 2 jardunaldian parte hartzera. Goiz ederra pasa genuen eta emaitza oso onak lortu genituen. Aldi honetan altueran, 150 metrotan, hirukoitza jauzian eta pisu jaurtiketan hartu genuen parte:

150 metro: Eitza Arriaran 20.8seg Altuera: Aritz Zuazo 1.48metro 1.postua
     Lara Manjarres  22.9seg         Hirukoitza: Eitza Arriaran 8.88metro
    Aritz Zuazo    21.6                      Pisua: Lara Manjarres  4.44metro


Asteburu honetan, Plaiaundin izango dugu Gipuzkoako txapelketaren hirugarren eta azken jardunaldia. Aukera oso ona da probintziako hoberenekin parte hartzeko eta batez ere, markak hobetzeko! Animatu!

2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

EUSKAL HERRIKO SLALOM TXAPELKETA

Kaixo!


Asteburu honetan ez ditugu frogak izango baina proposamen ezin hobeago batekin gatoz. OIARTZUNEN EGINGO DEN EUSKAL HERRIKO SLALOM TXAPELKETARA ETORTZEA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU. Txapelketa Martxoaren 24, larunbatean izango da arratsaldeko 16:00etan Elorso kiroldegian.

Batzuk Slalomaren berri izango duzue, albisteetan irakurri edota frogaren bat ikustera joan zaretelako. Baina, beste batzuk ez duzue kirol honen berri izango. 

Labur azalduta, slalom-a paralisia duten pertsonentzako kirol modalitatea da. Kirolariak gurpildun aulki gainean daudelarik, zirkuito bat egin beharko dute, jarritako oztopoak saihestuz ahalik eta azkarren.

Lehiaketak bi atal izaten ditu: batetik, erloju-kontrako proba, ahal den denbora gutxienean oztopoak gainditu beharko dituzte, eta bestetik, paraleloa, bi kirolari elkarren aurka lehiatzen dira paraleloan dauden bi zirkuitotan.
Kategoria ezberdinak daude kirol honetan, eta hauek minusbaliotasunaren araberakoak izaten dira. Beraz, aulki elektrikoak eta eskuz edo oinen bidez eragindako aulkiak ikusten dira.
Gure taldean kirol honetan hainbat sari irabazi dituen neska gaztea dugu, ANE ASENSIO TELLETXEA. Larunbat honetan Anek gu guztion babesa eskertuko du, beraz, gaztea eta gainerako kirolarik txalotzera joatea animatzen zaituztegu.

ANIMO ANE TXAPELDUN!!!




2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

Intxixutraileko lagunekin entrenatzen

Aupa ekipo!

Martxoaren 14ean Intxixutraileko lagunekin entrenamendu berezia izan genuen. Benjaminak Txara basotik lasterketak eta jolasak egin genituen bitartean, alebin mailako gaztetxoak Learretik barrera ibili ginen malda gogorrak igotzen.

Mendiko lasterketarekin nekatu ostean, indarrak hartu genituen barritekin eta edariekin, merezitako saria izan zen! Horrez gain, gauzak eramateko gerriko bana oparitu ziguten parte hartzaile guztiei! Modu honetan, ez zaigu ezer galduko korri egitera joaten garenean.

Denak oso ongi pasatzeaz gain, asko ikasi genuen. Mendian lasterketak egiteko prest gaude!!!

MILA ESKER INTXIXUTRAILEKO LAGUNEI! BESTE BAT ARTE!









2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

Martxoaren 18an frogak Hondarribian

Aupa ekipo!

Igande honetan ere, martxoaren 18an, atletismoko frogak izango ditugu. Oraingo honetan Hondarribin izango dira eta aldaketarik ez bada ematen, ikasturte honetan, Hondarribiko pistan izango ditugun azkenak izango dira. 

Beti bezala, klikatu hemen izena emateko. Izena emateko azken eguna ostiral arratsaldea izango da. Bestalde, gogoratu frogak baino ordu erdi lehenago etorri behar dela.

Ordutegia honako hau izango da:


2018(e)ko martxoaren 13(a), asteartea

Martxoaren 11eko frogen emaitzak

Aupa ekipo!

Igandean, Martxoaren 11an Plaiaundin izan genituen frogak. Froga batzuk pixka bat atzeratu ziren arren, ederki aritu ziren gure atletak. Hona hemen emaitzak.

Edozein frogetako argazkiak izan ezkero, bidali mesedez blogean zintzilikatzeko. Entrenatzaileoi ez baitigu denborarik ematen argazkiak ateratzen ibiltzeko.

Laster izango duzue asteburu honetako, martxoaren 18, frogetan izena emateko aukera.


GOGORATU BIHAR SAIO BEREZIA DUGULA! ANIMATU!


2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena

Kirol astea

Kaixo ekipo!

Dakizuen bezala, Oiartzunen kirol astea antolatu dugu martxoaren 10etik 17ra. Haurtzaro Atletismo Taldeak ere bertan parte hartuko du. Asteazken honetan, martxoaren 14ean, Intxixutrail-eko kideekin mendi lasterketa egingo dugu atletismoko saioan, hau da, 18:00etatik 19:00etara. Adin ezberdinetako atletak ditugunez, bi lasterketa ezberdin egingo ditugu:
  1. Benjaminentzat edota lasterketa hau nahiago dutenentzat: Txara basotik egingo dugu ibilbidea. Korri egin ostean, ariketa ezberdinak egingo ditugu.
  2. Alebin eta infantilentzat: Learreko maldatik gora dagoen ibilbide batetik egingo dugu lasterketa.
Lasterketa hauetan Haurtzaro Atletismo Taldeko edozein kidek parte hartu dezake, nahiz eta asteazkenetan ez etorri. 

Euria egiten badu, atletek xira eraman beharko dute.

Astean zehar egingo diren ekintzen berri jakiteko, hona hemen egitaraua:


ANIMATU ZAITEZTE!

2018(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

MARTXOAK 11, FROGAK PLAIAUNDIN

Aupa ekipo!

Igande honetan ere, martxoaren 11, Plaiaundin ditugu frogak. Izena emateko klikatu hemen eta larunbata baino lehen egin mesedez.
Beti bezela, atletak froga hasi baino ordu erdi lehenago egon beharko dute pistan. Horrez gain, sudadera eta dituztenak, iltzezko zapatilak eramatea beharrezkoa da.
Ordutegia honako hau da:


Iganderarte!