Bi zita garrantzitsu genituen pasa den astebururako. Jubenil mailako pista estaliko Espainiako txapelketa batetik, eta infantil mailako Euskadiko kros txapelketa bestetik.
JUBENIL MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA:
Nerea Oiartzabal, Alazne Garrido eta Julen Perezek parte hartu dute Salamancan burutu den txapelketa honetan. Esperientzia bikaina izan da zalantzarik gabe, baina emaitzak ere aipatzekoak izan dira:
Nerea Oiartzabalek 5. postua lortu du altuera jauzian, bere markarik onena lortuz gainera. 1,61 metro lehenengotik pasa ditu, urteko txapelketa garrantzitsuenean.
BIDEOA HEMEN.
Alazne Garridok 16. postua lortu du 400 metroko proban, 1'00"59ko denborarekin. Bere lehenengo aldia izateko, emaitza bikaina!
BIDEOA HEMEN.
Julen Perezek 6. postua lortu du 200 metroko proban, 22"64ko denborarekin. Lehenengo ronda eta finalerdi bikainak egin ondoren iritsi zen finalera, baina aipatu beharra dago 60 metroko proban ere finalerdietara iristea lortu zuela, 7"27ko denborarekin (ezin izan zuen bertan parte hartu, ordutegiarengatik).
BIDEOA HEMEN.
Emaitza guztiak ikusteko, klikatu
HEMEN.
INFANTIL MAILAKO EUSKADIKO KROS TXAPELKETA:
Gipuzkoako txapelketan sailkatzea lortu ondoren, Euskadiko kros txapelketan parte hartu dute
Ane Etxebeste eta
Hiart Ibargurenek, Berrizen, Bizkaian.
Gip
uzkoako selekzioarekin egin dute korri bertan, eta ezin dugu aipatu gabe utzi Amaiur Errazkin (Gipuzkoako txapelduna) ere selekzioaren parte zela, baina ezin izan duela parte hartu, gaixorik dagoelako.
Anek 3. postua lortu du, bigarrenarekin azken metroraino lehian ibili ondoren, eta Hiartek 4. postua, lasterketa bikaina egin eta bukaeran postu bat aurreratu ondoren.
Emaitza guztiak ikusteko, klikatu
HEMEN.
ZORIONAK HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!!