2016(e)ko urriaren 27(a), osteguna

BENJAMIN, ALEBIN ETA INFANTILEN PLP-A:


Igandean, klubeko gaztetxoenak Plaiaundira joan ziren denboraldiko lehenengo PLP-ra. Eguraldiak ez zuen lagundu baina oso gustura ibili ziren.


Emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko klikatu 
HEMEN.

2016(e)ko urriaren 17(a), astelehena

Astebukaera earra!


Urriaren 15ean arratsaldeko 17:30ean, Urkabeko I. Igoera ospatuko zen Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Oiartzungo Garagardo Festarekin kointziditzen zuelarik. Parte hartzaileek 1,6km-ko errekorridoa egin zuten eta Learretik barrena 191m-ko desnibela igo zuten Urkabe goraino. Aipatzekoa da gure taldeko Aritz Leonet bigarren iritsi zela eta Oiartzungo lehenengoa izan zela. Izan ere, kilometro bertikaletan oso aritua den BeƱat Katarainek soilik 16 segundo atera zizkon. Benetan Bikaina, Zorionak Aritz!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN




Igandean, urtero bezala, Haurtzaro Atletismo Taldea laguntzen aritu zen! Hau da, proba desberdinetan parte hartzeaz gain, 15km Donostiko klasikan laguntzen ibili ginen. Argazkia Oiartzuar Eskuderorekin hartu genuen, izan ere, 15km-ko 50 urtetik gorako gizonetan bigarren iritsi zen. Zorionak zuri ere!

2016(e)ko urriaren 5(a), asteazkena

TEMPORADA BERRIA



Kaixo Gaztik!

Udara luze bat eta gero, berriz gara bueltan. Betiko moduan Haurtzaro Ikastolan entrenatuko dugu. Baina ADI urriaren 10etik aurrera bi ordutegi ezberdin edukiko ditugu eta bat 18:00-19:00-etara eta bestea 19:00-20:00-etara.


Besterik gabe, ondo segi