2019(e)ko abenduaren 30(a), astelehena

Gabonak korrika

Gabonekin batera oporrak heltzen dira baina korrikalariok ez dugu deskantsatzen.
Data hauetan atletak aukera ugari izaten ditugu konpetitzeko, bai pista estaliko frogetan bai kalean ospatzen diren hainbat lasterketetan, eta Haurtzarokoek aukera hauetaz gozatu dugu.

Joan den ostiralean, hiru partaide izan genituen Anoetako belodromoan ospatutako 3000 metroko lasterketan: Borja Manchado, Asier Urdanpileta eta Mikel Hoyos. Azkeneko seriean korri egitea tokatu bazitzaien ere, meritu handiko denborak lortu zituzten. Aipatu behar da lehen aldia zela pistan egiten zutela korri. Zorionak beraz!

Borja Manchado:         9:46.43
Asier Urdanpileta:      10:07.81
Mikel Hoyos:               10:09.35

Bestetik, igandean egun handia izan genuen Oiartzunen, Elkartasun Lasterketarekin. Bertan, herriko jende askok hartu zuen parte, eta nola ez, bertan izan ziren Haurtzaroko hainbat atleta, zeinen artean Aritz Leonet eta Amaiur Errazkin lasterketako garaileak izan ziren. Zorionak biei! Eta baita lasterketa amaitu zenuten guztiei! Sailkapena hemen


Azkenik, bihar 31an urteko azkeneko zita izango dugu San Silbestrean. Animatu zaitezte!

2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

Hondarribiko eta Oianguko kroseko emaitzak

Aupa Ekipo!
Aspaldiko partez eguraldiak bakean utzi digu igande hontan, eta ondorioz atletismoaz gozatzeko aukera izan dugu. Alde batetik, eskolarrak Hondarribin aritu dira, froga ezberdinetan parte hartuz. Bestalde, federatuak Oianguko krosera animatu dira, merituzko lasterketa osatuz. Hona hemen emaitzak:
Hondarribiko frogen emaitzak
Oianguko kroseko emaitzak




Ongi izan!

2019(e)ko azaroaren 26(a), asteartea

Abenduak 1, PLP Hondarribin

Arratsalde on!
Tamalez, joan den asteko frogak suspenditu egin ziren berriz eguraldiarengatik, baina igande hontan aukera berri bat izango dugu atletismoaz gozatzeko, Hondarrabiako pistan.

Apuntatzeko, beti bezala entrenatzaileei abixatu, edo izena eman hemen osteguna baino lehen.
Gogoratu froga baino 30 minutu lehenago egon behar dela, eta gu 9:30etan Haurtzaroko parkinetik pasako garela norbaitek eramatea behar badu.
Anima zaitezte! Ongi pasako dugu eta!

2019(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

Azaroak 24 Plaiaundin PLP

Kaixo ekipo!

Asteburu hontan ere ez gara aspertuko, igandean eskolarrek frogak dituzte eta Plaiaundin.


Froga polit eta ugari izango ditugu hontan, hainbeste gustatzen zaizkigun erreleboak barne, beraz parte hartzera animatzen zaituztegu guztioi.

Horretarako, beti bezela izena eman hemen, edo entrenatzaileoi abixatu.

Gogoratu zuen froga baino ordu erdi lehenago azaldu behar duzuela bertan, edo 9:30 tan Haurtzaroko parkiñean. Joateko arazorik edukiz gero abixatu eta eramango dizuegu.

Igandean ikusiko gara!

2019(e)ko azaroaren 17(a), igandea

Txingudiko krosean earki pasa dugu!




Goiz pasa itzela izan dugu gaurkoan Txingudiko Krosean. Eguraldi txarrari aurre eginez, taldeko 23 ausart animatu dira lokatzetan korri egitera.

Gogotsu egin dute korri denek eta, lasterketa gogorraren ostean, irrifartsu itzuli gara etxera. Zorionak guztiei!

Bestalde, eta bizitutako esperientzia bera gutxi balitz, gutako batzuek podiumera igotzera ere lortu dute!

Hemen dituzue partaide guztien emaitzak:


Alebin neskak
63º  Lorea Kortajarena
72º  Binta Rodriguez
89º  June Irigoien

Infantil neskak
50º  Lara Manjarres
51º  Maddi Iradi
65º  Uxue Mitxelena

   Alebin mutilak
  63º  Xabier Sukia
  72º  Fernando Rostas   
  90º  Iker Etxegoien                                           
          
   Infantil mutilak 
       18º  Unai Txopeitia 
       29º  Markel Vargas
       40º  Lier Bergaretxe
       42º  Manex Irigoien                                     




Jubenil neskak 
 3º  Hiart Ibarguren
 5º  Amaiur Errazkin 
                                      
 Junior neskak    
     2º  Ane Etxebeste

 Beterano mutilak 
     3º   Borja Manchado
     6º   Asier Urdampilleta
     8º   Mikel Hoyos
     20º  Felipe Mitxelena

 Senior mutilak
     10º Aritz Leonet
   

Sailkapen guztiak osorik, HEMEN.

Azkenik, benjaminen sailkapenak egin ez diren arren, ezin ditugu taldeko txikienak ahaztu:

Nora Iñigez eta Oihan Garcia (azken hau domina eta guzti joan da etxera).

Meritu handiko lasterketak denak! Beraz, zorionak guztioi!! 
Eta datorren astean berriz ere pistara!


2019(e)ko azaroaren 11(a), astelehena

Txingudiko krosa, urteroko zita

Iritsi da, iritsi da 2019ko Txingudiko krosa. Bertan hasi izan dugu kros denboraldia urtero, eta aurten ere klubeko atleta guztiek parte hartu ahal izango dute. Benjaminetatik beteranoetara. 

Goizean goiz karpa montatu eta bertan egongo gara lasterketa guztiak ikusten, 10:10etan taldeko lehenengo atletek hartuko baitute parte, beteranoek. Baina goiz osoa bertan pasa ezin duzuenok lasai, 10:30etan egingo dugu kedada nagusia Ikastolako aparkalekuan eta bestela ere nahikoa izango baita atleta bakoitza bere proba baino 45 minutu lehenago bertan egotea (karpan elkartuko gara).

Hau da eskolarren ordutegia:

11.55 INFANTIL NESKAK 
12:05 INFANTIL MUTILAK
12:20 ALEBIN NESKAK
12:30 ALEBIN MUTILAK
12:40 BENJAMIN NESKAK (2010ean jaioak)
12:45 BENJAMIN MUTILAK (2010ean jaioak)
12:50 BENJAMIN NESKAK (2011n jaioak)
12:55 BENJAMIN MUTILAK (2011n jaioak)

Giro aparta egoten da eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Hamaiketakoarekin edo hamaiketakorik gabe, ongi etorriak izango zarete denak!

Oharra: goizean zehar bildutako irudiak (argazki zein bideo) entrenatzaileoi bidaltzea eskertuko dizuegu, kroseko bideoa egin ahal izateko. 

2019(e)ko azaroaren 10(a), igandea

Denboraldiko lehenengo krosa, Atapuercakoa

Hotza, euria, haizea, lokatza... Hasi da 2019-2020ko kros denboraldia! 

Atapuercako kros ospetsua burutu zen atzo, eta Haurtzaro Atletismo Taldea bertan egon zen lehenengo aldiz. Estatu mailako adin guztietako atleta onenekin batera, inongo beldurrik gabe atera zen Hiart Ibarguren Criado taldeko atleta gaztea. Oraindik ere Bidasoa Atletiko Taldearekin korri egin bazuen ere (urtebetez egon da gurekin lotura zuzena duen BATen federatuta, bi taldeen mesederako), aurtengo denboraldian etxera itzuliko da berriz, urtarriletik aurrera. 

Lasterketa azkarra izan zen hasiera-hasieratik (irabazleak 3'39''ra korri egin zuen), eta Hiartek bere lekua topatu zuen segituan, 30 lehenengoen artean. Hiru kilometroak 3'55''ko erritmoan egin ondoren eta bere azken metroetako abiadura erakutsiz, 138 helmugaratuetatik 26. postua lortu zuen azkenean.

Hemen behean duzue sailkapen osoa eta baita kroseko irudiekin osatutako bideoa ere.


Zorionak Hiart! 
Eta datorren igandean denak Txingudiko krosera!

2019(e)ko azaroaren 3(a), igandea

Frogak suspenditu dira

Eguraldi txarra dela eta, gaurko Hondarribiko frogak bertan behera gelditu dira.
Sentitzen dugu, ongi izan.

2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Frogen emaitzak eta Azaroak 3ko frogak

Kaixo Lagunok!!
Pasa den igandean atleta eskolarren lehen jardunaldiaz gozatu genuen. Asko izan zineten Plaiaundira hurbildutako atletak, ilusio handiarekin konpetitzeko asmoz, beraz lehenik eskertu nahi genuke guztion partaidetza!
Sakatu hemen frogetan lortutako emaitzak ikusteko.

Bestalde, igande hontan ere (Azaroak 3) benjamin, alebin eta infantilak frogak izango ditugu, kasu hontan Hondarribin. Hona hemen egitaraua:



Apuntatzeko, aurrekoan bezala galdetegi hau bete edo entrenatzaileei jakinarazi. Gogoratu norberaren froga baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan, ongi berotzeko. Norbaitek joateko arazorik izango balu, gu Haurtzaroko parkinetik pasako gara 9:30tan jasotzera.

Mila esker eta ongi izan!!


2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea

Urriak 27 frogak

Aupa Ekipo!!!
Eskolarrekin ia hilabete bat pasa dugu gogor entrenatzen, eta beraz konpetitzeko irrikitan egongo zarete dagoeneko.
Igande honetan (2019-10-27), benjamin, alebin eta infantilen denboraldiko lehenengo frogak ospatuko dira Irunen, Plaiaundiko pistan, eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu! Denetik daukagu hasteko:


Izena emateko, klikatu galdetegi honetan, edo entrenatzaileoi konfirmatu entrenamendu batean azalduko zaretela. Apuntatzeko epea ostegunean bukatzen da, arratsaldeko 20:00etan.

Plaiaundira joateko, Haurtzaroko parkinean geratuko gara 9:30etan igandean. Zuzenean joan nahi duzutenok, gogoratu norberaren lehenengo froga baino 30 minutu lehenago egon behar dela bertan, behar den bezala berotu ahal izateko.

Espero dugu bertan elkar ikustea! Ondo izan!

2019(e)ko urriaren 13(a), igandea

Denboraldiko lehenengo pausoak

Denboraldi-aurreko entrenamendu astunetatik ihes egin eta pixkanaka forma hartzen joateko, hainbat lasterketatan parte hartu dute gure atleta federatuek azken egun hauetan. Gazteak eta ez hain gazteak, denak fin-fin aritu dira errepideetan barrena.

Ugaldetxoko jaietako lasterketa:

Aurten ere, ia urtero bezala, Ugaldetxoko jaietan izan dira Haurtzaro Atletismo Taldeko hainbat ordezkari. Nabarmentzekoa izan zen Amaiur Errazkin gaztearen garaipena emakumezkoen lasterketan, Uxue Tena eta Lourdes Oiartzabal korrikalarien aurretik. 

Gizonezkoetan, berriz, parte-hartzaile bat baino gehiago, ondorengo emaitzekin:

7. Mikel Hoyos
9. Asier Urdampilleta
15. Xabi Salaberria  

Urkabera igoera:

Garagardo festaren egunekin bat eginez, pixkanaka ezaguna egiten ari den herriko lasterketa berezi eta gogor hau burutu zen larunbatean. Bertan, errepidea gorantz begira jartzen denean primeran aritzen den Felipe Mitxelena historikoa ahaztu gabe, Aritz Leonet gaztearen lana goraipatu behar dugu. Lasterketan zehar aurrean ibili ondoren, 4. postua lortu zuen azkenean, lehenengo oiartzuarra.  

Zarautz Bihotzekin lasterketa solidarioa:

Eta, bukatzeko, gaur bertan ospatu den Zarautz Bihotzekin III. lasterketa solidarioan izan gara. Hiart Ibarguren gazteak lortu du garaipena emakumezkoen proban (bigarren postuan sartu da Sara Mancisidor zumaiarra, astero-astero berarekin entrenatzen duen laguna), eta irribarretsu jantzi du bere lehenengo txapela. Atleta gaztearekin batera, gaurko beroari aurre egiteko nahiko lanekin, Xabi Salaberria eta Josu Arotzena beteranoek parte hartu dute gaurkoan.

Postuak postu, Bihotzez Sortzetiko Kardiopatien Elkarteari babesa eman eta lasterketan parte hartzea zenez helburua, Haurtzaro Ikastolako hainbat langilek ere parte hartu dute lasterketan. 


Eta hori izan da guztia momentuz, orain entrenatzen jarraitzea tokatzen da eta laster izango dute probaren batean parte hartzeko aukera klubeko txikienek ere. 

Animo denei!


2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

2019-2020 denboraldia martxan!

Klubeko atleta jubenilak abuztu bukaeran entrenatzen hasi baziren ere, esan daiteke atzo, urriak bat, eman geniola hasiera 2019-2020 denboraldiari, benjamin, alebin eta infantilen lehenengo entrenamenduarekin.

Hemen duzue lehenengo eguneko argazki bat, baina ez daude denak, noski. Aurten ere 70 atleta inguru izango ditugu guztira klubean. Eta denboraldian zehar atletismoa ezagutu nahi eta animatzen diren guztientzat ateak zabalik izango ditugu!

Animo ekipo, gozatzera!



2019(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

GIPUZKOAKO TXAPELKETAK

Kaixo ekipo!

Pasa den asteburuan ere bakarkako Gipuzkoako txapelketan parte hartu genuen zenbait atletekin. Oraingoan frogak izan genituen, Plaiaundin. Gaztetxoak goizaz gozatzeaz gain, emaitza onak lortu zituzten, hona hemen emaitzak:

500m alebin mutilak:
Xuban Yarza San Sebastian 1:36.05
Markel Vargas Garcia 1:37.40
Oihan Fernandez Inciarte 1:38.90

500m infantilak
Lara Manjarres Castro 1:40.37
Lier Bergaretxe Lizaso 1:30.55
Manex Mitxelena Andonegi 1:37.71
Manex Irigoien Etxebeste 1:36.30

60m hesiak alebinak
Xuban Yarza San Sebastian 12.04

80m hesiak infantilak
Manex Irigoien Etxebeste 14.97

Luzera jauzia infantilak
Lier Bergaretxe Lizaso 4.90/ 4.65/ X/ 4.72/ 4.77/ 4.74
Manex Irigoien Etxebeste 4.29/ 4.33/ 4.23

Hirukoitza jauzia
Xuban Yarza San Sebastian X/ 7.70/ 7.45/ 7.39/ 6.94/ X
Markel Vargas Garcia 7.63/ 7.53/ 7.11/ 7.40/ 7.61/ X

Pilota jaurtiketa
Xuban Yarza San Sebastian 38.40/ 37.61/ 37.43/ 36.24/ 36.07/ 33.81
Markel Goia Odriozola 30.43/ 29.86/ 30.36/ 21.30/ 25.47/ 26.20

* Entrenatzaileak laguntzen egoten garenez, ez dugu astirik izaten argazkiak ateratzeko, beraz, zuek ateratzen badituzue, bidali mesedez blogean zintzilikatzeko. Mila esker.

2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

GIPUZKOAKO TXAPELKETAK

Kaixo ekipo!

Joan diren asteburuetan Gipuzkoako txapelketetan ibili gara marka lortu duten gaztetxoekin.

Martxoaren 31ean Eibarren izan ginen eta Apirilaren 7an Arrasaten. Gipuzkoako beste atletismo taldeko partaideekin lehiatu genuen eta primeran pasa genuen.

Honako frogetan parte hartu genuen:

MARTXOAK 31

Maddi Iradi: 150 metro hesiak eta 150 metro.
Xuban: pisua eta 150 metro.
Oihan Fernandez: 150 metro.
Lara: 150 metro.
Lier: 150 metro.



APIRILAK 7

Lara: 80 metro eta altuera.
Lier: 80 metro.
Manex Irigoien: 80 metro.
Manex Mitxelena: 220 metro hesiak.
Maddi Iradi: 60 metro eta luzeera.
Xuban: 60 metro eta luzeera.
Oihan Fernandez: 60 metro.
Markel Vargas: 1000 metro.









2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

FROGEN EMAITZAK

Kaixo ekipo!

Azken bi asteburuetan frogak izan ditugu. Alde batetik, martxoaren 10ean, Plaiaundin izan ginen froga konbinatuak egiten, hau da, froga guztietan parte hartu zuten gure atletek. Emaitzak ikusteko, sakatu hemen.

Bestalde, joan den igandean, hau da, martxoaren 17an Hondarribian aritu ginen frogak egiten. Egun honetako emaitzak ere baditu, klikatu hemen ikusteko.

Beti bezala, oso gustura aritu ziren eta emaitza onak lortu zituzten frogetan gure gazteak, ikusi hori frogatzen duten argazkiak!

Eta ez ahaztu, iganden honetan ez da frogarik izango.






2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

MARTXOAK 17KO FROGAK

Kaixo berriz ere lagunak!

Igande honetan ere, martxoaren 17an, frogak izango ditu Hondarribian. Izena emateko, beti bezala, klikatu hemen.

Norberaren frogak baino ordu erdi lehenago egotea eskatzen dizuegu, behar den arroparekin. Hona hemen ordutegia:


KIROL ASTEA

Kaixo kuadrilla!

Aurreko astean aipatu bezala, kirol astean murgildurik gaude. Hau dela eta, Haurtzaro Atletismo Taldeko kirolarik Intxixu Traileko lagunekin entrenamendu berezia egin genuen atzo, astelehenean, martxoaren 11an.

Bi taldetan banatu ginen entrenamendua egiteko. Alde batetik benjaminak eta bestetik alebin zein infaltilak bildu ginen. Benjaminekin Txara basora joan ginen jolas batzuk egitera eta korri egitera. Alebinekin eta infantilekin ordea Urkabera igo ginen korrika.

Arratsalde pasa ongi amaitzeko eta indarberritzeko, merienda osasuntsua egin genun! 

Mila esker Intxixu Trail, hurrengo urte arte!




Ez ahaztu kirol asteak jarraitu egiten duela, hona hemen egitaraua:




2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Kirol astea

Kaixo ekipo!

Urtero bezala Oiartzungo Udalak kirol aste antolatu du hilaren 9tik 16ra. Kirol Astearen helburua jarduera fisikoa erdigunera ekarri eta kirolaren beste alde batzuk bistaraztea da. 
Horretarako, Haurtzaro Atletismo Taldeak ekintza berezia antolatu du Intxixu-Traileko lagunekin batera. Martxoak 11, astelehena, 18:00tan, Haurtzaro ikastolan elkartuko gara benjamin, alebin eta infantilak Intxixu-Traileko kirolariekin lasterketa txiki bat egiteko.
Beraz, anima zaitezte, arratsade pasa polita izango da!

Bestalde, aurtengo kirol saria Ane Asensiok jasoko duela jakinarazi nahi dizuegu. Ane Asensiok atletismo egokitua egiten du. Gaur egun Lasarteko Ostadar Atletismo Taldeko kide da eta Mindaran dabil. Atletismoko ibilbidea Haurtzaro Atletismo Taldean hasi zuen duela lauzpabost urte. Momentu honetan, Espainiako txapelduna da kronometratuko frogan, kanporaketan eta taldekako slalomean. Iazko Espainiako Txapelketan, gainera, bi errekor hobetu zituen.

Horrez gain, aurten boccia kirol olinpikoa praktikatzen hasi da eta hanbikearekin entrenatzen jarraitzen du. Parte hartuko duen hurrengo lasterketa Lilatoia izango da. Saskibaloian ere jokatzen du 17 urteko kirolari oiartzuarrak.

Kirol Aholku Kontseiluak Asensio saritzea erabaki du atletismo egokituan egiten ari den ibilbide bikainarengatik eta ezberdintasunak ez duelako geldiarazi.

Saria martxoaren 15ean arratsadeko 19:00tan banatuko zaio Udaletxeko Pleno Aretoan. Gonbidaturik zaudete Udalak antoatu duen ekitaldira!

2019(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

Martxoaren 10eko frogak

Kaixo berriz ere!

Zer moduz joan dira inauteriak? Asteburua aprobetxatu duzue? Hala espero dugu, berriz ere indarrekin behar zaituztegulako datozen frogetarako. 

Aste honetan, martxoaren 10ean, frogak ditugu Plaiaundin. Froga hauek ez dira beti bezalakoak izango, oraingo honetan froga konbinatuak ditugulako. Haur bakoitzak bere mailara dagozkion froga guztiak egin behar ditu parte hartu ahal izateko. Hau da, atleta bakoitzak hiru froga egin beharko ditu.

Denak 10:00etan egon beharko dute pistan.

Izena emateko, klikata hemen eta bete galdetegia mesedez.


2019(e)ko otsailaren 26(a), asteartea

Otsailak 24ko frogen emaitzak

Kaixo ekipo!

Zer moduz joan da asteburua? Ihote festaz gozatzeaz gain, atletismoko frogetan parte hartzeko aukera izan dugu. Eguraldi ona aprobetxatuz, otsailaren 24ean Plaiaundira joan ginen frogak egitera. Primeran pasa genuen baita emaitza onak lortu ere. Hona hemen emaitzak.

Bestalde, asteburu honetan, martxoaren 2an, iñauteriak direla eta ez da frogarik izango. Beraz, gozatu asteburuaz eta deskantsatu.



2019(e)ko otsailaren 25(a), astelehena

Pista estaliko Euskadiko Txapelketa sub18: hiru taldekide, hiru domina

Asteburu polita izan da atzean utzi berri duguna, taldeko gazte federatuentzat. Pista estaliko Euskadiko Txapelketa jokatu da Anoetako belodromoan, sub18 (jubenil) mailan, eta taldeko hiru kidek parte hartu dute bertan. Hiru domina ekarri dituzte Oiartzuna, bakoitzak proba desberdin batean, lasterketa bikainak burutu ondoren. Hemen dituzue hirurak ikusgai:

400m. finala. Amaiur Errazkinek brontzezko domina lortu zuen, 1'02''12 denborarekin.


1500m. finala. Ane Etxebestek urrezko domina lortu zuen, 5'07''45 denborarekin.


800m. finala. Hiart (Rudisha) Ibargurenek urrezko domina lortu zuen, 2'23''31 denborarekin.
Entzun, entzun, lasterketa honetan "kazetariek" ere primeran pasa zuten eta!



Emaitza guztik HEMEN.

2019(e)ko otsailaren 24(a), igandea

Otsailak 25

Aupa ekipo!

Asteburu honetan, otsailaren 22, 23 eta 24ean, Oiartzunen Ihoteak ospatu ditugu urtero bezala. Hau dela eta, herriko ikastetxeek otsailak 25, astelehena, jai izatea erabaki dute, beraz, ez da atletismoko entrenamendurik izango.

Gozatu festaz eta indarberrituak etorri asteartean!


Gora ihotik!

2019(e)ko otsailaren 19(a), asteartea

Otsailak 24ean frogak

Kaixo ekipo!

Aspaldiko partez asteburu honetan, otsailaren 24 igandean, frogak izango ditugu Plaiaundin. Izena emateko beti bezela klikatu hemen. Osteguneko arratsaldeko 20:00ak baino lehen eman behar da izena.

Beti bezala, norberaren froga baino ordu erdi lehenago egotea eskatzen dizuegu, behar bezala berotzeko.

Hona hemen ordutegia:



Asteburu ona izan eta disfrutatu ihote festaz!

2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

Otsailak 3ko emaitzak

Aupa ekipo!

Joan den igandean, otsailaren 3an, Hondarribian aritu ginen froga ezberdinak egiten, 500 metro, jaurtiketak eta saltoak besteak beste. Beti bezala, gure atletek primeran pasa zuten eta emaitza onak lortu zituzten. Hona hemen emaitzak eta argazki batzuk.

Bestalde, aste buru honetan, hilaren 10ean frogarik ez dela egongo gogorarazi nahi dizuegu.







2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Otsailaren 3ko frogak

Aupa ekipo!

Lasasteko krosaren ostean, berriz ere ohiko frogen txanda da. Igande honetan, otsailaren 3an, Hondarribin. Izena emateko klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.

Beti bezala, frogak hasi baino ordu erdi lehenago joatea eskatzen dizuegu beroketak behar bezala egiteko. Eguraldi kaxkarra ikusita, xira eramatea beharrezkoa izango da.

Ordutegia honako hau izango da:

Iganderarte!

2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea

Euria, haizea, trumoia, tximista eta lokatza = Lasarteko Nazioarteko Krosa.


Bai, gaurkoan euria, haizea, trumoia, tximista eta lokatza izan ditugu Lasarteko hipodromoan. Benetako krosa, esango dute askok. Gogorra bai, behintzat. Baina gure atletak ez dira kikildu eta, beroketa txukun bat egin ondoren, hantxe zeuden, gogotsu, irteerako marraren atzean.

Hauek izan dira lortutako emaitzak:

JUBENIL NESKAK

Hiart Ibarguren 3.
Ane Etxebeste 13.


INFANTIL MUTILAK

Unai Chopeitia 17.
Lier Bergaretxe 23.
Manex Irigoien 34.
Xabier Bergaretxe 37.
Peru Marin 38.

ALEBIN MUTILAK

Markel Vargas 15.
Xuban Yarza 27.


Dena dela, postuak postu, esan beharra dago gaur parte hartu duten guztiak direla txapeldunak, etxean geratzeko moduko giroa zegoen eta. Zorionak denei eta segi horrela!


Sailkapen osoak HEMEN.
Argazki guztiak HEMEN.


2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna

Lasarteko krosa

Aupa ekipo!

Asteburu honetan, urtarrilaren 27an, ez dugu Irun ez Hondarribian frogarik izango, oraingo honetan Lasarteko krosa ospatuko delako. 

Atletei aipatu diegun bezala, krosean benjaminek ezin dute parte hartu, alebinetatik aurrerako neska mutilek soilik egin dezateke korrri. Hala ere, benjaminak ongi etorriak izango dira taldeko beste kideak animatzeko. 

Egun berezia izaten da Lasarteko krosekoa, izan ere, norberak ekartzen duen janariarekin hamaiketako eder bat egiten baitugu.

Izena emateko, klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.

Lasartera joateko ikastolako aparkalekura joatea gomendatzen zaituzteko goizeko 9:30etan. Modu honetan denak batera joango gara eta kotxeak elkarbanatuko ditugu. Hala ere, norbaitek bere kabuz joan nahi badu, aukera du. Hori bai, kontuan hartu aparkalekua gainezka egoten dela eta lasterketa baino ordu bete lehenago han egon behar dela.

Ordutegia honako hau da:
JUBENIL NESKAK: 10:00etan, 3500m
INFANTIL NESKAK: 11.00etan, 1500m
INFANTIL MUTILAK: 11.20tan, 2500m
ALEBIN NESKAK: 11:45etan, 1500m
ALEBIN MUTILAK: 12:00etan, 1500m

Ikasturte honetako dortsala dutenak, hau da, ikasturte honetan beste kros batean parte hartu dutenak, bere dortsala ekarri beharko du. Dortsalik ez duenak aurretik parte hartu ez duelako, lasai, guk emango diogu bakoitzari bere dortsala. Bestalde, iltzezko zapatillak eramatea gomendatzen dugu, iltze luzeekin, lokatz handia egoten baita.

SARRERAK EROSTEKO, egunean bertan aukera egongo da. Dortsal bakoitzarekin 6€ko bi sarrera erosi ahalko dira. 



 
ANIMATU!


2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea

Urtarrilaren 20ko frogen emaitzak

Kaixo kuadrilla!

Oraingo honetan ez dugu arazorik izan emaitzekin, beraz, hemen dituzue ikusgai: EMAITZAK.

Urtarrilaren 20an Hondarribian aritu ziren gure atletak froga ezberdinak egiten. Beti bezala, oso gustura aritu ginen eta atletismoaz gehiago ikasi genuen.

Igande honetan, hilaren 27an Lasarte krosa ospatuko da. Oraindik ez dugu informazio gehiagorik, baina laster zintzilikatuko dugu.

Ongi izan!

2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

Urtarrilaren 13ko frogen emaitzak

Kaixo ekipo!

Lehenik eta behin barkatu atzerapena, arazotxo bat izan dugu emaitzekin. Orain dena ongi dagoenez, urtarrilaren 13ko frogen emaitzak zintzilikatzen ditugu.

Parte hartu zuten atleta batzuen izenak ez dira agertzen, hau, egindako froga ontzat eman ez zutelako da, hau da, nulo egin zutelako.

Primeran aritu ziren Haurtzaro Atletismo taldeko atletak, beti bezala. Igande honetan ere, urtarrilaren 20an aukera polita dute parte hartzeko, animatu!


2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea

Urtarrilaren 20ko frogak

Kaixo ekipo!

Asteburu honetan ere, urtarrilaren 20an, igandean, frogak izango ditugu. Oraingo honetan Hondarribian izango ditugu. Atletismoko pista kiroldegiaren eta futbolzelaiaren ondoan aurkitzen da. Beti bezala, izena emateko, klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.

Haur edo gazte bakoitzaren froga hasi baino ordu erdi lehenago egon behar da pistan. Ordutegia honako hau da:


Igandean elkar ikusiko dugu!

2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea

Talde lanaren fruitua

Atletismoa banakako kirola dela pentsa daitekeen arren, larunbatekoa bezalako momentuek kontrakoa erakusten dute.

Haurrak zirenetik, eta bereziki azken denboraldi hauetan, elkarrekin entrenatzen dute astero-astero. Ikastolan askotan eta Anoetan ostegunero; orain batek erritmoa jarri, hurrengo seriean besteak. Beti elkarrekin, Ane, Amaiur eta Hiartek aspaldi ikasi zuten: talde lanarekin denek irabazten dute.

Larunbatean, Donostiako belodromoan, Gipuzkoako Txapelketa absolutua jokatu zen. Astea erdi gaixo pasa ondoren eta hurrengo egunean (gaur, igandea) Elgoibarko kros garrantzitsua edukita ere, Anek bere entrenamenduetako lagunei esku bat botatzea nahiago izan zuen, Espainiako txapelketarako minima lortu zezaten, berak dominarengatik borroka egin edo kroserako indarrak gordetzea baino.

Eta hitz egindakoa gertatu zen: 800 metroetatik 600 erritmoa jartzen egin, atzera begiratu eta lagunei azken animo oihua bota, eta lasterketa utzi. Emaitza, uste baino hobea: Amaiur Gipuzkoako 3.  2'22''11ko denborarekin eta Hiart 4. 2'22'31ko denborarekin, biak amestutako minima lortuta.

Orain bai, orain hirurak joango dira Valentziara, Anek dagoeneko minima lortua baitzeukan. Orain taldeak lortu du saria. Eta inork ez du zalantzarik: hurrengoan ere, taldekide batek laguntza behar duenean, ez da bakarrik egongo.

Zorionak hirukote. Segi kirol eder hau ederragoa egiten!

2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea

Urtarrilaren 13ko frogak

Kaixo kuadrilla!

Urteko lehen frogak ate joka ditugu, urtarrilaren 13an, igandean, izango baitira Plaiaundin.
Beti bezala, izena emateko, klikatu hemen.
Gogoratu, frogak hasi baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan. Arropa egokiarekin eta duzuenok iltzezko zapatilekin etorri mesedez.
Bestalde, hotza handia egiten duenez, berokia eramatea beharrezkoa izango da.

Hona hemen igande honetako ordutegia:



Iganderarte!

2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea

Urte berri on!

Urte berri on ekipo!

Zer moduz joan dira Gabonak? Familia zein lagunekin gozatu dituzuelakoan gaude.
Berriz ere rutinara itzultzea egokitzen zaigu, beraz, astelehenean, hilaren 7an jarraituko dugu atletismoko entrenamenduekin. Horretarako, ezinbestekoa izango da berokiak eta euritakoak ekartzea, hotz handia eta noizbehinka euria egiten baitu.

Bestalde, igande honetan, urtarrilaren 13an, frogak izango direla jakinarazi nahi dizuegu. Aurrerago emango dizuegu informazio gehiago.

Aprobetxatu oporretako azken eguna eta animo!

2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

2018a bukatzeko, Elkartasun Lasterketa eta San Silbestrea


Urtea kirola eginez bukatzea bezalakorik ez dago eta, aurten ere, Haurtzaro Atletismo Taldean horrela agurtu nahi izan dugu 2018a. Elkartasun Lasterketan eta San Silbestrean, bietan parte hartu dugu, aldarrikapen eta festa giroan primeran pasatzeaz gain, emaitza bikainak lortuz.


ELKARTASUN LASTERKETA

Urteko azken igandearekin batera, urtero bezala, Elkartasun Lasterketa burutu zen Oiartzunen. Haurren lasterketetako lanetan esku bat botatzen ibili ondoren, Atletismo Taldeko kide askok lasterketa luzean parte hartzeko aukera ere izan genuen,  lagun artean, beste 220tik gora korrikalarirekin batera.

Eta, helburua parte hartzea eta aldarrikapena izaten bada ere, zenbait taldekide lehiatzera atera eta emaitza bikainak lortu genituen: txapela nesketan (Ane Etxebeste) eta mutiletan (Aritz Leonet). Anek, hasieratik indartsu aterata, minutu eta erdin hobetu zuen bere lehengo urteko denbora, 16 urterekin bigarren aldiz garaipena lortuz. Aritzek, ordea, hainbat lasterketa bikain egin ondoren, lehengo urteko 3. postua eta denbora hobetuz herriaren aurrean txapela jaztea lortu zuen lehenengo aldiz. Zorionak biei!

Sailkapena ikusteko, klikatu HEMEN.

Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.


ERRENTERIAKO SAN SILBESTREA

Abenduaren 31ean, nola ez, urteroko zita: San Silbestrea. Haurrak lehenengo eta helduak ondoren, taldeko parte hartze handia izan genuen. Benjamin, alebin eta infantilek, elkarrekin beroketa eder bat egin ondoren, primeran pasa zuten Oreretako kaleetan zehar korrika. Hauena bai sasoia, baita oporretan ere! 

Eta, bukatzeko, helduen lasterketak: laburra eta luzea. Laburrean, emakumezkoen sailkapenean, Hiart Ibarguren izan zen lehenengoa eta Amaiur Errazkin bigarrena, lasterketa zati bat elkarrekin egin ondoren. Luzean, berriz, lehenengo hamar postuetan hiru Haurtzaroko atleta sartu ziren: Aritz Leonetek bigarren postua lortu zuen (bezperako berotualdiaren ondoren), Borja Manchadok hirugarrena eta Mikel Hoyosek hamargarrena. Ezin aipatu gabe utzi Xabier Belaunzaran atleta handiaren lasterketa, haurrekin entrenatzaile lanak burutu ondoren.  


Sailkapena LUZEA ikusteko, klikatu HEMEN.
Sailkapena LABURRA ikusteko, klikatu HEMEN.

Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.