2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna

FROGEN EMAITZAK

Kaixo ekipo!

Azken bi asteburuetan frogak izan ditugu. Alde batetik, martxoaren 10ean, Plaiaundin izan ginen froga konbinatuak egiten, hau da, froga guztietan parte hartu zuten gure atletek. Emaitzak ikusteko, sakatu hemen.

Bestalde, joan den igandean, hau da, martxoaren 17an Hondarribian aritu ginen frogak egiten. Egun honetako emaitzak ere baditu, klikatu hemen ikusteko.

Beti bezala, oso gustura aritu ziren eta emaitza onak lortu zituzten frogetan gure gazteak, ikusi hori frogatzen duten argazkiak!

Eta ez ahaztu, iganden honetan ez da frogarik izango.






2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

MARTXOAK 17KO FROGAK

Kaixo berriz ere lagunak!

Igande honetan ere, martxoaren 17an, frogak izango ditu Hondarribian. Izena emateko, beti bezala, klikatu hemen.

Norberaren frogak baino ordu erdi lehenago egotea eskatzen dizuegu, behar den arroparekin. Hona hemen ordutegia:


KIROL ASTEA

Kaixo kuadrilla!

Aurreko astean aipatu bezala, kirol astean murgildurik gaude. Hau dela eta, Haurtzaro Atletismo Taldeko kirolarik Intxixu Traileko lagunekin entrenamendu berezia egin genuen atzo, astelehenean, martxoaren 11an.

Bi taldetan banatu ginen entrenamendua egiteko. Alde batetik benjaminak eta bestetik alebin zein infaltilak bildu ginen. Benjaminekin Txara basora joan ginen jolas batzuk egitera eta korri egitera. Alebinekin eta infantilekin ordea Urkabera igo ginen korrika.

Arratsalde pasa ongi amaitzeko eta indarberritzeko, merienda osasuntsua egin genun! 

Mila esker Intxixu Trail, hurrengo urte arte!




Ez ahaztu kirol asteak jarraitu egiten duela, hona hemen egitaraua:




2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Kirol astea

Kaixo ekipo!

Urtero bezala Oiartzungo Udalak kirol aste antolatu du hilaren 9tik 16ra. Kirol Astearen helburua jarduera fisikoa erdigunera ekarri eta kirolaren beste alde batzuk bistaraztea da. 
Horretarako, Haurtzaro Atletismo Taldeak ekintza berezia antolatu du Intxixu-Traileko lagunekin batera. Martxoak 11, astelehena, 18:00tan, Haurtzaro ikastolan elkartuko gara benjamin, alebin eta infantilak Intxixu-Traileko kirolariekin lasterketa txiki bat egiteko.
Beraz, anima zaitezte, arratsade pasa polita izango da!

Bestalde, aurtengo kirol saria Ane Asensiok jasoko duela jakinarazi nahi dizuegu. Ane Asensiok atletismo egokitua egiten du. Gaur egun Lasarteko Ostadar Atletismo Taldeko kide da eta Mindaran dabil. Atletismoko ibilbidea Haurtzaro Atletismo Taldean hasi zuen duela lauzpabost urte. Momentu honetan, Espainiako txapelduna da kronometratuko frogan, kanporaketan eta taldekako slalomean. Iazko Espainiako Txapelketan, gainera, bi errekor hobetu zituen.

Horrez gain, aurten boccia kirol olinpikoa praktikatzen hasi da eta hanbikearekin entrenatzen jarraitzen du. Parte hartuko duen hurrengo lasterketa Lilatoia izango da. Saskibaloian ere jokatzen du 17 urteko kirolari oiartzuarrak.

Kirol Aholku Kontseiluak Asensio saritzea erabaki du atletismo egokituan egiten ari den ibilbide bikainarengatik eta ezberdintasunak ez duelako geldiarazi.

Saria martxoaren 15ean arratsadeko 19:00tan banatuko zaio Udaletxeko Pleno Aretoan. Gonbidaturik zaudete Udalak antoatu duen ekitaldira!

2019(e)ko martxoaren 5(a), asteartea

Martxoaren 10eko frogak

Kaixo berriz ere!

Zer moduz joan dira inauteriak? Asteburua aprobetxatu duzue? Hala espero dugu, berriz ere indarrekin behar zaituztegulako datozen frogetarako. 

Aste honetan, martxoaren 10ean, frogak ditugu Plaiaundin. Froga hauek ez dira beti bezalakoak izango, oraingo honetan froga konbinatuak ditugulako. Haur bakoitzak bere mailara dagozkion froga guztiak egin behar ditu parte hartu ahal izateko. Hau da, atleta bakoitzak hiru froga egin beharko ditu.

Denak 10:00etan egon beharko dute pistan.

Izena emateko, klikata hemen eta bete galdetegia mesedez.