2020(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

Otsailak 2 Hondarribin

Kaixo ekipo!

Igande hontan frogak ditugu berriz ere Hondarribin.



Izena emateko klikatu hemen edo entrenatzaileoi esan osteguneko 20:00ak baino lehen.

Astero bezala, Haurtzaroko parkiñean elkartuko gara 9:30tan edo bestela bertan azaldu norberaren froga baino 30 minutu lehenago.

Animatu zaitezte!


Bolumburu Krosseko emaitzak

Joan den igandean Eibarren izan ginen Bolumburuko Krossean. Atleta gutxi hurbildu ziren arren, denok aipatzeko moduko lasterketa burutu zuten, meritu handiko emaitzak lortuz.
Borja Manchado podiumera igo zen Master kategorian eskuratutako 3. postuari esker, eta Unai Txopeitia ere domina batekin itzuli zen etxera, Infantil kategorian lortutako 8. postuagatik.
Alberto Francok bere lehen krossa zuen, eta lasterketa ona egin zuen, kategoria absolutuan 9. iritsiz.

Bestalde, Eibarkoa kross denboraldiko azken krossa izanik, krossen "ligako" sariak banatu zituzten, eta bertan ere sarituak izan genituen. Mikel Hoyos hirugarren geratu zen Masterretako sailkapenan, eta Haurtzaroko atleta izandako Hiart Ibarguren garaile izan zen U18 kategorian. Ane Etxebestek ere podiuma gertu izan zuen.

Zorionak denoi!! 

Federatuen emaitzak

Eskolarren emaitzak

Laboral Kutxa Saria emaitzak

2020(e)ko urtarrilaren 22(a), asteazkena

Asteburu intentsua izan dugu

Asteburu hontan ere ez gara geldirik egon.

Ostiralean, ekitaldi berezi batean Lasarteko pistan izan ginen benjamiñekin. Bertan, primeran pasatzeaz gain, froga ezberdetan hartu zuten parte, eta diploma eta guzti iritsi ziren etxera.

Larunbatean, taldeko beteranoen txanda izan zen. Belodromoko PLPko 1500an ateratzera animatu ziren, eta denbora onak lortu zituzten gainera.

Azkenik, igande goizean ederto pasa genuen Hondarribin benjamin, alebin eta infantilekin. Partaidetza ugaria izan genuen bertara animatu zinaten guztioi esker.




Hona hemen emaitzak:

Anoetako PLPko emaitzak

Hondarribiko emaitzak.

2020(e)ko urtarrilaren 14(a), asteartea

Urtarrilak 19 Hondarribin

Bestalde, datorren asteburuan ere atletismoaz gozatzeko aukera izango dugu, Hondarribin frogak ditugu eta:


Izena eman hemen edo entrenatzaileei esan joango zaretela, osteguneko 20:00ak baino lehen.

Beti bezala, Haurtzaroko parkiñean elkartuko gara 9:30tan, edo zuzenean Hondarribin, bakoitzaren froga baino ordu erdi lehenago.

Animatu zaitezte!!!

Asteburuko emaitzak

Kaixo!
Pasa den asteburuan Haurtzarotarrak hainbat konpetiziotan parte hartu dugu: larunbatean, Anoetako belodromoan izan ginen federatuekin, eta igandean, Plaiaundiko frogetan eta baita Elgoibarko krosean ere. Hona hemen emaitzak:

Anoetako plp-ko emaitzak

Plaiaundiko emaitzak

Elgoibarko kroseko emaitzak



2020(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena

Urtarrilak 12, Plaiaundin

Urte berri on!
Gogotsu hasi gara 2020 urtea eta igande hontan bertan frogak izango ditugu Plaiaundin


Apuntatzeko, klikatu hemen edo entrenatzaileei esan.

Hara joateko 9:30 elkartuko gara Haurtzaroko parkiñean. Zuzenean joan nahi izanez gero, beti bezela dagokizuen froga baino ordu erdi lehenago azaldu, ongi berotzeko.

Animatu zaitezte! Igande arte!