2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Igandean Plaiaundin, a ze martxa!

Igandean Plaiaundin burututako proben emaitzak argitaratu dituzte dagoeneko. Giro ederrean igaro genuen igande goiza, eta normalean izaten ez dugun proba batekin gozatu ahal izan genuen gainera: MARTXA! Ez da gure proba izango, baina primeran pasa genuen. Begira, begira argazkiak!

ARGAZKIAK

EMAITZAK ("Resultados escolares" klikatuta).





2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Txingudiko krosa: emaitzak eta argazkiak.

Ederra izan zen igandekoa. Haurtzaro Atletismo Taldeko 16 korrikalarik parte hartu genuen Txingudiko krosean, eta denek bukatu. A ze txapeldun taldea! Gainera, Aitzol, Lur, Garazi eta guraso asko taldearekin goiza pasa eta animatzera etorri ziren, eta Xabi Belaunzaran laguntzaile moduan. Eskerrik asko denei!






















Hauek izan ziren gure korrikalariek lortutako postuak:

Alebin neskak: 1. AMAIUR, 15. JANIRE, 83. EITZA, 116. ENARA, 123. OLAIA eta 124. NAGORE
Alebin mutilak: 75. AHMED, 80. BEÑAT, 106. IKER eta 107. JULEN.
Infantil neskak: 7. ANE eta 30. GAROA.
Infantil mutilak: 48. MIKEL eta 51. IGOTZ.
Kadete neskak: 11. ALAZNE eta 13. INTZA.

ZORIONAK NESKA-MUTILAK!!

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Eta Bidasoa Atletiko Taldearen argazkiak ikusteko, HEMEN. 



2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Kros denboraldiaren hasiera, igandean

2014-2015 denboraldian erabat murgiltzen ari gara eta dagoeneko iritsi da lehenengo krosa. Aurten ere Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen duen Txingudiko krosean parte hartuko du HAURTZARO ATLETISMO TALDEAK. (Alebinetatik aurrera bakarrik hartu daiteke parte krosetan).

Hauxe da igandeko programa:
















Bertara elkarrekin joateko, igandean goizeko 9:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan. (Kateorratzak eramatea komeni da, dortsala jartzeko).


2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea