30. URTEAURRENA


30. urteurreneko argazki guztiak HEMEN.


2014an ospatu genuen 30. urteurrena, urte guzti horietan taldeko partaide izandako guztien artean gutun hau banatu ondoren:

Kaixo, lagun!

Ez genuen 10. urteurrena ospatu, ezta 20. urteurrena ere. Baina aurten ez dugu denak elkartzeko aukera pasatzen utzi nahi. Batzuk burusoilduta egongo zarete dagoeneko, beste batzuk, sekulako triparekin; edo baten bat, agian, korrika ibiliko da oraindik. Baina badugu denok lotzen gaituen zerbait: Haurtzaro Atletismo Taldeko kide izan izana.
30 urte pasa dira 1984. urtean lehenengo taldea osatu zenetik. 30 urte eta milaka entrenamendu, proba edo lasterketa. Oroitzapen horiek guztiak elkarbanatu eta egun berezi bat igaro nahian, hitzordua jarri dugu:


EKAINAK 21, LARUNBATA, HAURTZARO IKASTOLAKO FRONTOIAN.


Goizeko 11:00etan emango diogu hasiera urteurrenari, haur, gazte nahiz helduen taldekako proba desberdinekin. Hortxe ikusi ahal izango dugu nola mantentzen garen! Ikastolan bertan dutxatu ondoren,  14:00etan izango da ekintza nagusia: BAZKARIA.
Bazkarirako txartelak lortzeko hiru aukera proposatzen dizkizugu:
                - Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan eskatuta.
                - Gure korreora idatzita (haurtzaroatletismotaldea@gmail.com).
                - Guregana hurbilduta (astelehenetik ostegunera 19:00etatik 20:00etara ikastolan).
                Prezioa: haur-ikasle-langabetuek 5 euro / helduek 10 euro.

Denengana iristea zaila izango zaigunez, zure inguruko kide ohiei ere bazkariaren berri ematea eskertuko dizugu. Denon artean 30 urte hauetan ibilitako guztiak gonbidatzea lortuko dugu!

Eskerrik asko aldez aurretik eta bertan ikusiko garelakoan,


GORA HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina