Kaixo denei!
Zer moduz hasi dugu ikasturtea? Dagoeneko martxa hartuta?
Zuengana zuzentzen gara haur eta gazteek behar duten materiala edota arroparen berri emateko. Oharrean esan genizuen bezala, izaten diren frogetara arropa erosoa ekarri behar dute. Horrez gain, alebinetatik aurrera, hau da, LH5etik aurrera, iltzezko zapatilak erabiltzea gomendatzen dugu.
Duela denbora bat, iltzezko zapatilen kostuaz Haurtzaro Atletismo Taldea arduratzen zen, baina, gastua ikaragarrizkoa zela ikusita, norberak bere zapatilak erostea eskatzen dizuegu. Ez da beharrezkoa zapatilak izatea, soilik gomendagarria.
Hala ere, zapatilen gastuaz gu arduratuko ginela esan genizuenoi, zapatilak eta tiketa ekartzen badituzue, gu arduratuko gara, lasai. Gainontzekoei laguntzeko asmotan, biltegian ditugun zapatila erabiliak salduko dizkizuegu prezio merkeago batean, 10€-tan. Ez ditugu nahiko taila eta zapatila, beraz, amaitzen diren arte izango ditugu. Norbaitek interesa badu, jarri entrenatzaileekin harremanetan entrenamendu hasieran edota amaieran.
Bestalde, aste honetan frogak hasiko direla jakinarazten dizuegu, laster izango duzue horren berri. Bien bitartean, ongi izan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina