2015(e)ko azaroakren 30(a), astelehena

...eta urtero bezala, Haurtzaro Atletismo Taldea laguntzaile!

Gainera, proba desberdinetan parte hartzeaz gain, laguntzaile moduan ere jator-jator aritzen dira gure korrikalari gaztetxoak.

Igandean ere, urtero bezala, Donostiko maratoian laguntzen ibili ziren. Argazkia atzokoa ez bada ere, atzo eta aurreko guztietan lanean aritu zareten guztioi: 



ESKERRIK ASKO!! 

Asteburu bete-betea

Denetik izan dugu pasa den asteburuan. Infantilen konzentrazioa, txikien Hondarribiko probak, maratoia... Eskerrak talde-lanean primeran moldatzen garen!

Alde batetik, Gipuzkoako Federakuntzak antolatutako infantil eta kadeteen fondoko konzentrazioa izan genuen, larunbatean. Hiart Ibarguren, Ane Etxebeste eta Amaiur Errazkin aukeratuak izan ziren bertara joateko, Gipuzkoako beste 12 korrikalarirekin batera. Entrenamendu bikaina egin ondoren, elkarrekin bazkalduz eman genion bukaera aurtengo lehenengo konzentrazioari. 

HEMEN duzue informazio gehiago.

Bestetik, igandeetako 4. jardunaldia izan genuen Hondarribian. Benjaminak eta alebinak joan ziren bertara, eta Julen Perez eta Xabier Belaunzaren laguntzarekin primeran aritu ziren proba desberdinetan. Pixkanaka-pixkanaka proba hauetara ohitutzen ari dira taldeko txikienak. Aupa zuek! (Laster izango dituzue 3. eta 4. jardunaldietako emaitzak ikusgai).

Eta bukatzeko, ezin aipatu gabe utzi Mikel Hoyosek Donostiko maratoian lortutako emaitza. 2 ordu eta 43 minututan bukatu zuen proba Haurtzaro Atletismo Taldeko korrikalari beteranoak.Zorionak Mikel! 

Maratoiko emaitzak HEMEN

ZORIONAK DENEI!


2015(e)ko azaroakren 25(a), asteazkena

Pistako 4. jardunaldia, igandean Hondarribin

Igande honetan burutuko da, Hondarribin, 2015-2016 denboraldiko 4. jardunaldia, eguraldiak uzten badu behintzat. Bertara joateko 10:15etan gelditu gara, Ikastolako aparkalekuan. (Zuzenean joaten zaretenak, 10:30 Hondarribiko pistan).

Hau izango da igandeko ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK



11,15 Txabalina (N eta M) 60 (N eta M)
11,45 --- 500 (N eta M)
12,00 --- ---
12,15 250 (N eta M) ---


2015(e)ko azaroakren 23(a), astelehena

Hiart Ibarguren, hirugarren Hernaniko krosean

Atzo goizean, taldeko gehienak Plaiaundiko probatan geunden bitartean, Hiart Ibarguren infantilak Hernaniko krosean hartu zuen parte. Bera izan zen aurtengo Haurtzaro Atletismo Taldeko errepresentazioa Hernanin, normalean gehiagok egiten dugun krosean.

Ia lasterketa osoa bigarren postuan egin ondoren, 200 metro faltan aurreratu zuten, baina primeran eutsi zion podiumera igotzeko aukera ematen zion hirugarren postuari. Denbora luzez lesionatuta egon ondoren, poliki-poliki forma berreskuratzen ari dela argi geratu zen berriz ere.

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN.

Zorionak Hiart!!

2015(e)ko azaroakren 19(a), osteguna

3. jardunaldia, Plaiaundin

Igande honetan jokatuko da Plaiaundin aurtengo pistako 3. jardunaldia. Proben ordutegia denentzat desberdina denez, bertara joateko bi ordutegi jarri ditugu:

INFANTILAK: 9:15tan Ikastolako aparkalekuan.
BENJAMINAK eta ALEBINAK: 10:00tan Ikastolako aparkalekuan.

GARRANTZITSUA: 10:00tan etorriko zaretenak aurretik abixatu behar duzue, goizetik izena eman ahal izateko. Eguraldi oso txarra egiten badu probak bertan behera geldituko dira.

Hau izango da proben ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- --- Disko (N eta M)
10,30 --- --- Altuera  (N eta M)
10,45 --- 60m. Hesiak (N eta M) ---
11,00 4x50m (N eta M) --- ---
11,30 Luzeera (N eta M) Pilota (N eta M) 80m. Hesiak (N eta M)
12,00 --- --- 1000m. Oztopoak
12,10 --- 2000m. ---




2015(e)ko azaroakren 15(a), igandea

Txingudiko krosa: denboraldi hasiera bikaina!

Dozena bat atleta izan ditugu gaurkoan Txingudiko krosean parte hartzen. Alebinak, infantilak eta Felipe beteranoa bikain aritu dira ikastolako ibilbidean barrena, jendearen eta eguraldiaren laguntzarekin. Gaurkoan, gainera, Intza eta Alazne aritu dira entrenatzaile-laguntzaile lanetan. Eskerrik asko nexkak!

ALEBIN NESKAK:

2. Janire Perurena
62. Eitza Arriaran
86. Olaia Felipe
87. Nagore Etura

ALEBIN MUTILAK:

6. Unax Jimenez
29. Ioritz Baigorrotegi
71. Ekain Baigorrotegi

INFANTIL NESKAK:

1. Amaiur Errazkin
2. Ane Etxebeste
5. Hiart Ibarguren

INFANTIL MUTILAK:

52. Oier de Santiago

BETERANO MUTILAK:

32. Felipe Mitxelena

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.
ARGAZKIAK IKUSTEKO, HEMEN. 


ZORIONAK DENEI!!


2015(e)ko azaroakren 11(a), asteazkena

Igandean, 2015-2016 denboraldiko lehenengo krosa

Urtero bezala, alebinetatik aurrerakoek Txingudiko krosean parte hartuz emango diogu hasiera kros denboraldiari. Igande honetan izango da, eta goizeko 10:00tan Ikastolako aparkalekuan gelditu gara bertara joateko.

(BENJAMINEK, LH3 eta LH4, EZIN DUTE KROSETAN PARTE HARTU).

Hau izango da igandeko ordutegia eta adin bakoitzean egin beharreko distantzia:

























Gogoratu tamaina desberdineko iltzeak eta kateorratzak eramatea komeni dela!



2015(e)ko azaroakren 6(a), ostirala

Lehenengo bi jardunaldietako EMAITZAK

Dagoeneko hemen ditugu Plaiaundi eta Hondarribin burututako lehenengo bi jardunaldietako emaitzak. Bestalde, argazkiak igotzeko arazoak ditugu, baina ahal dugunean zuek ikusteko moduan izango ditugu. 

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN eta aukeratu "Resultados 1ª Prueba Libre Participación" edo "Resultados 2ª Prueba Libre Participación".

Gorde buruan zuen markak, eta hurrengoan horiek hobetzera!
ZORIONAK DENEI!!