2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Igandeko probak, Plaiaundin

Igandean ospatuko da BAT taldeak antolatutako proben 8. jardunaldia, Plaiaundin.
Bertara joateko bi ordutegi jarri ditugu:

9:30tan ikastolako aparkalekuan, alebinak eta infantilak.
10:00tan ikastolako aparkalekuan, benjaminak.

* Zuzenean joaten zaretenok aurretik adierazi, mesedez. Proba baino ordu erdi lehenago bertan egon behar da.

Hau da igandeko proben ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- --- Disko (N eta M)
10,30 --- 60m.Hesiak(N eta M) Altuera  (N eta M)
10,45 4x50m (N eta M) --- ---
11,30 500m (N eta M) Pilota (N eta M) 220m Hesiak (N eta M)
12,00 --- --- 1000m.
12,15 --- 1000m. ---



2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

Ane Etxebeste, Lazkaoko krosean txapeldun

Ane Etxebeste gaztea izan zen Haurtzaro Atletismo Taldeko ordezkari bakarra atzoko krosean. Baina nolako ordezkaria! Garaipena lortu zuen Lazkaoko zirkuitu gogorrean, lehenengo buelta kontrolatzen joan eta bigarrenean bakar-bakarrik aurrera joan ondoren. Lasterketa dotorea, Hiart eta Amaiur bere taldekideen txaloen laguntzarekin (korri egin behar ez bazuten ere, LAGUNA animatzera joan zirenak). 

Orain arte egiten ari zen kros denboraldi bikainari lorpen bat gehitu dio, eta oraindik Euskadiko kros txapelketa falta zaio. Infantil mailari agur esateko modu paregabea!

Emaitzak ikusteko
klikatu HEMEN

Zorionak Ane!!


2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Asteburuko emaitzak

Asteburu bete-betea izango genuela aurreratu genuen, eta horrelaxe izan zen. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina gure txikiak eta gazteak ez ziren kikildu. Dominarekin edo gabe, primeran pasa genuen denok eta lasterketa bikainak egin genituen. Hemen dituzue emaitzak:


PISTA ESTALIKO JUBENIL ETA JUNIORREN EUSKADIKO TXAPELKETA:

Alazne Garrido: 2. postua (1'00"0) 400 metrotan.
Julen Perez: 2. postua (7"1) 60 metrotan.
Nerea Oiartzabal: 2. postua (1,54m) altuera jauzian.
Ioritz Labandibar: 7. postua (55"9) 400 metrotan.

EMAITZA GUZTIAK HEMEN,

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO KROS TXAPELKETA:

Amaiur Errazkin: 1. postua infantil nesketan, Euskadikorako sailkatua.
Ane Etxebeste: 2. postua infantil nesketan, Euskadikorako sailkatua..
Hiart Ibarguren: 4. postua infantil nesketan, Euskadikorako sailkatua..

EMAITZA GUZTIAK HEMEN.


HONDARRIBIKO ESKOLARREN PROBAK:

Eguraldiari aurre eginez, gustura ibili ziren gure neska-mutilak. A ze taldea!
Oraindik ez dituzte emaitzak interneten jarri, baina adi egon, laster jarriko dituzte eta.
Orain arteko emaitzak eta hemendik aurrerakoak, klikatu HEMEN. 


ZORIONAK DENOI!!
(LASTER AURTENGO ARGAZKI GUZTIAK IZANGO DITUZUE BLOGEAN)

Ane Asensiok hasiera bikaina


Ane Asensio Haurtzaro Atletismo Taldeko gaztetxoak bikain hasi du Slalomeko denboraldia. 

Ostegunean izan zuen proba honetan bere lehenengo aldia, eta guk bere maila ongi ezagutzen dugun arren, txundituta utzi zituen Nafarroan burututako probara gerturatu ziren guztiak. 

Proba kronometratuan 2'39"57 egin zuen, eta bi eliminatoriatan 26"72 eta 29"82, hiru denborak oso oso onak. Ideia bat egiteko, denbora horiekin, momentu honetan, estatu espainiarreko lehenengo postuan kokatu da Ane rankinean, bai proba kronometratuan eta baita eliminatorian ere, Espainiako txapelketarako minima lortuz. 

ZORIONAK TXAPELDUN!!

Eta hau hasi besterik ez da egin. Laster Gipuzkoako Txapelketa izango du, ondoren Euskadikoa, eta dena ongi badoa, Espainiakoa ekainean, Bartzelonan.

Slalomeko zirkuituko entrenamendua ikusi nahi baduzue, klikatu HEMEN




2016(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Asteburuko probak eta ordutegiak

Asteburu honetan ere zita hirukoitza dugu, adin guztientzat. Hauek dira jakin beharrekoak:

LARUNBATEAN

Pista estaliko Euskadiko Txapelketa, kadete, jubenil eta juniorrek, Donostiko belodromoan.
Ordutegia eta onartutakoen zerrenda ikusteko, klikatu HEMEN.


IGANDEAN

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa, alebin eta infantilek, Legazpin.
Informazio guztia HEMEN.
Bertara joateko 9:00tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.


Hondarribiko jardunaldi berri bat burutuko da, benjamin, alebin eta infantilentzat.
Bertara joateko 9:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.
Hauxe da ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK           ALEBINAK          INFANTILAK
10.15 Luzeera (Mutilak)         Altuera (N eta M)          Peso (N eta M)
11.00 250m (Mutilak)                    ---                                    ---
11.00 Luzeera (Neskak)                    ---                                    ---
11.15              ---                   150m (N eta M)          Altuera (N eta M)
11.45 250m (Neskak)            Peso (N eta M)                        ---
12.00              ---                            ---                           150m (N eta M)


ANIMO EKIPO!!




2016(e)ko otsailaren 9(a), asteartea

Pista estaliko Gipuzkoako txapelketa absolutua

Larunbatean eta igandean jokatu zen, bi jardunalditan, pista estaliko Gipuzkoako txapelketa absolutua. Nereak lortutako zilarrezko dominaz gain, emaitza bikainak lortu zituzten gainontzekoek ere. Bakoitza bere proban, pixkanaka hobetzen eta konfiantza hartzen. Zorionak denoi!

Hauek dira lortutako markak:

60 m:
Julen Perez    7"36
Mattin Apaolaza    8"25
Aitzol Toledo    8"45
Jenia Urkia    9"54
200 m:
Julen Perez     23"18 (5.)
Alazne Garrido    26"99
400 m:
Ioritz Labandibar    56"69
Alazne Garrido    1'01"38
800 m:
Ioritz Labandibar    2'16"81
1.500 m:
Aritz Leonet    4'36"03
Altura:
Nerea Oiartzabal    1,55 m (2.)

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.


2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Lasarteko Nazioarteko krosa, urteroko zita

Aurten ere, nola ez, Lasarteko Nazioarteko krosean parte hartu du Haurtzaro Atletismo Taldeak. 12 izan dira guztira animatu direnak (6 alebin, 5 infantil eta heldu bat) eta, hamaiketako eta guzti , gustura egon gara, Xabi Belaunzaran eta Intza Mitxelenaren laguntzarekin. hipodromoko harmailetan. 

Infantil nesketan 1., 2. eta 4. postuak lortu zituzten Amaiur, Ane eta Hiartek, eta azken honek, izugarrizko bukaera egin ondoren, metro erdi batengatik ez zuen Haurtzaroko podiuma osatu. 

Zorionak parte hartu duzuen guztioi!

Emaitza guztiak ez dituzte argitaratu, baina hauek dira momentuz ditugunak:

ALEBINAK
Jani    8.
Eitza 
Olaia 
Lide 

Ioritz   12.
Ekain

INFANTILAK
Amaiur     1.
Ane           2.
Hiart          3.

Joan         28.
Manex     30.

HELDUAK
Felipe Mitxelena    9. (50 urtetik gorako 3.)


Eskolarren emaitzak ikusteko, HEMEN.
Federatuen emaitzak ikusteko, HEMEN




Pista estaliko Gipuzkoako txapelketako emaitzak

Larunbatean jokatu zen pista estaliko Gipuzkoako Txapelketako bigarren eta azken jardunaldia, Donostiko belodromoan. Kadete, jubenil eta juniorren txapelketa zen, eta gureak ere bertan izan ziren. Talde-giroa, jarrera bikaina, oso marka onak eta hiru domina, larunbata goizeko laburpena. 

Hauek dira gure emaitzak:

60m.

Julen      7"33 (brontzezko domina)
Mattin    8"26
Aitzol     8"56

Jenia       9"70

400m.

Julen       54"56 
Ioritz       56"26 (brontzezko domina)

Alazne   1'01"06 (brontzezko domina)


Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.