2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Frogen emaitzak eta Azaroak 3ko frogak

Kaixo Lagunok!!
Pasa den igandean atleta eskolarren lehen jardunaldiaz gozatu genuen. Asko izan zineten Plaiaundira hurbildutako atletak, ilusio handiarekin konpetitzeko asmoz, beraz lehenik eskertu nahi genuke guztion partaidetza!
Sakatu hemen frogetan lortutako emaitzak ikusteko.

Bestalde, igande hontan ere (Azaroak 3) benjamin, alebin eta infantilak frogak izango ditugu, kasu hontan Hondarribin. Hona hemen egitaraua:



Apuntatzeko, aurrekoan bezala galdetegi hau bete edo entrenatzaileei jakinarazi. Gogoratu norberaren froga baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan, ongi berotzeko. Norbaitek joateko arazorik izango balu, gu Haurtzaroko parkinetik pasako gara 9:30tan jasotzera.

Mila esker eta ongi izan!!


2019(e)ko urriaren 22(a), asteartea

Urriak 27 frogak

Aupa Ekipo!!!
Eskolarrekin ia hilabete bat pasa dugu gogor entrenatzen, eta beraz konpetitzeko irrikitan egongo zarete dagoeneko.
Igande honetan (2019-10-27), benjamin, alebin eta infantilen denboraldiko lehenengo frogak ospatuko dira Irunen, Plaiaundiko pistan, eta bertan parte hartzera animatzen zaituztegu! Denetik daukagu hasteko:


Izena emateko, klikatu galdetegi honetan, edo entrenatzaileoi konfirmatu entrenamendu batean azalduko zaretela. Apuntatzeko epea ostegunean bukatzen da, arratsaldeko 20:00etan.

Plaiaundira joateko, Haurtzaroko parkinean geratuko gara 9:30etan igandean. Zuzenean joan nahi duzutenok, gogoratu norberaren lehenengo froga baino 30 minutu lehenago egon behar dela bertan, behar den bezala berotu ahal izateko.

Espero dugu bertan elkar ikustea! Ondo izan!

2019(e)ko urriaren 13(a), igandea

Denboraldiko lehenengo pausoak

Denboraldi-aurreko entrenamendu astunetatik ihes egin eta pixkanaka forma hartzen joateko, hainbat lasterketatan parte hartu dute gure atleta federatuek azken egun hauetan. Gazteak eta ez hain gazteak, denak fin-fin aritu dira errepideetan barrena.

Ugaldetxoko jaietako lasterketa:

Aurten ere, ia urtero bezala, Ugaldetxoko jaietan izan dira Haurtzaro Atletismo Taldeko hainbat ordezkari. Nabarmentzekoa izan zen Amaiur Errazkin gaztearen garaipena emakumezkoen lasterketan, Uxue Tena eta Lourdes Oiartzabal korrikalarien aurretik. 

Gizonezkoetan, berriz, parte-hartzaile bat baino gehiago, ondorengo emaitzekin:

7. Mikel Hoyos
9. Asier Urdampilleta
15. Xabi Salaberria  

Urkabera igoera:

Garagardo festaren egunekin bat eginez, pixkanaka ezaguna egiten ari den herriko lasterketa berezi eta gogor hau burutu zen larunbatean. Bertan, errepidea gorantz begira jartzen denean primeran aritzen den Felipe Mitxelena historikoa ahaztu gabe, Aritz Leonet gaztearen lana goraipatu behar dugu. Lasterketan zehar aurrean ibili ondoren, 4. postua lortu zuen azkenean, lehenengo oiartzuarra.  

Zarautz Bihotzekin lasterketa solidarioa:

Eta, bukatzeko, gaur bertan ospatu den Zarautz Bihotzekin III. lasterketa solidarioan izan gara. Hiart Ibarguren gazteak lortu du garaipena emakumezkoen proban (bigarren postuan sartu da Sara Mancisidor zumaiarra, astero-astero berarekin entrenatzen duen laguna), eta irribarretsu jantzi du bere lehenengo txapela. Atleta gaztearekin batera, gaurko beroari aurre egiteko nahiko lanekin, Xabi Salaberria eta Josu Arotzena beteranoek parte hartu dute gaurkoan.

Postuak postu, Bihotzez Sortzetiko Kardiopatien Elkarteari babesa eman eta lasterketan parte hartzea zenez helburua, Haurtzaro Ikastolako hainbat langilek ere parte hartu dute lasterketan. 


Eta hori izan da guztia momentuz, orain entrenatzen jarraitzea tokatzen da eta laster izango dute probaren batean parte hartzeko aukera klubeko txikienek ere. 

Animo denei!


2019(e)ko urriaren 2(a), asteazkena

2019-2020 denboraldia martxan!

Klubeko atleta jubenilak abuztu bukaeran entrenatzen hasi baziren ere, esan daiteke atzo, urriak bat, eman geniola hasiera 2019-2020 denboraldiari, benjamin, alebin eta infantilen lehenengo entrenamenduarekin.

Hemen duzue lehenengo eguneko argazki bat, baina ez daude denak, noski. Aurten ere 70 atleta inguru izango ditugu guztira klubean. Eta denboraldian zehar atletismoa ezagutu nahi eta animatzen diren guztientzat ateak zabalik izango ditugu!

Animo ekipo, gozatzera!