2014(e)ko otsailaren 23(a), igandea

Gaurko emaitzak + Nereak 1,45 Zaragozan

Hauek dira gaurko Plaiaundiko emaitzak:

Amaia R.     luzera     2,77 m.
        60m.     9''97
Maider C.      80m.     11''81
       luzera        3,66 m.
Mattin A.     80m.     10''34
    luzera     3,26 m.
Julen P.     80m.     10''15
Ekain J.       80m.     11''34
Intza M.     1000m.ozt.          4'01''00 

Zorionak denei!                 Argazkiak ikusteko klikatu hemen.      


Nerea Oyarzabalek ere emaitza ona lortu du Zaragozan, 1,45 metroko jauzia egitea lortu baitu. Lehenengo aldiz joan da Gipuzkoako selekzioarekin, beraz hasiera ona izan da. Oso giro ona omen zegoen eta primeran pasa omen du. Begira, begira ze talde polita. Aupa Nerea!


2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

Igandean probak Plaiaundin + Nerea Zaragozan

Oiartzungo inauteriak direla eta asko joango ez diren arren (ongi ngi pasa intxixu eta sorginekin!), igandean probak daude eta beti bezela 9:30tan aparkalekuan galditu gara bertara joateko. Hau izango da proben ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,30 --- Luzera (N eta M) Disko (N eta M)
10,45 --- --- 80 (M y F)
11,15 4x50 (N eta M) --- ---
11,30 --- 60 (N eta M) Luzera (N eta M)
11,45 800m. Martxa --- ---
12,00 --- 1000 (N eta M) ---
12,10 --- --- 1000 Oztopoak (M y F)

Nerea Oyarzabal berriz (Xabik ezin izango du joan) Zaragozan izango da Gipuzkoako 16 urtetik beherako selekzioarekin. Larunbatean 15:00tan izango da kadeteen altuera jauzia eta orain arteko maila ona erakusteko aukera izango du berriz ere. Animo Nerea!

2014(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

Trihas Gebre gurekin entrenatzen

Gaur arratsaldean bixita berezi bat izan dugu Ikastolan, Trihas Gebre etiopiarra bigarren aldiz etorri baita gurekin entrenatzera. Espainiako kros txapelduna, Lasarteko krosean eta antzekoetan podiumera igotakoa eta Behobia lasterketa ezaguneko inoizko denbora onenaren jabea da Trihas gaztea, eta entrenamendua bukatzean esan duenez, berriz bueltatzeko desiatzen dago, poza ematen baitio hainbeste gaztetxo korri egiteko gogoz ikusteak. 

Eskerrik asko Trihas!!




2014(e)ko otsailaren 16(a), igandea

Nerea eta Xabi, Gipuzkoako selekzioarekin Zaragozara

Nerea Oyarzabal eta Xabi Belaunzaran, pista estaliko denboraldian lortu dituzten emaitzei esker, 16 urtetik beherako Gipuzkoako atletismo selekzioarekin Zaragozara joango dira datorren asteburuan. Oso zaila da horrelako topaketa batean parte hartu ahal izatea, zorionak beraz eta zorte on!

Nereak, gainera, 7. postua lortu du gaur goizean Euskadiko pista estaliko txapelketa absolutuan, altuera jauzian 1,40 eta 1,45 metroko altuerak lehenengotik pasa ondoren. 1,50 metrokoarekin ezin izan du, baina gaurkoan ere aurreko probatako erregulartasuna erakutsi du Nereak. Zorionak!

Aurreko asteburuko emaitzak

Hauek dira pasa den asteburuko Hondarribiko emaitzak. Hogeita bat parte-hartzaile guztira, eta oso emaitza onak. Zorionak denei!

BENJAMINAK
Luzera
300 m.


Nagore Etura
2,26 m.
1'01''7


Janire Perurena
2,80 m.
1'00''6


Lide Romero
1,82 m.
1'02''5


BeƱat Susperregi
2,90 m.
1'01''9


ALEBINAK
Altuera
Vortex
500 m.

Ane Etxebeste
1,27 m.
29,20 m.
1'37''4

Amaiur Errazkin
1,20 m.
24,05 m.
1'33''9

Amaia Belaunzaran
1,05 m.
17,80 m.
2'06''0

Jian Zarranz
1,27 m.
16,00 m.
1'46''7

Paulo Gargallo
1,25 m.
28,30 m.
1'44''1

Oier de Santiago
1,20 m.
21,25 m.
1'54''0

INFANTILAK
Pisua
150 m.
Altuera
1000 m.
Alazne Garrido
5,30 m.
21''9
---
3'31''9
Lur Gaztelumendi
6,64 m.
24''0
1,20 m.
---
Maider CastaƱo
6,60 m.
22''6
1,36 m.
---
Izar Susperregi
6,15 m.
23''2
1,20 m.
---
Udane Alberdi
6,29 m.
---
1,20 m.
---
Mikel Zarranz
6,20 m.
24''8
1,20 m.
3'51''6
Igotz Errazkin
5,14 m.
23''7
1,15 m.
3'52''0
Josu Ibarguren
8,33 m.
22''0
1,36 m.
---
Mattin Apaolaza
9,70 m.
20''3
1,20 m.
---
Julen Perez
---
20''0
1,33 m.
---
KADETEAK
Altuera



Nerea Oyarzabal
1,51 m.



2014(e)ko otsailaren 13(a), osteguna

Nerea eta Xabi HITZAn eta DVn + Lasarteko kroseko bideo batzuk


Aste honetan ere protagonista izan da Haurtzaro Atletismo Taldea. Oarsoaldeko Hitzan eta Diario Vascon eman dute Nerea eta Xabiren asteburuko lorpenen berri. Eta seguru ez dela azkeneko aldia izango!

HITZAko artikulua ikusteko klikatu hemen.

Gainera, Lasarteko nazioarteko kroseko bideo batzuk ere iritsi zaizkigu, antolakuntzak berak ekoiztutakoak. Tartean gure korrikalariak ere ateratzen dira noski, beraz zuen esku jartzen ditugu guztiak:

Alebin nesken eta mutilen bideoa ikusteko, klikatu hemen.

Infantil nesken bideoa ikusteko, klikatu hemen.

Infantil mutilen bideoa ikusteko, klikatu hemen.

2014(e)ko otsailaren 9(a), igandea

Xabi Gipuzkoako hirugarren, txikiak Hondarribin primeran


XABI BELAUNZARAN GIPUZKOAKO HIRUGARREN

Atzo Nerea bezelaxe, gaur Xabi Belaunzaran izan da Gipuzkoako txapelketa absolutuko podiumera igo dena. Hirugarren postua lortu du 800 metroko proban, brontzezko domina eskuratu du beraz. Gainera, 2'05''57ko denbora egin du, bere markarik onena apurtuz.

ZORIONAK XABI!

Emaitzak ikusteko, klikatu hemen.


TXIKIAK HONDARRIBIN PRIMERAN

Benjamin, alebin eta infantilak ere primeran aritu dira gaur goizean Hondarribin. Gehienek bere marka onena hobetzea lortu dute, orain arteko igande goiz emankorrenetako bat osatuz, eta primeran pasa dugu gainera! Nerea ere bertan egon da eta 1,51 metroko jauzia egin du. Emaitza ofizial guztiak ditugunean argitaratuko ditugu. Zorionak denei!!

Nerearen 1,51 metroko saltoa ikusteko, hemen.
Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen.




2014(e)ko otsailaren 8(a), larunbata

Nerea Oyarzabal Gipuzkoako txapeldunorde


Duela aste batzuk kadete mailan egin zuen bezela, gaur ere bigarren postua lortu du Gipuzkoako txapelketan. Baina oraingoak balio handiagoa du, absolutu mailan izan delako. Bere marka berdindu eta zilarrezko dominarekin bueltatu da etxera.

Zorionak Nerea!

Hauxe izan da bere saioa:
1.20 -/1.25 -/1.30 -/1.35 O/1.38 O/1.41 O/1.44 O/1.47 XXO/1.50 O/1.53 XXX


Berriz ere 1.53ko altuerarekin saiatu da (Espainiako txapelketara joan ahal izateko altuera), baina ezin izan du. Dena dela, bigarren aldiz jarraian metro eta erdira iritsi ondoren, hori ere egiteko moduan dagoela erakutsi du. Animo eta segi horrela!

Argazkiak ikusteko, klikatu hemen.
Bideoak: 1.44ko jauzia edo 1.53ko saiakera.
Gaurko sailkapen guztiak ikusteko klikatu hemen.


Eta bihar, Xabi Belaunzaranen txanda.
Aupa Xabi!! 

2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

Asteburuan, zita bikoitza

Asteburu honetan ez gara leku bakarrean izango. Alde batetik txikien probak ditugu igandean, Hondarribin, eta bestetik absolutu mailako pista estaliko Gipuzkoako txapelketa, asteburuan zehar, Donostiko belodromoan.

TXIKIAK HONDARRIBIN

Beti bezela, igandean 9:30tan ikastolako aparkalekuan gelditu gara bertara joateko. Hauek izango dira probak:

ORDUABENJAMINAKALEBINAKINFANTILAK
10,30Luzera (N eta M)Altuera (N eta M)Pisua (N eta M)
11,00------150 (N eta M)
11,30---Vortex (N eta M)Altuera (N eta M)
11,45300 (N eta M)------
12,00---500 (N eta M)---
12,10------1000 (N eta M)

FEDERATUAK BELODROMOAN

Nerea Oyarzabal eta Xabier Belaunzaran Gipuzkoako adin guztietako federatuekin lehiatuko dira, altuera jauzian lehenengoa eta 800 metrotan bigarrena. Asteburu osoan zehar burutuko da txapelketa.

Larunbata, 17:00: altuera jauzia (Nerea).
Igandea, 12:15: 800 metro (Xabi)


ANIMO!!

2014(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

Gipuzkoako kros txapelketako bi bideo + HITZA eta DV

Hemen dituzue Igor San Josek egindako bi bideo berri. Gipuzkoako kros txapelketako Haurtzaroren parte-hartzearen laburpena, eta alebin nesken lasterketarena, podiuma eta guzti. Eskerrik asko berriz ere Igor!




Eta prentsan ere lasterketaren berri eman dutenez, hemen dituzue ikusgai:
OARSOALDEKO HITZAkoa ikusteko, klikatu hemen.
DIARIO VASCOkoa ikusteko, klikatu hemen.


2014(e)ko otsailaren 2(a), igandea

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa

Gaur ere primeran pasa dugu Legazpiko zirkuituan barrena, taldeko zazpi korrikalari ausarten parte-hartzearekin. Eta emaitza oso onak lortu dituzte gainera, berriro ere! Hauek izan dira lortutako postuak:

ALEBIN NESKAK:

1. Amaiur Errazkin Lekuona
2. Ane Etxebeste Sanzberro

ALEBIN MUTILAK:

8. Ibai Lecertua Machon
13. Eneko San Jose Arbelaiz

INFANTIL NESKAK:

23. Intza Mitxelena Ugalde

INFANTIL MUTILAK:

27. Igotz Errazkin Lekuona
40. Josu Ibarguren Elosegi

Zorionak Haurtzaro Atletismo Taldeko zazpi korrikalariei!
Eta baita Orereta ikastolako Hiart Ibargureni ere, goiza elkarrekin pasa ondoren alebin nesketako podiuma osatzea lortu baitu!

Sailkapenak deskargatzeko klikatu hemen.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Bideoak ikusteko klikatu laburpena, alebin neskak osoaalebin nesken bukaera edo podiuma.

2014(e)ko otsailaren 1(a), larunbata

Argazki eta bideo berriak

Dagoeneko 400 argazki baino gehiago zintzilikatu ditugu blogean, ARGAZKIAK (klik) atalean, album desberdinetan sailkatuta. Sei bideo berri ere baditugu, BIDEOAK (klik) atalean gorde ditugunak. 2004-2005 denboraldiko bat, Nerea Oyarzabalen jauzi bat, Lasarteko alebin nesken podiuma eta Plaiaundiko hiru lasterketa.

Eta gogoratu, argazki edo bideoren bat bidali edo eskatzeko, hau da taldearen helbidea: haurtzaroatletismotaldea@gmail.com

Hauxe da 2004-2005 denboraldiko bideoa. Begira, begira!