2014(e)ko abenduakren 31(a), asteazkena

Urtea ongi bukatzeko... San Silvestre!

Urtero bezala, Errenterian korri egiten bukatuko dugu urtea. Haurtzaro Atletismo Taldekoak zaretenak eta ez zaretenak ere, animatu parte hartzera! Arratsaldeko 15:30tan gelditu gara Errenteriako udaletxeko plazan, elizako eskaileratan.

ORDUTEGIA:
16:30, benjaminak.
16:40, alebinak.
16:50, infantilak eta kadeteak.
17:00, helduak.

Informazio guztia HEMEN.


2014(e)ko abenduakren 19(a), ostirala

"Cross Beach", bihar Kontxako hondartzan

Aurten ere "Cross Beach" lasterketa historikoan egongo da Haurtzaro Atletismo Taldea. Giro ederra egoteaz gain, lasterketa berezia da Kontxakoa. Hau da ordutegia:

11:15 txikiak.
11:30 helduak.  

Bertara joateko, 9:30tan ikastolako aparkalekuan gelditu gara. Bakoitza bere aldetik ere joan daiteke, 10:00tan La Perlako kanpoaldean gelditu gara horretarako. Beranduago iristen direnak, zuzenean hondartzara joan, irteera/helmuga puntuan egoten gara eta. 

Animo ekipo!!