Nahiz eta oporretan egon, gure
atletek entrenatzen eta konpetitzen jarraitzen dute. Aurreko asteazkenean,
Donostiako Belodromoan parte hartu zuten Amaiur, Hiart, Anek. Oraingoan,
400m-etan parte hartu zuten, hiruak elkarrekin serie berdinean. Hiart eta Amaiurrek
denbora berdinean bete zituzten 400m-ak (1’01’’47). Anek, aldiz, 1’02’’65ean. Oso marka onak hirurak, denboraldia bikain hasi dute!
Bestalde, 400m etan ere, gure Xabi Belaunzaranek parte
hartu zuen, 52’’99-ko denboran. Entrenamendu gogorrak egiten ari da Xabi,
pixkanaka bere marketan egongo dela badakigu! (51’74).
Eta, egun gutxi geratzen bazaizkio ere, 2018 atletikoa ez da oraindik amaitu. Abenduaren 30ean Euskadiko Kopa (Hiartek 800ean parte hartuko du) eta Elkartasun Lasterketa izango dira eta abenduaren 31ean Errenteriako San Silbestrean egongo gara, urtero bezala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina