2015(e)ko urriakren 30(a), ostirala

2. jardunaldia, Hondarribin

Igande honetan, azaroak 1, jokatuko da aurtengo 2. jardunaldia, Hondarribiko pistan (kiroldegia eta portuaren inguruan). Bertara joateko 9:15tan gelditu gara Ikastolako aparkalekuan.

Hauxe da igandeko ordutegia:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- Altuera (Neskak) Pisua (N eta M)
10,45 --- 60 (Mutilak) ---
11,00 --- Altuera (Mutilak) ---
11,00   60 (Neskak) ---
11,15 50 Heziak(N eta M) --- Hirukoitza (N eta M)
11,40 250 (N eta M) --- ---
12,00 --- 500 (N eta M) ---
12,15 --- --- 500 (N eta M)


OHARRA: benjaminak normalean baino beranduago hasiko dira. Baten bat zuzenean Hondarribira joango bada (beranduenez 10:30), aurretik entrenatzaile bati abixatu, guk goizean goiz izen ematea konfirmatu behar dugu eta.


2015(e)ko urriakren 26(a), astelehena

Lehenengo jardunaldia, giro ederrean!

Atzo jokatu zen, Plaiaundiko pistan, aurtengo denboraldiko lehenengo jardunaldia. Inoiz baino haur gehiago Haurtzaro Atletismo Taldetik, eta inoiz baino haur gehiago guztira, Gipuzkoako hainbat herritatik hurbildutako taldetakoak. Giro bikaina eta maila izugarria. 


Laster eskuratuko ditugu emaitzak. 

Zorionak denei!!


2015(e)ko urriakren 22(a), osteguna

Denboraldiko lehenengo proba, igandean

Asteburu honetan izango dugu 2015-2016 denboraldiko lehenengo proba. Entrenatzeko denbora gutxi izan dugun arren, seguru primeran pasatzen dugula Plaiaundiko pistan!

Bertara joateko, igandean goizeko 9:15ean gelditu gara ikastolako aparkalekuan. 

Proben ordutegia hauxe izango da:

ORDUA BENJAMINAK ALEBINAK INFANTILAK
10,15 --- Luzera (N eta M) Txabalina (N eta M)
10,30 50 (N eta M) --- ---
11,00 Pilota (N eta M) --- 80 (N eta M)
11,30 --- 60 (N eta M) Luzera (N eta M)
12,00 --- 1000 (N eta M) ---
12,15 --- --- 1000 (N eta M)

Aupa ekipo!!