2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

Larunbateko PLP probak eta Oiartzungo Herri Lasterketa

Asteburu entretenigarria izan dugu atleta oiartzuarrok.

Lehenik, sei atletek parte hartu zuten larunbatean belodromoan izan ziren PLPko probatan. Horietako hiruk, gainera, lehenengo aldia zuten: Oier, Joan, eta Katixa.

Gazteenen debutaz gain, aipagarriak izan ziren Xabiren eta Ioritzen errekor pertsonalak 600 metrotan eta bereziki Xabirena, errekor pertsonala egiteaz gain Haurtzaro atletismo taldeko errekorra egin baitzuen.  Baita Alazneren partaidetza 60 metrotan, bikaina beti bezela.
Horrez gain, aipamen berezia: Julen Perez haurtzaroko atleta ohiak Atletiko San Sebastianeko errekor jubenila egin zuen. Zorionak txapeldun! Nabari da herritik ondo ikasia atera dela!
Hauek izan ziren emaitzak:

60m:

Xabi Belaunzaran      7"60

Ioritz Labandibar      8"09

Oier De Santiago        8"54

Alazne Garrido           8"49
Joan Nieva                  8"98
Katixa Oiartzabal       9"43

 Julen Perez                  7"12



600m:



Xabi Belaunzaran          1'24"79

 Ioritz Labandibar           1'35"46



 ZORIONAK EKIPO!!



Bestalde igande goizean, urteroko legez, Oiartzunen Elkartasun Lasterketa izan genuen. 200 korrikalari baino gehiago aritu ziren ttipi ttapa Oiartzungo kaleetan zehar lasterka, 6'6 kilometrotako eta maldaz josiriko ibilbidea osatuz.

Horien artean zebilen taldeko Aritz Leonet, zeinek meritu handiko 10. postua eskuratu zuen, ibilbidea 23 minutu eta 56 segunduko denboran burutuz. ZORIONAK TXAPELDUN! 

Sailkapen osoa ikusteko Oiartzungo Elkartasun Lasterketaren blogean:

   https://issuu.com/elkartasunlasterketa/docs/sailkapena2016


2016(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

Estalitako Pistaren lehen jardunaldia

Zaharrenak Donostiako belodromoan estreinatu dira ostegun honetan. Bai federatuek eta baita eskolarrak biek eduki zuten lekua Estalitako Pistaren lehen jardunaldian. 

Aipatzekoak izan ziren 
Hiart Ibargurenen eta Aritz Leoneten marka pertsonalak  1000 metrotan eta Xabi Belaunzaranen itzulera estalitako atletismo pistara. Horrez gain, Amaiur, Hiart eta Orkatzek (eskolarrak) Gipuzkoako Atletismo Federazioaren 100 urteurrena ospatzeko txapelketa berezian parte hartu zuten. Ohikoa den bezala Amaiur lehenik eta Hiart bigarren geratu ziren.  A ze bi makina! Benetan Zorionak denei!

Aritz Leonet (PLP - 1000m 2:48.24)

Ane Etxebeste (PLP - 1000m 3:15.83)
Orkatz Erkizia (PLP - 60m 8.61)
Amaiur Errazkin (PLP - 1000m 3:14.06)
Hiart Ibarguren (PLP - 1000m 3:14.43)
Xabi Belaunzaran (PLP - 800m 2:06.10)
Ioritz Labandibar (PLP - 2:12.89)


Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko 
klikatu HEMEN.
Bideoak ikusteko klikatu HEMEN.




2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

4. PLP ESKOLARRA

Plaiaundin burutu zen benjamin, alebin eta infantil mailako 4. PLP ESKOLARRA. Haurtzaroko atleta guztiek egindako esfortzua eta lan bikaina goraipatu behar ditugu. Hauek izan ziren emaitzak:

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN