2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

TXINGUDIKO KROSA

Kaixo kuadrilla!

Hemen dugu ikasturteko lehenengo krosa, Txingudiko krosa. Igande honetan izango da, hilaren 18an, Irunen, Txingudi ikastolan.

Benjaminek, alebinek eta infantilek parte hartu ahal izango dute aurten, beraz, denei krosean korri egitera gonbidatzen zaituztegu. Maila bakoitzak ordutegi eta lasterketa ezberdina du.

  • Infantil neskak: 11:55ean 1240 metro.
  • Infantil mutilak: 12:05ean 1880 metro.
  • Alebin neskak: 12:20ean 1200 metro.
  • Alebin mutilak: 12:30ean 1200 metro.
  • Benjamin neskak: 12:40ean, 600 metro.
  • Benjamin mutilak: 12:45ean 600 metro.




Denak leku berean elkartuko gara, ikastolako jolas lekuan dagoen aterpean, argazkian ikusten den tokian. Baina, maila bakoitzarekin ordu ezberdinen elkartuko gara. Alebin eta infantilekin 11:00etan elkartuko gara eta benjaminekin 11:30ean. Nahi duenak lehenago etortzeko aukera du. Kontuan izan, krosera jende asko etortzen dela eta aparkalekua gainezka egoten dela, beraz, garaiz ibili mesedez.

Izena emateko, beti bezala, orria bete. Dortsalak, egunean bertan banatuko ditugu. Bestalde, iltzezko zapatilak dituzuenoi aholku bat, krosera etorri baino lehen, iltze handiak jarri zapatilari.

Besterik gabe, denoi parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, oso egun polita izaten da!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina