2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea

URTEA AMAITZEKO AZKEN LASTERKETAK

Kaixo ekipo!

Urtea amaitzear da, horretarako, zenbait lasterketa antolatu dituzte. Lehena, larunbat honetan izango da, abenduaren 22an, Irunen. Hurrena, gure herrian izango da, abenduaren 30, igandean. Azkena Oreretan izango da abenduaren 31, astelehenean. Norbera arduratu beharko da izen emateaz, dagokion tokian.


Honako mezu hau zabaldu dute Irungoek krosean parte hartzera animatzeko:

Abenduaren 22an Gabonetako Krosa Txikiaren 5.edizioa ospatuko dugu 👌🏼 Haur eta gazteentzako lasterketak dira, 1etik 13 urtetarainokoentzako. Mendaria eta diploma emango diegu, oso giro polita izaten dugu 🌟🌟 Parte hartze mugatua duen froga da, beraz badaezpada jakin dezazuen: dagoeneko inskripzioak egin ditzakezue kirolprobak.com webgunean, Papycop ( Hondarribia) eta mendibileko Leire sport kirol dendan edo guri abisatuz, klubetik bertatik inskribatzeko.

Lasterkeraren informazio guztia gure webgunean duzue (atletismobat.com) "pruebas organizadas — Gabonetako krosa" atarian 🔍

Anima zaitezte!!!

Oiartzungo lasterketako kartela honako hau da:




Oreretan egingo den lasterketaren kartela honako hau da:


ANIMA ZAITEZTE!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina