2018(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

Euskal egutegia

Kaixo ekipo!

Atletei azaldu bezala, denei azaldu nahi dizkizuegu aste honetako entrenamenduen egunak. Haurtzaro Ikastolan euskal egutegia jarraitzen denez, abenduaren 3an, astelehenean EZ da entrenamendurik izango, EUSKARAREN EGUNA baita. Aldiz, abenduaren 6an, hau da, ostegunean, entrenamendua izango da.

Aste honetan ez da frogarik izango, beraz, deskantsatu eta disfrutatu asteburuan! 

Haurtzaro Atletismo Taldea, Donostiako maratoian

Aurten ere Donostiako maratoian parte hartu zuten gure atletek, batzuek korrika eta beste batzuek antolakuntzan laguntzen.

Korrikalarien artean, hauek izan ziren lortutako emaitzak:

Borja Machado 2:40:34
Mikel Hoyos 2:41:36

Mikelek, gainera, lehenengo postua lortu zuen 50 urtetik gorakoen mailan. Zorionak bikote!


Bukatzeko, ezin aipatu eta eskerrak eman gabe utzi, urtero bezela helmugako lanen antolaketan laguntzen aritu diren atleta eta gurasoak.

Hurrengo denboraldian berriz!

2018(e)ko azaroaren 27(a), asteartea

Azaroak 25eko frogen emaitzak

Aupa lagunak!

Joan den igandean, azaroaren 25ean, Plaiaundin izan ginen frogak egiten. Eguraldi kaxkarra egin bazuen ere, gure atletek eguraldiari aurre egin zioten eta emaitza onak lortu zituzten. Hona hemen emaitzak.


Asteburu honetan, azaroaren 2an, ez da frogarik izango, beraz, deskatsatu eta disfrutatu familia zein lagunekin!



Infantilen errelebo lasterketaren bideoa

2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

EUSKARALDIA

HAURTZARO ATLETISMO TALDEAK  EUSKARAZ

Hamaika arrazoiengatik, guk ere euskaraz! 

Haurtzaro Atletismo Taldeko atleta, entrenatzaile eta langileak ahobizi gara eta Euskaraldian ere ahobizi izaten jarraituko dugu.



Etxean eta kalean 
berdin-berdin jolasean, 
eskolan, lanean, 
 tristuran eta pozean
Dakitenek erabiliz, 
ez dakitenek ikasiz, 
herri bat osaturik 
euskaraz nahi dugu bizi.

2018(e)ko azaroaren 20(a), asteartea

Azaroak 25eko frogak

Kaixo berriz ere kuadrila!

Asteburu honetan ere, azaroaren 25ean, frogak izango ditugu Irunen, Plaiaundin. Ostirala baino lehen izena ematea eskatzen dizuegu mesedez. Izena emateko, betiko modua jarraituko dugu. Klikatu hemen eta bete inprimakia.

Udazkenean bagaude ere, neguko hotzak hasi dira, beraz, jertsea eramateaz gain, berokia ere eramatea gomendatzen dugu, pistan hotz handia egiten baitu.

Infantilekin frogak hasi baino 45 minutu lehenago geratuko gara pistan, alebin eta benjaminekin aldiz, frogak hasi baino ordu erdi lehenago. Honako hau da ordutegia: 


TXINGUDIKO KROSA

Aupa ekipo!

Joan den asteburuan, azaroaren 18an,  Txingudiko krosean izan ginen, adin guztietako haur eta gazteak. Oso gustura egon giƱen eta sekulako emaitzak lortu genituen. Emaitzak zintzilikatzeko asmoa genuen, baina ezin izango dugu. Izan ere, krosean bertan izandako akats baten ondorioz emaitzak gaizki daude. Beraz, momentuan bizitutakoarekin geratuko gara eta nola ez, ateratako argazkiekin. 

Ikusi ikusi zein ongi egin genuen korri!





















2018(e)ko azaroaren 13(a), asteartea

TXINGUDIKO KROSA

Kaixo kuadrilla!

Hemen dugu ikasturteko lehenengo krosa, Txingudiko krosa. Igande honetan izango da, hilaren 18an, Irunen, Txingudi ikastolan.

Benjaminek, alebinek eta infantilek parte hartu ahal izango dute aurten, beraz, denei krosean korri egitera gonbidatzen zaituztegu. Maila bakoitzak ordutegi eta lasterketa ezberdina du.

  • Infantil neskak: 11:55ean 1240 metro.
  • Infantil mutilak: 12:05ean 1880 metro.
  • Alebin neskak: 12:20ean 1200 metro.
  • Alebin mutilak: 12:30ean 1200 metro.
  • Benjamin neskak: 12:40ean, 600 metro.
  • Benjamin mutilak: 12:45ean 600 metro.




Denak leku berean elkartuko gara, ikastolako jolas lekuan dagoen aterpean, argazkian ikusten den tokian. Baina, maila bakoitzarekin ordu ezberdinen elkartuko gara. Alebin eta infantilekin 11:00etan elkartuko gara eta benjaminekin 11:30ean. Nahi duenak lehenago etortzeko aukera du. Kontuan izan, krosera jende asko etortzen dela eta aparkalekua gainezka egoten dela, beraz, garaiz ibili mesedez.

Izena emateko, beti bezala, orria bete. Dortsalak, egunean bertan banatuko ditugu. Bestalde, iltzezko zapatilak dituzuenoi aholku bat, krosera etorri baino lehen, iltze handiak jarri zapatilari.

Besterik gabe, denoi parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, oso egun polita izaten da!

2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena

Behobia-Donostia

Asteburu honetan gure txikiek gure entrenatzaile eta atleta helduei pasa diete testigua, oraingo honetan,  Behobia-Donostia lasterketan izan baitira. Lasterketa ospetsuaz gozatzeaz gain, izugarrizko emaitzak lortu dituzte:

Behobia-Donostia gaztea:

  • Hiart Ibarguren 17'15", 2. postua lortuz jubenilen mailan.

Behobia-Donostia:
  • Aritz Leonet 1-12'40", 121. postua lortuz eta promesa mailan laugarren izanik.
  • Xabi Salaberria 1-14'10", 186. postua lortuz.
  • Javi Gonzalez 1-15'09", 257. postua lortuz.
  • Borja Manchado 1-16'52", 378.postua lortuz.

BEJON DEIZUELA!

2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

365 egun zu gabe eta zurekin

Urte bat
Hamabi hilabete
Berrogeita hamabi aste
Edo hirurehunda hirurogehita bost egun

Denborak ihes egiten duen modu berean minutuak pisutsu bihur daitezke.

365 egun hauetan makina bat aldiz gogoratu zaitugu belodromoan laguntzen, milaka aldiz oroitu gara zurekin plaiaundi eta hondarrabiko pistatan eta nola ez, ehundaka aldiz ikusi zaitugu ikastolako harmailatan.

365 egun zu gabe eta zurekin

Behar dugunetan, ezin gara babestu zure besoetan, baina, badikugu hor zaudela, izkutatuko gure bihotzean...
365 malko isuri dira gure begietatik baina 365 irribarrek alaitu dituzte. Zure irrifarra gogoan, ezin ahaztu ta ezin ukitu...

Zure ahotsak gidatu, animatu eta lagundu egin gaitu urte honetan ere. Zure txiste eta esamoldeek irribarre txikiak sortu dizkigute pentsamenduetan. 

Pentsamenduetan, bihotzetan eta noski, ekintzetan mantentzen zaitugulako gurekin. 

Hirurehunda hirurogehita bost egunen ostean
Berrogeita hamabi asteren ondoren
Hamabi hilabete eta gero
Urte bat beranduago
Gogoan zaitugu Periko



2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

Frogen emaitzak

Aupa!

Iritsi dira egin ditugun bi frogetako emaitzak. Barkatu atzerapena, arazoak izan ditugu emaitzak zintzilikatzerako garaian.


Urriak 28an egindako frogen emaitzak ikusteko, klikatu hemen.
Azaroaren 4ean egindako frogen emaitzak ikusteko, klikatu hemen.

Hurrengo frogak azaroaren 18an izango ditugu, Txingudin, krosa. Aurrerago infromazio gehiago emango dizuegu.


Ongi izan!