Dakizuen bezala, Oiartzunen kirol astea antolatu dugu martxoaren 10etik 17ra. Haurtzaro Atletismo Taldeak ere bertan parte hartuko du. Asteazken honetan, martxoaren 14ean, Intxixutrail-eko kideekin mendi lasterketa egingo dugu atletismoko saioan, hau da, 18:00etatik 19:00etara. Adin ezberdinetako atletak ditugunez, bi lasterketa ezberdin egingo ditugu:
- Benjaminentzat edota lasterketa hau nahiago dutenentzat: Txara basotik egingo dugu ibilbidea. Korri egin ostean, ariketa ezberdinak egingo ditugu.
- Alebin eta infantilentzat: Learreko maldatik gora dagoen ibilbide batetik egingo dugu lasterketa.
Lasterketa hauetan Haurtzaro Atletismo Taldeko edozein kidek parte hartu dezake, nahiz eta asteazkenetan ez etorri.
Euria egiten badu, atletek xira eraman beharko dute.
Astean zehar egingo diren ekintzen berri jakiteko, hona hemen egitaraua:
ANIMATU ZAITEZTE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina