2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

Pasa den asteburua, bete-betea

Hiru lekutan ibili gara asteburu honetan: Hernanin, Donostin eta Zaragozan. Gozada bat da horrelako talde bat edukitzea, denak edozertarako prest, atletismoarekin gozatzen. Aupa ekipo!!

1.- Hernani: Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa burutu zen Hernanin, eta taldeko zortzi ausartek parte hartu zuten bertan. Hauek izan ziren lortutako emaitzak:
ALEBIN NESKAK:
1. Amaiur Errazkin, Gipuzkoako txapeldun bigarren aldiz, lasterketa ederra egin ondoren.
38. Nagore Etura, burua erabiliz, bere erritmoa hartu eta oso lasterketa polita eginez.
44. Olaia Felipe, hankean mina hartu arren, ze borrokalaria den erakutsiz lasterketa bukatu zuen.
ALEBIN MUTILAK:
24. Unax Jimenez, erori eta batzuk gainetik pasa ondoren, etsi gabe helmugara iritsi arte.
44. Beñat Susperregi, bere erritmoa hartu eta lokatzetan pixkanaka aurrera eginez.
INFANTIL NESKAK:
2. Ane Etxebeste, agian inoiz egin duen lasterketa onena eginez, gazteenetakoa izan arren podiumean, Eta Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko txapelketarako sailkatuta!
INFANTIL MUTILAK:
22. eta 23.  Mikel Zarranz eta Igotz Errazkin, betiko moduan, elkarrekin hasieratik bukaerara!
Kros txapelketako emaitza guztiak HEMEN.
Argazkiak ikusteko HEMEN.

2.- Donosti: PLP probak antolatuta zeuden Anoetako belodromoan, eta bertan izan ziren Xabi Belaunzaran, Intza Mitxelena eta Mattin Apaolaza. Emaitzak HEMEN. ("PLP D" atalean).

3.- Zaragoza: Eta bukatzeko, Zaragozan izan ziren Lur Gaztelumendi, Alazne Garrido eta Julen Perez, Gipuzkoako selekzioarekin Hirugarren postua lortu zuten guztira. Emaitzak HEMEN. ("Encuentro intercomunidades" klikatuta).

1º CASTILLA LEÓN445.5
2º MADRID436.5
3º GIPUZKOA352
4º ARAGÓN328.5
5º NAVARRA214.5
6º LA RIOJA214

Zorionak denei! Gora Haurtzaro Atletismo Taldea!!


2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa, igandean Hernanin


Lehengo igandean eguraldi txarraren ondorioz burutu ez zen krosa, igande honetan izango da azkenean. 9:30tan Ikastolako aparkalekuan geldituko gara bertara joateko. Alebin eta infantilek izango dute bertan parte hartzeko aukera. 

Ondoko karteletan dituzue ordutegia eta ibilbidea. Animatu!!

2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

Alazne, Lur eta Julen, Zaragozara selekzioarekin

Alazne Garrido, Lur Gaztelumendi eta Julen Perez Zaragozara joango dira asteburu honetan, Gipuzkoako selekzioarekin. 600 metroko proba egingo du Alaznek, hesiena Lurrek eta 60 metrokoa Julenek. Aukeraketa hau egiten ari diren denboraldi onaren ondorioa da, zalantzarik gabe. Asteburu honetan, beraz, ikasten jarraitzea eta gozatzea izango da beraien lana.
Zorionak hirukote!! 

Kadete eta jubenil mailako lehia izango da Zaragozakoa. Eta bertan, Gipuzkoako selekzioaz gain, Nafarroa, Errioxa edo Madrilek ere parte hartzen dute, besteak beste. Informazio guztia atletismo federazioaren bidez eskuratu daiteke, HEMEN klikatuta.

Proba konbinatuetako emaitzak

Urtarrilaren 25an burutu zen Plaiaundin Bidasoaldeko proba konbinatuetako froga. Atleta guztiek proba guztiak egin behar dituzte bertan, eta horietako bakoitzean lortutako puntuak batu egiten dira, guztira puntuazio bat lortuz. Eskualde desberdinetan burutzen dira froga hauek, eta modu horretan Gipuzkoako 20-25 puntuaziorik altuenekin Gipuzkoako proba konbinatuetako txapelketa jokatzen da.

Aipatzekoak dira Xabat Olaiz eta Unax Jimenezek lortutako bigarren eta hirugarren postuak, lehenengo urteko alebinak izanda txapelketara sailkatzeko aukerak dituztelako.

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN. 

2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Biharko kros txapelketa, bertan behera

Eguraldi txarraren ondorioz, biharko Gipuzkoako kros txapelketa ere bertan behera utzi du Diputazioak. Laster jakingo dugu ze asteburutan burutuko den, baina bihar bertara joateko asmoa zenutenek, zuen inguruan mezua zabaldu mesedez.