Atzo ospatu zen Elgoibarko "Juan Muguerza" nazioarteko krosa, munduko mailako garrantzitsuenetako bat. Oraingoan eguraldia alde izan genuen eta izugarrizko giroa egon zen. Parte hartzaileak ere, mundu osotik etorriak eta maila bikainekoak, txikienetatik hasi eta seniorren probekin bukatuta.
Gure Amaiur Errazkinek parte hartu zuen bertan (gehienak Plaiaundiko probetan baizeuden), eta lasterketa bikaina egin zuen, bigarren postua lortuz. Atzoko erritmoa ez zen orain artekoa izan (3'43"ko erritmoan korri egin behar izan zuen Amaiurrek, malda eta guzti), baina aurrealdean eutsi zuen oiartzuar gazteak. Baita 200 metro faltan lehenengo postuan jarri ere. Baina onartu beharra dago irabazlea oso indartsu zegoela (Amaiurrek kolpe bat hartu zuen momentuan metro batzuk atera eta 8 segunduko tartearekin sartu ziren helmugan). Irabazlea Rocio Garrido espainiarra izan zen eta Clara Las Heras kataluniarrak osatu zuen podiuma. Laugarren postuan berriz, podiumetik segundu bakarrera eta erdi gaixo, gure lagun Hiart Ibarguren sartu zen.
Zorionak bikote!!
Zorionak bikote!!
Sailkapenak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, HEMEN.
Lasterketako bideoa ikusteko, HEMEN.