Aupa ekipo!
Lasasteko krosaren ostean, berriz ere ohiko frogen txanda da. Igande honetan, otsailaren 3an, Hondarribin. Izena emateko klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.
Beti bezala, frogak hasi baino ordu erdi lehenago joatea eskatzen dizuegu beroketak behar bezala egiteko. Eguraldi kaxkarra ikusita, xira eramatea beharrezkoa izango da.
Ordutegia honako hau izango da:
Iganderarte!
2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea
2019(e)ko urtarrilaren 27(a), igandea
Euria, haizea, trumoia, tximista eta lokatza = Lasarteko Nazioarteko Krosa.
Bai, gaurkoan euria, haizea, trumoia, tximista eta lokatza izan ditugu Lasarteko hipodromoan. Benetako krosa, esango dute askok. Gogorra bai, behintzat. Baina gure atletak ez dira kikildu eta, beroketa txukun bat egin ondoren, hantxe zeuden, gogotsu, irteerako marraren atzean.
Hauek izan dira lortutako emaitzak:
JUBENIL NESKAK
Hiart Ibarguren 3.
Ane Etxebeste 13.
INFANTIL MUTILAK
Unai Chopeitia 17.
Lier Bergaretxe 23.
Manex Irigoien 34.
Xabier Bergaretxe 37.
Peru Marin 38.
Markel Vargas 15.
Xuban Yarza 27.
Dena dela, postuak postu, esan beharra dago gaur parte hartu duten guztiak direla txapeldunak, etxean geratzeko moduko giroa zegoen eta. Zorionak denei eta segi horrela!
Sailkapen osoak HEMEN.
Argazki guztiak HEMEN.
2019(e)ko urtarrilaren 24(a), osteguna
Lasarteko krosa
Aupa ekipo!
Asteburu honetan, urtarrilaren 27an, ez dugu Irun ez Hondarribian frogarik izango, oraingo honetan Lasarteko krosa ospatuko delako.
Atletei aipatu diegun bezala, krosean benjaminek ezin dute parte hartu, alebinetatik aurrerako neska mutilek soilik egin dezateke korrri. Hala ere, benjaminak ongi etorriak izango dira taldeko beste kideak animatzeko.
Egun berezia izaten da Lasarteko krosekoa, izan ere, norberak ekartzen duen janariarekin hamaiketako eder bat egiten baitugu.
Izena emateko, klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.
Lasartera joateko ikastolako aparkalekura joatea gomendatzen zaituzteko goizeko 9:30etan. Modu honetan denak batera joango gara eta kotxeak elkarbanatuko ditugu. Hala ere, norbaitek bere kabuz joan nahi badu, aukera du. Hori bai, kontuan hartu aparkalekua gainezka egoten dela eta lasterketa baino ordu bete lehenago han egon behar dela.
Ordutegia honako hau da:
JUBENIL NESKAK: 10:00etan, 3500m
INFANTIL NESKAK: 11.00etan, 1500m
INFANTIL MUTILAK: 11.20tan, 2500m
ALEBIN NESKAK: 11:45etan, 1500m
ALEBIN MUTILAK: 12:00etan, 1500m
Ikasturte honetako dortsala dutenak, hau da, ikasturte honetan beste kros batean parte hartu dutenak, bere dortsala ekarri beharko du. Dortsalik ez duenak aurretik parte hartu ez duelako, lasai, guk emango diogu bakoitzari bere dortsala. Bestalde, iltzezko zapatillak eramatea gomendatzen dugu, iltze luzeekin, lokatz handia egoten baita.
SARRERAK EROSTEKO, egunean bertan aukera egongo da. Dortsal bakoitzarekin 6€ko bi sarrera erosi ahalko dira.
ANIMATU!
2019(e)ko urtarrilaren 22(a), asteartea
Urtarrilaren 20ko frogen emaitzak
Kaixo kuadrilla!
Oraingo honetan ez dugu arazorik izan emaitzekin, beraz, hemen dituzue ikusgai: EMAITZAK.
Urtarrilaren 20an Hondarribian aritu ziren gure atletak froga ezberdinak egiten. Beti bezala, oso gustura aritu ginen eta atletismoaz gehiago ikasi genuen.
Igande honetan, hilaren 27an Lasarte krosa ospatuko da. Oraindik ez dugu informazio gehiagorik, baina laster zintzilikatuko dugu.
Ongi izan!
Oraingo honetan ez dugu arazorik izan emaitzekin, beraz, hemen dituzue ikusgai: EMAITZAK.
Urtarrilaren 20an Hondarribian aritu ziren gure atletak froga ezberdinak egiten. Beti bezala, oso gustura aritu ginen eta atletismoaz gehiago ikasi genuen.
Igande honetan, hilaren 27an Lasarte krosa ospatuko da. Oraindik ez dugu informazio gehiagorik, baina laster zintzilikatuko dugu.
Ongi izan!
2019(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala
Urtarrilaren 13ko frogen emaitzak
Kaixo ekipo!
Lehenik eta behin barkatu atzerapena, arazotxo bat izan dugu emaitzekin. Orain dena ongi dagoenez, urtarrilaren 13ko frogen emaitzak zintzilikatzen ditugu.
Parte hartu zuten atleta batzuen izenak ez dira agertzen, hau, egindako froga ontzat eman ez zutelako da, hau da, nulo egin zutelako.
Primeran aritu ziren Haurtzaro Atletismo taldeko atletak, beti bezala. Igande honetan ere, urtarrilaren 20an aukera polita dute parte hartzeko, animatu!
Lehenik eta behin barkatu atzerapena, arazotxo bat izan dugu emaitzekin. Orain dena ongi dagoenez, urtarrilaren 13ko frogen emaitzak zintzilikatzen ditugu.
Parte hartu zuten atleta batzuen izenak ez dira agertzen, hau, egindako froga ontzat eman ez zutelako da, hau da, nulo egin zutelako.
Primeran aritu ziren Haurtzaro Atletismo taldeko atletak, beti bezala. Igande honetan ere, urtarrilaren 20an aukera polita dute parte hartzeko, animatu!
2019(e)ko urtarrilaren 15(a), asteartea
Urtarrilaren 20ko frogak
Kaixo ekipo!
Asteburu honetan ere, urtarrilaren 20an, igandean, frogak izango ditugu. Oraingo honetan Hondarribian izango ditugu. Atletismoko pista kiroldegiaren eta futbolzelaiaren ondoan aurkitzen da. Beti bezala, izena emateko, klikatu hemen eta bete galdetegia mesedez.
Haur edo gazte bakoitzaren froga hasi baino ordu erdi lehenago egon behar da pistan. Ordutegia honako hau da:
Igandean elkar ikusiko dugu!
2019(e)ko urtarrilaren 13(a), igandea
Talde lanaren fruitua
Atletismoa banakako kirola dela pentsa daitekeen arren, larunbatekoa bezalako momentuek kontrakoa erakusten dute.
Haurrak zirenetik, eta bereziki azken denboraldi hauetan, elkarrekin entrenatzen dute astero-astero. Ikastolan askotan eta Anoetan ostegunero; orain batek erritmoa jarri, hurrengo seriean besteak. Beti elkarrekin, Ane, Amaiur eta Hiartek aspaldi ikasi zuten: talde lanarekin denek irabazten dute.
Larunbatean, Donostiako belodromoan, Gipuzkoako Txapelketa absolutua jokatu zen. Astea erdi gaixo pasa ondoren eta hurrengo egunean (gaur, igandea) Elgoibarko kros garrantzitsua edukita ere, Anek bere entrenamenduetako lagunei esku bat botatzea nahiago izan zuen, Espainiako txapelketarako minima lortu zezaten, berak dominarengatik borroka egin edo kroserako indarrak gordetzea baino.
Eta hitz egindakoa gertatu zen: 800 metroetatik 600 erritmoa jartzen egin, atzera begiratu eta lagunei azken animo oihua bota, eta lasterketa utzi. Emaitza, uste baino hobea: Amaiur Gipuzkoako 3. 2'22''11ko denborarekin eta Hiart 4. 2'22'31ko denborarekin, biak amestutako minima lortuta.
Orain bai, orain hirurak joango dira Valentziara, Anek dagoeneko minima lortua baitzeukan. Orain taldeak lortu du saria. Eta inork ez du zalantzarik: hurrengoan ere, taldekide batek laguntza behar duenean, ez da bakarrik egongo.
Zorionak hirukote. Segi kirol eder hau ederragoa egiten!
2019(e)ko urtarrilaren 8(a), asteartea
Urtarrilaren 13ko frogak
Kaixo kuadrilla!
Urteko lehen frogak ate joka ditugu, urtarrilaren 13an, igandean, izango baitira Plaiaundin.
Beti bezala, izena emateko, klikatu hemen.
Gogoratu, frogak hasi baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan. Arropa egokiarekin eta duzuenok iltzezko zapatilekin etorri mesedez.
Bestalde, hotza handia egiten duenez, berokia eramatea beharrezkoa izango da.
Hona hemen igande honetako ordutegia:
Urteko lehen frogak ate joka ditugu, urtarrilaren 13an, igandean, izango baitira Plaiaundin.
Beti bezala, izena emateko, klikatu hemen.
Gogoratu, frogak hasi baino ordu erdi lehenago egon behar dela pistan. Arropa egokiarekin eta duzuenok iltzezko zapatilekin etorri mesedez.
Bestalde, hotza handia egiten duenez, berokia eramatea beharrezkoa izango da.
Hona hemen igande honetako ordutegia:
Iganderarte!
2019(e)ko urtarrilaren 6(a), igandea
Urte berri on!
Urte berri on ekipo!
Zer moduz joan dira Gabonak? Familia zein lagunekin gozatu dituzuelakoan gaude.
Berriz ere rutinara itzultzea egokitzen zaigu, beraz, astelehenean, hilaren 7an jarraituko dugu atletismoko entrenamenduekin. Horretarako, ezinbestekoa izango da berokiak eta euritakoak ekartzea, hotz handia eta noizbehinka euria egiten baitu.
Bestalde, igande honetan, urtarrilaren 13an, frogak izango direla jakinarazi nahi dizuegu. Aurrerago emango dizuegu informazio gehiago.
Aprobetxatu oporretako azken eguna eta animo!
2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea
2018a bukatzeko, Elkartasun Lasterketa eta San Silbestrea
Urtea kirola eginez bukatzea bezalakorik ez dago eta, aurten ere, Haurtzaro Atletismo Taldean horrela agurtu nahi izan dugu 2018a. Elkartasun Lasterketan eta San Silbestrean, bietan parte hartu dugu, aldarrikapen eta festa giroan primeran pasatzeaz gain, emaitza bikainak lortuz.
ELKARTASUN LASTERKETA
Urteko azken igandearekin batera, urtero bezala, Elkartasun Lasterketa burutu zen Oiartzunen. Haurren lasterketetako lanetan esku bat botatzen ibili ondoren, Atletismo Taldeko kide askok lasterketa luzean parte hartzeko aukera ere izan genuen, lagun artean, beste 220tik gora korrikalarirekin batera.
Eta, helburua parte hartzea eta aldarrikapena izaten bada ere, zenbait taldekide lehiatzera atera eta emaitza bikainak lortu genituen: txapela nesketan (Ane Etxebeste) eta mutiletan (Aritz Leonet). Anek, hasieratik indartsu aterata, minutu eta erdin hobetu zuen bere lehengo urteko denbora, 16 urterekin bigarren aldiz garaipena lortuz. Aritzek, ordea, hainbat lasterketa bikain egin ondoren, lehengo urteko 3. postua eta denbora hobetuz herriaren aurrean txapela jaztea lortu zuen lehenengo aldiz. Zorionak biei!
Sailkapena ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.
ERRENTERIAKO SAN SILBESTREA
Abenduaren 31ean, nola ez, urteroko zita: San Silbestrea. Haurrak lehenengo eta helduak ondoren, taldeko parte hartze handia izan genuen. Benjamin, alebin eta infantilek, elkarrekin beroketa eder bat egin ondoren, primeran pasa zuten Oreretako kaleetan zehar korrika. Hauena bai sasoia, baita oporretan ere!
Eta, bukatzeko, helduen lasterketak: laburra eta luzea. Laburrean, emakumezkoen sailkapenean, Hiart Ibarguren izan zen lehenengoa eta Amaiur Errazkin bigarrena, lasterketa zati bat elkarrekin egin ondoren. Luzean, berriz, lehenengo hamar postuetan hiru Haurtzaroko atleta sartu ziren: Aritz Leonetek bigarren postua lortu zuen (bezperako berotualdiaren ondoren), Borja Manchadok hirugarrena eta Mikel Hoyosek hamargarrena. Ezin aipatu gabe utzi Xabier Belaunzaran atleta handiaren lasterketa, haurrekin entrenatzaile lanak burutu ondoren.
Sailkapena LUZEA ikusteko, klikatu HEMEN.
Sailkapena LABURRA ikusteko, klikatu HEMEN.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)