2016(e)ko ekainaren 26(a), igandea

Asteburua Matarón eta Gasteizen

JUBENIL MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA, MATARÓN:

Nerea, Alazne eta Julen izan dira Matarón asteburuan, eta maila altua erakutsi dute bertan. Hirukote hau dagoeneko ohituta dago horrelako txapelketatan parte hartzen (eta oso zaila da lortzea), baina oraindik ez dute hobetzen jarraitzeko ilusioa galdu!

Nerea: Altueran 1,60 m. (6.)
Alazne: 400 metrotan 1'01"48 (17.)
Julen: 200 metrotan, kanporaketan 22"64 eta finalerdian 22"67 (9.)

Zorionak makinas!!

Emaitza guztiak HEMEN

KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA, GASTEIZEN:

Ane Etxebestek atzo izan zuen beste txapelketa bat, Gasteizen, oraingoan kadete mailako Euskadiko txapelketa. Bizkaitar batek bere denbora antzekoa bazuen ere, nahiko erraz irabazi zuen 1000 metroko finala, hasieran buruarekin eta bukaeran erritmoa igo eta bere maila erakutsiz: 3'13"02.

Zorionak berriz ere Ane!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN.




2016(e)ko ekainaren 25(a), larunbata

Ane Asensioren eta Ane Etxebesteren debuta

Berandu bada ere, hemen dituzuen lehengo asteburuko Ane Asensio eta Ane Etxebesteren emaitzak. Biek zuten lehenengo aldia: batek atletismo egokituko Espainiako Txapelketa batean eta besteak ere Espainiako Txapelketa batean, kasu honetan 1500 m. oztopotako proban. 

Ane Asensio:

Bere adineko bakarra izanik, ez zuen aurkaririk izan bere finalean. Gonbidapen baten bidez parte hartzen utzi zioten, baina bakarrik parte hartuta ere bere maila erakutsi zien Madrilen elkartu ziren guztiei. 40"64 izan zen bere denbora, marka onenetik oso gertu. Bere adineko Espainiako txapelduna beraz. Denboraldi bikainari bukaera ederra eman dio Anek. ZORIONAK MAKINA!!

Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN


Ane Etxebeste:

Euskadiko selekzioarekin parte hartzeko aukeratua izan zenez (euskadiko markarik onena duelako), Cartagenan burutu zen Espainiako Txapelketan parte hartu zuen. 17 selkziotatik 9. postua lortu zuen Anek, ia ia bere markarik onena berdinduz. Eta denbora horrek balio handiagoa du nola lortu zuen jakin ondoren: azkeneko itzuliko putzuan erori egin zen. Baina Ane ez zen lurrean gelditu. Bere kasta eta grina erakutsiz segituan altxa, uretatik atera eta ondoan zuen neskarekin lehian jarraitu zuen bukaerara arte. ZORIONAK!!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN

Begira, begira gure neskaren kasta!

2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

Ane Asensio eta Ane Etxebeste Espainiako Txapelketan



Ane Etxebestek Cartagenan du, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako Txapelketa. Gaur ilunabarreko 20:10tan egin beharko ditu 1.500 metroak, oztopo eta guzti. Bere lehenengo Espainiako Txapelketa izango da, eta egiten duena egiten duela ere emaitza bikaina lortuko du. Bera baino zaharragoekin parte hartuko du, baina seguru ez dela kikiltzen! Animo Ane!

Ane Asensio berriz Alcorconen barrena dabil dagoeneko. Bihar izango du berak Espainiako Txapelketa. Azkeneko asteetan gogor entrenatzen ibili ondoren, 100 metrotako bere marka hobetzen saiatuko da Madril inguruan. Bere adineko bakarra izango da, berez eskatutako adina betetzen ez badu ere federazioak gonbidatu egin baitu. Animo Ane!