2014(e)ko maiatzaren 31(a), larunbata

Julen Perez, Espainiako txapelketan

Julen Perez Haurtzaro Atletismo Taldeko oiartzuar gazteak Valladoliden pasako du asteburua, Euskadiko selekzioarekin kadete mailako Espainiako txapelketan parte hartzeko sailkatu ondoren. 300 metroko proban izango da Julen euskaldunon ordezkaria. Gure indar eta animo guztiak bidaltzen dizkiogu Oiartzundik.

AUPA JULEN!

2014(e)ko maiatzaren 25(a), igandea

Julen eta Xabi, Euskadiko Txapelketan

Postu polita lortu zuen atzo Xabi Belaunzaran oiartzuar gazteak Donostian jokatutako jubenil mailako Euskadiko Txapelketan. Bosgarren postuan sailkatzea lortu zuen, 54"11ko denborarekin. Aupa Xabi!


Eta Elizalde eskolako Julen Perez kadetea ere ez zen kikildu bere lehenengo Euskadiko Txapelketan. Gasteizen jokatu zen kadete mailako txapelketan bi probatan hartu zuen parte oiartzuarrak, eta baita bi domina lortu ere. Hirugarren postua lortu zuen 150 metroko proban (18"56) eta bigarren postua  erreleboetan, Gipuzkoako selekzioarekin. Zorionak Julen!


Jubenil mailako emaitzak HEMEN.

Kadete mailako emaitzak HEMEN. 



2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

Haurtzaro Atletismo Taldea OIARTZUN IRRATIAN


Oiartzun irratian izan gara aste honetan, aurtengo denboraldiaz eta taldearen 30. urteurrenaz hitz egiten. Ane, Amaiur, Josu, Garazi eta Itsaso izan dira taldearen ordezkariak, denak gelatxo horretan sartzea zaila izango zen eta!



Elkarrizketa entzuteko klikatu HEMEN.


2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

Asteburuko emaitzak

Oso emaitza onak lortu zituzten atzo proba konbinatuetako Gipuzkoako txapelketan parte hartu zutenek. Paulo Gargallok, Gipuzkoako rankinean lehenengo postuan egon arren, ezin izan zuen parte hartu belauneko lesio batengatik. Baina Oier, Alazne, Mattin eta Josu primeran aritu ziren, puntu asko lortuz. 

ALEBIN MUTILAK:
Oier de Santiago, Gipuzkoako seigarren.

INFANTIL NESKAK:
Alazne Garrido, Gipuzkoako zortzigarren.

INFANTIL MUTILAK:
Mattin Apaolaza, Gipuzkoako zazpigarren.
Josu Ibarguren, Gipuzkoako hamaikagarren.


Emaitza guztiak eta sailkapenak ikusteko, klikatu hemen.


2014(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

Proba konbinatuen Gipuzkoako Txapelketa

Beste Gipuzkoako txapelketa batean egongo da Haurtzaro Atletismo Taldea asteburu honetan, oraingoan proba konbinatutakoan, igandean Anoetako mini-estadioan. Bost izan dira alebin eta infantil mailatik sailkatu direnak: OIER DE SANTIAGO, PAULO GARGALLO, ALAZNE GARRIDO, MATTIN APAOLAZA eta JOSU IBARGUREN. 

Goizeko 9:00tan gelditu gara Ikastolako aparkalekuan, 9:20tako topoa hartu eta bertara joateko. 

Hau izango da igandeko ordutegia:

ORDUA

   I MUTIL

I NESKA

   A MUTIL

A NESKA

10:30
60 MH

LUZERA
PISUA (2 kg.)

10:45

60 MH



11:00
60 M

PISUA (3 kg.)
LUZERA

11:15

60 M



11:30
LUZERA
PISUA (3 kg.)
60 M
60 M

12:00
PISUA (3 kg.)
LUZERA



ANIMO BOSKOTE!

2014(e)ko maiatzaren 11(a), igandea

Alebin neskak, Gipuzkoako bederatzigarrenak

Bederatzigarren postuan bukatu dute alebin neskek Gipuzkoako taldekako txapelketa. Gainera, erreleboetan laugarrenak izan dira, dominetatik segundu erdira. Bakoitzak bere proban ahal zuen hoberen egin du, beraz zalantzarik gabe gu izan gara txapeldunak!
Aupa neskak!

Hauek izan dira parte hartu dutenak:

Amaiur Errazkin 8''76 (60m)
Irati Sanzberro 15''46 (60mv)
Ane Etxebeste 3'31''06 (1.000m)
Libe Gargallo 1,00 m (Altuera)
Leire Ibarguren 3,15 m (Luzera)
Amaia Rodriguez 5,42 m (Peso)
Amaia, Ane, Leire eta Amaiur 37''62 (4x60m)

Emaitzak ikusteko klikatu hemen. 

Zorionak denei!

2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Alebin neskak, taldekako Gipuzkoako txapelketan

Tolosako "Berazubi" pistan izango den taldekako Gipuzkoako txapelketara joateko, igandean 8:45tan gelditu gara Ikastolako aparkalekuan.

Hau izango da proben ordutegia:

10:30            Peso (2 Kg.) 
10:45            60 m hesiak 
11:15            60 m 
11:30            Altuera  / Luzera
11:45            1.000 m 
12:30            4 x 60 

Animooooo!


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

Nerea eta Xabi, Gipuzkoako txapelketako podiumean



Nerea Oyarzabalek bigarren postua lortu zuen atzo kadete mailako Gipuzkoako txapelketan. Final polita izan zen atzokoa, lehenengo hiru postuek berdinduta amaitu baizuten, 1,44 metroko jauziarekin. Saiakera kopuruak erabaki zituen dominen koloreak.

Igandeko emaitzak hemen.

Xabi Belaunzaranek ere podiumera igotzea lortu zuen larunbat arratsaldean, 400 metroko proban hirugarren postuan sailkatu ondoren. 54''43 izan zen bere denbora, eta oraindik ere dexente hobetu dezakeela erakutsi zuen gainera.

Zorionak berriz ere, bikote!                                                                    Larunbateko emaitzak hemen





2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna

Gipuzkoako banakako txapelketa, HITZAn eta DVn.

Haurtzaro Atletismo Taldea, berriz ere Oarsoaldeko HITZAn eta Diario Vasco egunkarian. Oraingoan Gipuzkoako banakako txapelketako hiru jardunaldietan lortutako dominak bildu dituzte artikulu batean. Dena dela, ez dugu ahaztu behar 15 izan direla guztira txapelketa honetan parte hartu dutenak, 6 alebin eta 9 infantil, horretarako minima lortuz eta txapelketa bikaina osatuz. Zorionak beraz Oier de Santiago, Eneko San Jose, Jian Zarranz, Mattin Apaolaza, Josu Ibarguren, Intza Mitxelena, Lur Gaztelumendi, Maider CastaƱo, Ekain Jimenez eta Oier Etxaberi ere!

HITZA irakurtzeko klikatu hemen.
DV irakurtzeko klikatu hemen.