2014(e)ko ekainakren 24(a), asteartea

ATECE lasterketa eta EUSKADIKO txapelketa

2013-2014 denboraldia bukatzear dagoen honetan, gure atletak sariak lortzen jarraitzen dute oraindik. Azkenak Alazne Garrido eta Nerea Oyarzabal izan dira, bi leku desberdinetan.

ATECE lasterketa solidarioa: Unax Jimenez eta Nagore Etura benjaminek (Unaxek bere mailako 400 metroko proba irabazi zuen), Amaiur Errazkin eta Ane Etebeste alebinek (lehenengo eta bigarren bere mailako 800 metroko proban) eta Xabi Belaunzaran jubenilak (laugarren postua lortu zuen 1.000 metroko proban, bere marka onena lortuz, 2'51''48) ere parte hartu zuten bertan. Baina Alazne aipatu dugu hasieratik, 1.000 metroko helduen lasterketa irabaztea lortu zuelako, izugarrizko denbora lortuz: 3'18''47, lasterketa bikaina egin ondoren. ZORIONAK DENEI!

EUSKADIKO kadete mailako txapelketa: Gasteizen jokatutako txapelketa honetan bigarren postua lortu zuen Nerea Oyarzabal gazteak altuera jauzian. Berriz ere bere marka onenera hurbildu eta 1,49 metroko jauzia egin ondoren, beste domina bat jaztea lortu zuen: zilarrezkoa. Zorionak berriz ere Nerea, a ze denboraldia!


1.000 metroko proben emaitzak HEMEN
Euskadiko Txapelketako emaitzak HEMEN

2014(e)ko ekainakren 12(a), osteguna

Iritsi da 30. urteurreneko festa!

Ekainaren 21a iritsi da eta dagoeneko dena prest daukagu. Oraindik zure txartela eskuratu ez baduzu, guregana hurbildu, haurtzaroatletismotaldea@gmail.com helbidera idatzi, facebooketik eskatu edo deitu 665726862 zenbakira. 

Ez ahaztu goizean zehar haur, 11:00tan hasita, gaztetxo, guraso eta helduentzat probak egongo direla eta ikastolan bertan dutxatzeko aukera egongo dela. 13:30tan ekitaldi txiki eta xume bat ere egongo da eta, jarraian, 14:00etan bazkaria hasiko da.

30 urte hauetan modu batera edo bestera HAURTZARO ATLETISMO TALDEko kide izan bazara...

ZORIONAK!!


Nerea Oyarzabalek 1,50 m Durangon

Nerea Oyarzabalek 1,50 metroko jauzia egitea lortu zuen, asteburuan Durangon burutu zen PLP proban. Berriz ere bere marka onenetan ibili zen Nerea, denboraldi bukaeran indartsu dagoela erakutsiz. 

ZORIONAK NEREA!


2014(e)ko ekainakren 4(a), asteazkena

Julen Perez, hamargarren selekziokako Espainiako txapelketan

Duela egun batzuk aurreratu genuen bezela, Valladoliden izan da Julen Perez asteburu honetan. Larunbateko finalerdian 13. postua lortu zuen, 300 metroak 40''07ko denboran egin ondoren. Baina postu horrekin gustura gelditu ez eta finalean bere onena ateratzea lortu zuen, 39'23ko denborarekin hamargarren postua lortuz. Euskal Selekzioak, guztira, zazpigarren postuan bukatu zuen asteburua. 


ZORIONAK JULEN TA JARRAITU HORRELA!


Emaitza guztiak hemen. 


Nerea Oyarzabal Gipuzkoako hirugarren, absolutuan

Beste domina bat jantzi zuen igandean Nerea Oyarzabalek, eta kontua galdu dugu dagoeneko. A ze denboraldia egiten ari dena! Oraingoa, gainera, Gipuzkoako txapelketa absolutuan jantzia du, ez bere adinekoan. 1,46 metroko altuera lehenengoan pasa ondoren, ezin izan zuen 1,49 metrokoarekin. 
ZORIONAK NEREA! 

Emaitzak hemen.