2017(e)ko urtarrilaren 6(a), ostirala

Urte bukaera BIKAÑA!

   Bukatzen ari dira gabonetako oporrak, urte berria ospa berri dugu eta Haurtzaroko atletak laixter martxan jarriko gara berriz, 2017an ere gogotsu entrenatzeko eta disfrutatzeko irrikitan baigaude.
   Hala ere, esan beharra dago taldekide askok ez dutela atletismoa alde batera utzi, eta zenbait frogatan euren partaidetzaz gozatzeko aukera izan dugula.

   Izan ere, joan den urteko Abenduak 30an, federatuek pista estaliko laugarren jardunaldia izan zuten Anoetako belodromoan. Bertan honako hauek parte hartu zuten: Katixa Oiartzabal eta Naiara Servert (azken honen estreinua izatik belodromoan), 60 metrotako lasterketa eginez; Amaiur Errazkin, Ane Etxebeste eta Hiart Ibarguren 300 metrotako frogan; eta azkenik Xabier Belaunzaran eta Alazne Garrido, 400 metrotan. Dena eman zuten korrikari guztiek!

    Bestalde, aipagarria ere Julen Perez eta Nerea Oiartzabal atleta ohien partaidetza, 400 metro eta alturako frogetan, hurrenez hurren. Biak lortu zuten estatu mailako txapelketan parte hartzeko "minima", eta aurrekoan bezala, Julenek bere talde berriko errekorra hobetu zuen. Zorionak biyei!

   Hauexek izan ziren emaitzak:
     60m:  
        Katixa Oiartzabal:       9.51''
        Naiara Servert:            9.88''
   
     300m:
        Amaiur Errazkin:        44.89''
        Ane Etxebeste:            45.63''
        Hiart Ibarguren:           47.22''

     400m:
        Alazne Garrido:          1'02.45''
        Xabier Belaunzaran:   51.93''
        Julen Perez:                 51.42''

     Altuera jauzia:
       Nerea Oiarzabal:         1.58m

    Bikaña gaztiak!

    Azkenik urtea amaitzeko, 31an hainbat herritan San Silvestre lasterketa ospatu zen ohi den bezala. Haurtzaroko atleta ugarik Errenteriako San Silvestrean parte hartu zuten, eta horietako asko bikain aritu ziren gainera.
     Aritz Leonet taldeko "todoterrenoak" bere kasta erakutsi zuen berriro ere, balio handiko 12. postua eskuratuz 7 kilometrotako lasterketan. Hiart Ibargurenek ere ikusteko modukoa burutu zuen: Bigarren postua 3'5km ko lasterketan, 13 urtetxorekin!
    Gainera, Ane Etxebestek garaipena lortu zuen Kadete mailako lasterketa. A zer etorkizuna duena talde honek!
Aritz Leonet eta, atzean, Xabier Belaunzaran, udaletxe ondotik pasatzen lehenengo itzulian. Bigarren itzulian berdin, baina Xabi pare bat minutu atzerago.

    San Silvestreko emaitzak ikusteko, hurrengo orrialdeetan:
http://www.atleticorenteria.com/archivos/clasificaciones/1483349205.pdf   (7km)
http://www.atleticorenteria.com/archivos/clasificaciones/1483349240.pdf   (3'5km)
    Eta argazki gehiago:
https://www.facebook.com/clubatleticorenteria/

    Besterik gabe, zorionak bertan egon zinaten guzioi; eta baita eskerrak eman urte osoan zehar gure familia hontako parte izan zareten guzioi. Urte berri on! Aurten e egurra mangougu!