2018(e)ko martxoaren 20(a), asteartea

EUSKAL HERRIKO SLALOM TXAPELKETA

Kaixo!


Asteburu honetan ez ditugu frogak izango baina proposamen ezin hobeago batekin gatoz. OIARTZUNEN EGINGO DEN EUSKAL HERRIKO SLALOM TXAPELKETARA ETORTZEA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU. Txapelketa Martxoaren 24, larunbatean izango da arratsaldeko 16:00etan Elorso kiroldegian.

Batzuk Slalomaren berri izango duzue, albisteetan irakurri edota frogaren bat ikustera joan zaretelako. Baina, beste batzuk ez duzue kirol honen berri izango. 

Labur azalduta, slalom-a paralisia duten pertsonentzako kirol modalitatea da. Kirolariak gurpildun aulki gainean daudelarik, zirkuito bat egin beharko dute, jarritako oztopoak saihestuz ahalik eta azkarren.

Lehiaketak bi atal izaten ditu: batetik, erloju-kontrako proba, ahal den denbora gutxienean oztopoak gainditu beharko dituzte, eta bestetik, paraleloa, bi kirolari elkarren aurka lehiatzen dira paraleloan dauden bi zirkuitotan.
Kategoria ezberdinak daude kirol honetan, eta hauek minusbaliotasunaren araberakoak izaten dira. Beraz, aulki elektrikoak eta eskuz edo oinen bidez eragindako aulkiak ikusten dira.
Gure taldean kirol honetan hainbat sari irabazi dituen neska gaztea dugu, ANE ASENSIO TELLETXEA. Larunbat honetan Anek gu guztion babesa eskertuko du, beraz, gaztea eta gainerako kirolarik txalotzera joatea animatzen zaituztegu.

ANIMO ANE TXAPELDUN!!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina