2014(e)ko urtarrilaren 30(a), osteguna

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa


Igandean jokatuko da Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa, Legazpin, 11:00tatik aurrera. Haurtzaro Atletismo Taldea ere bertan egongo da, maila guztietan parte hartuz. Hemen klikatuta daukazue informazio guztia.

ORDUTEGIA:

11:00 Alebin Neskak = 2.000m
11:15 Alebin Mutilak = 2.400m
11:30 Infantil Neskak = 2.400m
11:45 Infantil Mutilak = 3.600m

Bertara joateko 9:00tan ikastolako aparkalekuan gelditu gara.
Igandera arte!


Haurtzaro Atletismo Taldea, HITZAn eta DVn.


Lasarteko kroseko emaitzak eta bideoa, Oarsoaldeko Hitzaren web orrian argitaratu dituzte. Haurtzaro Atletismo Taldearen inguruko berria da, denen emaitzekin. Paperezkoan ere aipamen bat egin dute, argazki eta guzti.

Zorionak parte hartu zenuten guztiei!

OARSOALDEKO HITZAko berria ikusteko, klikatu hemen.

Diario Vasco-k ere Lasarteko krosaren aipamena egin eta 30. urteurrenaren berri eman du. Bukaeran, gainera, Nerea Oyarzabalen Gipuzkoako Txapelketako bigarren postua ere aipatzen du.

Zorionak zuri ere Nerea!

DIARIO VASCOko web orriko berria ikusteko, klikatu hemen. Paperezkoan ere hitz egin dute taldeari buruz.




2014(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Haurtzaro Atletismo Taldeak 30 urte

1986ko otsailaren 13an erregistratu zen Haurtzaro Kirol Elkartea talde federatu bezala. Baina bi urte lehenago, 1984ean, hasi ziren Alvaro Agirre, Joxe Ramon Oyarzabal, Bixente Artola eta Periko (gure Periko) Haurtzaro Ikastolan haurrak entrenatzen eta lasterketa desberdinetan parte hartzen. Eta gelditu gabe, gaur arte.

Aurten 30 urte betetzen ditugu beraz, eta urte guzti horien frogak ere baditugu. Begira nola pasatzen den denbora!



Argazki zahar guztiak ikusteko klikatu hemen. 2004-2005 denboraldiko bideo bat ikusteko klikatu hemen
Eta zuetako norbaitek argazki gehiago baditu edo blogeko argazkiren bat bidaltzea nahi badu, idatzi haurtzaroatletismotaldea@gmail.com helbidera.


ZORIONAK HAURTZARO!!


2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

Lasarteko kroseko bideoa

Argazkiak bakarrik ez, Lasarteko kroseko bideoa ere badugu!
Mila mila esker Igor San Joseri (Enekoren aita) irudiak grabatu eta bideoa egiteagatik! Artista!!

2014(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

Lasarteko krosa 2014

Hasteko, zorionak denei!!

Haurtzaro Atletismo Taldeko 14 korrikalari izan dira bertan, eta denek zeharkatu dute helmuga. Ibilbidea gogorra zen, baina zuek gogorragoak! Gora zuek, eta gora animatzera joan zaretenak!! Hauek izan dira emaitzak:

ALEBIN NESKAK
2. Amaiur Errazkin Lekuona
3. Ane Etxebeste Sanzberro

ALEBIN MUTILAK
9. Eneko San Jose Arbelaiz
11. Ibai Lecertua Machon
63. Oier de Santiago Torres

INFANTIL NESKAK
14. Alazne Garrido Zapirain
31. Intza Mitxelena Ugalde
40. Maider Castaño Coedo

INFANTIL MUTILAK
22. Igotz Errazkin Lekuona
32. Mikel Zarranz Arruabarrena
41. Josu Ibarguren Elosegi                                                                     
HELDUAK MUTILAK
10. Asier Urdanpilleta Larzabal
36. Jose Manuel Castaño Salazar                                                    
SENIOR MUTILAK
52. Mikel Hoyos Sein


Argazkiak ikusteko klikatu hemen.
Sailkapen guztiak ikusteko klikatu hemen. 



2014(e)ko urtarrilaren 25(a), larunbata

Nerea Oyarzabalek 1,50 metro, Xabier Belaunzaranek 2'08''71

Gure Nerea Oyarzabal atleta bikainak bere marka pertsonala lortu du altuera jauzian, gaur arratsaldean, Donostiko belodromoan. Lehenengo aldiz 1,50 metrotara iristea lortu du, eta oraindik hobetzeko tartea duela erakutsiz gainera.

ZORIONAK NEREA!

Hauxe izan da bere gaurko saioa:
1.20 -/1.25 -/1.30 O/1.35 O/1.38 O/1.41 O/1.44 O/1.47 O/1.50 XO/1.53 XXX

Eta Xabier Belaunzaran handiak 2'08''71ko denboran egin ditu 800 metroak, hau ere bere markatik oso gertu. Horrela jarraitzen badu laster hasiko da marka guztiak hausten! Aupa Xabi!















2014(e)ko urtarrilaren 20(a), astelehena

Lasarteko krosa


Lasarteko krosa igandean izango da eta dagoeneko plana egina daukagu. Urtero bezala, denak elkarrekin joango gara autobusean. 9:30etan ikastolako aparkalekuan gelditu gara.

Goiza bertan pasa eta 13:45-14:00tan aterako gara Lasarteko hipodromotik, helduen (munduko korrikalari onenetakoekin) lasterketa ikusi ondoren. 14:30tan ikastolako aparkalekuan egongo gara berriz, beranduenez. 

Ez dugu aspertzeko denborarik izango, baina goseari (eta hotzari) aurre egiteko HAMAIKETAKO eder bat egingo dugu denon artean. Badakizue, tortilak, urdailazpikoa, txorixoa, gazta, salda, kafea... bakoitzak nahi edo ahal duena!


ORDUTEGIA:

10:30 - Jubenil mutilak (5.600 m.)
10:55 - Jubenil neskak (4.225 m.)
11:15 - Infantil/kadete mutilak (3.800 m.)
11:35 - Infantil/kadete neskak (2.000 m.)
11:50 - Alebin mutilak (2.000 m.)
12:05 - Alebin neskak (1.475 m.)
12:30 - Helduak neskak (6.550 m.)
13:05 - Helduak mutilak (10.100 m.)


Autobus handi bat eskatu dugu, beraz gurasoak, anai-arrebak, lagunak... bertan joan daitezke, eta parte hartuko ez duzuenok ere bai noski! Denak animatzera!!

Igandera arte!!


2014(e)ko urtarrilaren 18(a), larunbata

Haurtzaro Atletismo Taldearen bloga

Aupa ekipo! 
Ongi etorriak gure blogera!

Gaurtik aurrera, interesgarria izan daitekeen informazioa, egutegiak, sailkapenak, argazkiak... jartzen saiatuko gara, nahi duzuenean sartu eta kontsultatzeko. 

Zerbait argitaratzea nahi duzuenean, albiste, argazki... bidali helbide honetara:
atletismotaldea@haurtzaro.ikastola.eus

Eskubiko aldean orri interesgarrietako estekak, egutegi desberdinak eta argazkiak dituzue.

Preeeeeeest... goazen!!