2018(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

365 egun zu gabe eta zurekin

Urte bat
Hamabi hilabete
Berrogeita hamabi aste
Edo hirurehunda hirurogehita bost egun

Denborak ihes egiten duen modu berean minutuak pisutsu bihur daitezke.

365 egun hauetan makina bat aldiz gogoratu zaitugu belodromoan laguntzen, milaka aldiz oroitu gara zurekin plaiaundi eta hondarrabiko pistatan eta nola ez, ehundaka aldiz ikusi zaitugu ikastolako harmailatan.

365 egun zu gabe eta zurekin

Behar dugunetan, ezin gara babestu zure besoetan, baina, badikugu hor zaudela, izkutatuko gure bihotzean...
365 malko isuri dira gure begietatik baina 365 irribarrek alaitu dituzte. Zure irrifarra gogoan, ezin ahaztu ta ezin ukitu...

Zure ahotsak gidatu, animatu eta lagundu egin gaitu urte honetan ere. Zure txiste eta esamoldeek irribarre txikiak sortu dizkigute pentsamenduetan. 

Pentsamenduetan, bihotzetan eta noski, ekintzetan mantentzen zaitugulako gurekin. 

Hirurehunda hirurogehita bost egunen ostean
Berrogeita hamabi asteren ondoren
Hamabi hilabete eta gero
Urte bat beranduago
Gogoan zaitugu Periko



2 iruzkin:

  1. Mila esker! Ezin esan hitzekin zenbat botatzen dugun faltan. Eta eskerrak eman zuei bere oroimena beti jarraituko duela denen artean
    . Muxu haundi bat.

    ErantzunEzabatu
  2. Oso politta, milesker ta aurrera HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!!
    Perikoren familia

    ErantzunEzabatu