2020(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

Martxoak 1 Plaiaundin

Deskantsu aste pare baten ondoren, igande hontan frogak izango ditugu Plaiaundin:

Beti bezala, 9:30tan elkartuko gara Haurtzaroko parkinean, eta bestela, norberaren froga baino 30 minutu lehenago azaldu.
Izena eman hemen, edo bestela entrenatzaileei esan apuntatzeko.
Animatu zaitezte!

2020(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

Krosseko Gipuzkoako Txapelketa Hernanin

Hurrengo Igandean, Otsailak 16, alebin eta infantilen Gipuzkoako Kross Txapelketa ospatuko da Hernanin. Lasterketak 11tartik aurrera hasten dira, beraz berotzeko denborarekin joateko 9:30tan geratuko gara parkiƱean. Zuzenean joan nahi izanez gero, 45 minutu lehenago azaldu bertan.



Parte hartzeko ez da izenik eman behar, baina dortsala behar da. Txinguko krosera joan zinaztenok bertan banatutako dortsala eraman behar duzue, eta dortsala oraindik jaso ez duzutenei bertan banatuko zaizue. 

Oharra: benjaminek ezin dute parte hartu. Ordutegian benjaminen lasterketa azaltzen den arren, lasterketan bertakoek bakarrik hartuko dute parte. 

Animatu zaitezte polita izango da eta!

Plaiaundiko eta Gipuzkoako Txapelketako emaitzak

Asteburu intentsua pasa dugu Haurtzarotarrek.

Anoetan Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen, eta Mikel Hoyos, Asier Urdanpileta eta Borja Manchadok 3.000ko lasterketan izan ziren. Borja 1500a egitera ere animatu zen. Euren denborak hobetu zituzten, pozik egoteko arrazoiak beraz!

Gipuzkoako txapelketako emaitzak

Igandean, berriz, haurren txanda izan zen Plaiaundin. Denetatik bizitu genuen: urduritasun handiz hasiriko egunean froga batzuk ez ziren atera espero bezala, baina dena eman ondoren irrifarrez eta barrezka itzuli ginen etxera. Gu horrekin gelditzen gara.



Plaiaundiko emaitzak


2020(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

Otsailak 9 Plaiaundin

Igande hontan ere, Otsailak 9, eskolarrentzako frogak izango ditugu Plaiaundin.


Apuntatzeko, klikatu hemen edo entrenatzaileei abixatu astean zehar. Epea ostegunean amaitzen da 20:00tan.

Hara joateko, 9:30tan geratuko gara Haurtzaroko parkiƱean, eta bestela, norberaren froga baino 30 minutu lehenago azaldu bertan.

Animatu!!!

Asteburuko emaitzak: Gernika, Anoeta eta Hondarribi

Asteburu hontan ere leku ugaritan izan gara Haurtzaroko atletak.

Alde batetik, larunbatean Alberto Franco eta Amaiur Arozena izan genituen Anoetako belodromoan, 1500m eta 60m-ko frogetan parte hartuz, hurrenez hurren.

Igandean berriz, Aritz Leonetek 41. postua lortu zuen Euskal Herriko Kross txapelketan, Gernikan.

Azkenik, taldeko txikiak Hondarribian izan ziren. Froga ezberdin ugari eginez earki pasa zuten!

Emaitzak:

Anoetako belodromoko emaitzak

Gernikako Krosseko emaitzak

Hondarribiko emaitzak