2015(e)ko ekainaren 28(a), igandea

Nerea Oyarzabal, Espainiako Txapelketan seigarren

Ciudad Realen jokatu da jubenil mailako Espainiako Txapelketa, izugarrizko beroarekin. Eta bertan parte hartu du Nerea Oyarzabal Haurtzaro Atletismo Taldeko atleta gazteak. Arratsaldeko 17:45tan hasi da Nerearen proba, 40 gradotik gorako tenperaturarekin, eta 1,55 metroko jauzia egitea lortu du, bere bigarren markarik onena berdinduz. 

Lehenengo urtekoa izan arren, SEIGARREN POSTUA lortu du. Bere adineko hirugarrena. Benetan txalotzekoa izan da Nerearen aurtengo denboraldia, Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetan garaipena lortu ondoren. Eta esan beharra dago ongi merezitakoa izan dela, lan asko egin baitu lortu duena lortzeko. 

Zorionak Nereari, eta oraingoan baita Bidasoa Atletiko Taldeko Josemi entrenatzaileari ere, astero astero Nerearekin altuera jauzia lantzen aritu baita azken bi urte hauetan. Eskerrik asko Josemi!!

2015(e)ko ekainaren 24(a), asteazkena

Pasa den asteburua, Tolosan eta Alcobendasen

Gipuzkoako Txapelketa:

Tolosan jokatu zen kadete, jubenil eta junior mailako Gipuzkoako Txapelketa. Eta bertan parte hartu zuten gure taldeko lau atletak: Alazne Garrido, Maider Castaño, Xabi Belaunzaran eta Nerea Oiartzabal

Nerea Oiartzabal: 1. postua altuera jauzian eta Espainiako Txapelketarako minima (1,58m).
Alazne Garrido: 1. postua 600 metrotan (1'42"58) eta 1. postua 300 metroran (43"72).
Maider Castaño: 2. postua altuera jauzian (1,30m).
Xabi Belaunzaran: 3. postua 400 metrotan (52"45) eta 4. postua 200 metrotan (23"86).

Bost domina eta minima bat, asteburu ikusgarri batean. Zorionak!!

Argazkiak HEMEN eta emaitzak HEMEN


Kadete mailako Euskadiko Selekzioa:

Julen Perezek, ordea, Alcobendasen pasa zuen asteburua Euskadiko Selekzioarekin. Eta bertan bi probatan hartu zuen parte: 300 metrokoan eta 4x300 errelebotan.

5. postua lortu zuen 300 metroko proban (36"94) eta 8. postua erreleboetan, selekzioko beste hiru lagunekin batera. Asteburu berezia beraz Julenentzat, eta uzatailaren 11an izango duen Espainiako Txapelketarako entrenamendu bikaina. Aupa Julen!! 

Emaitzak HEMEN

2015(e)ko ekainaren 20(a), larunbata

...eta denboraldia amaitzeko, ekipoko afaria!

60 lagunetik gora bildu ginen ekainaren 12an Girizia Elkartean. Federatuek oraindik ere konpetitzen jarraituko badute ere, atleta eta senideekin ospatu nahi izan genuen denboraldiaren amaiera. Elkarlanean egindako pintxoekin hasiera eman eta argazki eta bideo batzuen proiekzioarekin amaitu genuen afaria. Politta izan zen, hurrengo urteetan errepikatzeko modukoa.

Eta Perikok esango lukeen bezala, "Bilbainada" bat ere egin genuen: aurtengo denboraldian zehar lortutako sari guztiak bildu eta konpartitu genituen, banakakoak izan arren talde osoa delako lorpen horien parte. 


Eskerrik asko denei eta zorionak HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!!

Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen.

2015(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

Denboraldi bukaerako afaria

Kaixo lagunak!

Astelehenean haur eta gaztetxoekin merendola egin ondoren, ez ahaztu aurten HAURTZARO ATLETISMO TALDEKO denboraldi bukaerako afaria egingo dugula, haur, gaztetxo, guraso eta entrenatzaile guztiok elkarrekin.


EGUNA eta ORDUA: ekainak 12, ostirala, 20:00tan.

LEKUA: Girizia Elkartea.
MENUA:
Haurrak 5€:
Makarroiak, pizza eta izozkia.
Helduak 10€:

Zizka-mizka degustazioa, entsalada, saiheskia, postrea eta kafea. 



Animatu!!

2015(e)ko ekainaren 7(a), igandea

Denboraldi bukaerako merendola


Benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil, junior... Ez ahaztu bihar denak gonbidatuta zaudetela denboraldi bukaerako merendolara! (Aldatzeko kamixeta eramatea komeni da...)


Ordua: 18:00tan Ikastolan!

Eta ahal baduzue, ostiraleko afarian zenbat izango zareten (atleta eta guraso) merendolan adierazi. 


Nerea eta Xabi, Euskadiko podiumean

Durangon jokatu zen atzo jubenil eta junior mailako Euskadiko Txapelketa. Eta denboraldia bukatzen ari den arren, inoiz baino indartsuago daude gure gazteak! Bi dominarekin bueltatu zire etxera Nerea eta Xabi.

Nereak altuera jauziko proba irabazi zuen jubenil mailan, bere marka onena lortuz: 1,55m. Euskadiko txapeldun! Zorionak Nerea!!

Eta Xabik hirugarren postua lortu zuen junior mailako 400 metroko proban, honek ere bere markarik onena lortuz: 51'74". Zorionak makina!

Emaitzak ikusteko klikatu HEMEN