2019(e)ko abenduaren 30(a), astelehena

Gabonak korrika

Gabonekin batera oporrak heltzen dira baina korrikalariok ez dugu deskantsatzen.
Data hauetan atletak aukera ugari izaten ditugu konpetitzeko, bai pista estaliko frogetan bai kalean ospatzen diren hainbat lasterketetan, eta Haurtzarokoek aukera hauetaz gozatu dugu.

Joan den ostiralean, hiru partaide izan genituen Anoetako belodromoan ospatutako 3000 metroko lasterketan: Borja Manchado, Asier Urdanpileta eta Mikel Hoyos. Azkeneko seriean korri egitea tokatu bazitzaien ere, meritu handiko denborak lortu zituzten. Aipatu behar da lehen aldia zela pistan egiten zutela korri. Zorionak beraz!

Borja Manchado:         9:46.43
Asier Urdanpileta:      10:07.81
Mikel Hoyos:               10:09.35

Bestetik, igandean egun handia izan genuen Oiartzunen, Elkartasun Lasterketarekin. Bertan, herriko jende askok hartu zuen parte, eta nola ez, bertan izan ziren Haurtzaroko hainbat atleta, zeinen artean Aritz Leonet eta Amaiur Errazkin lasterketako garaileak izan ziren. Zorionak biei! Eta baita lasterketa amaitu zenuten guztiei! Sailkapena hemen


Azkenik, bihar 31an urteko azkeneko zita izango dugu San Silbestrean. Animatu zaitezte!

2019(e)ko abenduaren 3(a), asteartea

Hondarribiko eta Oianguko kroseko emaitzak

Aupa Ekipo!
Aspaldiko partez eguraldiak bakean utzi digu igande hontan, eta ondorioz atletismoaz gozatzeko aukera izan dugu. Alde batetik, eskolarrak Hondarribin aritu dira, froga ezberdinetan parte hartuz. Bestalde, federatuak Oianguko krosera animatu dira, merituzko lasterketa osatuz. Hona hemen emaitzak:
Hondarribiko frogen emaitzak
Oianguko kroseko emaitzak




Ongi izan!