2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

LASARTEKO NAZIOARTEKO KROSA iritsi da!

Igande honetan ospatuko da 60. Lasarteko Nazioarteko Kros ospetsua. Eta noski, Haurtzaro Atletismo Taldea bertan egongo da aurten ere. Urtero bezala autobusa antolatu dugu hipodromora joateko, eta hamaiketako eder bat egiteko asmoa ere badugu. 

Joateko ordua: 9:45-9:55tan ikastolako aparkalekuan. (10:00tan oso puntual aterako gara).
Bueltatzeko ordua: 13:45tan (helduen lasterketak bukatutakoan), Lasarteko aparkalekutik aterako gara.

Autobusa doakoa izango da denentzat (haur, guraso, anai-arreba, lagun...) eta bertako sarrera ere bai, gurekin etortzen diren guztientzat.

Hau izango da igandeko ordutegia:


A! ETA GOGORATU HAMAIKETAKO EDER BAT EGITEN DUGULA GUZTION ARTEAN. Ongi etorriak izango dira tortillak, bizkotxoak, urdaiazpikoa... eta bururatzen zaizuen guztia!

Parte hartuko duzuen korrikalariok, denboraldi osoko dortsala eraman beharko duzue.

Aupa ekipo!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina