2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

Aurten ere, Haurtzaro Atletismo Taldea Cross Beach-en

Urtero bezala, Kontxako hondartzan burutzen den Cross Beach kros ezagunean parte hartu dugu denboraldi honetan ere. Hamar izan ziren parte hartu zutenak: Olaia Felipe, Nagore Etura, Amaiur Errazkin, Ane Etxebeste, Unax Jimenez, Julen Azurmendi, Iker Oiarbide, Oier de Santiago, Xabi Belaunzaran eta Xabier Eskudero beteranoa. 


Denek amaitu zuten lasterketa, eta ederki gainera! Hiru podium izan genituen guztira. Amaiur eta Unax lehenengoak alebinetan eta Ane hirugarrena infantiletan. Besteak ere bikain, 11. Olaia eta 12. Nagore alebin nesketan, 14. Julen eta 16. Iker alebin mutiletan,   13. Oier infantil mutiletan eta 10. Xabier Eskudero eta 37. Xabi Belaunzaran seniorretan. 

Sailkapen guztiak ongi ez badaude ere, hemen dituzue: NESKA TXIKIAK, MUTIL TXIKIAK eta MUTIL SENIORRAK

Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina