2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Urtea ongi bukatzeko... San Silvestre!

Urtero bezala, Errenterian korri egiten bukatuko dugu urtea. Haurtzaro Atletismo Taldekoak zaretenak eta ez zaretenak ere, animatu parte hartzera! Arratsaldeko 15:30tan gelditu gara Errenteriako udaletxeko plazan, elizako eskaileratan.

ORDUTEGIA:
16:30, benjaminak.
16:40, alebinak.
16:50, infantilak eta kadeteak.
17:00, helduak.

Informazio guztia HEMEN.


2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

"Cross Beach", bihar Kontxako hondartzan

Aurten ere "Cross Beach" lasterketa historikoan egongo da Haurtzaro Atletismo Taldea. Giro ederra egoteaz gain, lasterketa berezia da Kontxakoa. Hau da ordutegia:

11:15 txikiak.
11:30 helduak.  

Bertara joateko, 9:30tan ikastolako aparkalekuan gelditu gara. Bakoitza bere aldetik ere joan daiteke, 10:00tan La Perlako kanpoaldean gelditu gara horretarako. Beranduago iristen direnak, zuzenean hondartzara joan, irteera/helmuga puntuan egoten gara eta. 

Animo ekipo!!

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Igandean Plaiaundin, a ze martxa!

Igandean Plaiaundin burututako proben emaitzak argitaratu dituzte dagoeneko. Giro ederrean igaro genuen igande goiza, eta normalean izaten ez dugun proba batekin gozatu ahal izan genuen gainera: MARTXA! Ez da gure proba izango, baina primeran pasa genuen. Begira, begira argazkiak!

ARGAZKIAK

EMAITZAK ("Resultados escolares" klikatuta).





2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Txingudiko krosa: emaitzak eta argazkiak.

Ederra izan zen igandekoa. Haurtzaro Atletismo Taldeko 16 korrikalarik parte hartu genuen Txingudiko krosean, eta denek bukatu. A ze txapeldun taldea! Gainera, Aitzol, Lur, Garazi eta guraso asko taldearekin goiza pasa eta animatzera etorri ziren, eta Xabi Belaunzaran laguntzaile moduan. Eskerrik asko denei!






















Hauek izan ziren gure korrikalariek lortutako postuak:

Alebin neskak: 1. AMAIUR, 15. JANIRE, 83. EITZA, 116. ENARA, 123. OLAIA eta 124. NAGORE
Alebin mutilak: 75. AHMED, 80. BEÑAT, 106. IKER eta 107. JULEN.
Infantil neskak: 7. ANE eta 30. GAROA.
Infantil mutilak: 48. MIKEL eta 51. IGOTZ.
Kadete neskak: 11. ALAZNE eta 13. INTZA.

ZORIONAK NESKA-MUTILAK!!

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Eta Bidasoa Atletiko Taldearen argazkiak ikusteko, HEMEN. 



2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Kros denboraldiaren hasiera, igandean

2014-2015 denboraldian erabat murgiltzen ari gara eta dagoeneko iritsi da lehenengo krosa. Aurten ere Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen duen Txingudiko krosean parte hartuko du HAURTZARO ATLETISMO TALDEAK. (Alebinetatik aurrera bakarrik hartu daiteke parte krosetan).

Hauxe da igandeko programa:
















Bertara elkarrekin joateko, igandean goizeko 9:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan. (Kateorratzak eramatea komeni da, dortsala jartzeko).


2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Plaiaundiko 2. jardunaldia, igandean

Hau da igandeko proben ordutegia:










Plaiaundira joateko goizeko 9:15tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.



2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Plaiaundiko proben hasiera polita



Atzo izan ziren aurtengo denboraldiko Plaiaundiko lehenengo probak, eta izugarrizko jendetzarekin hasi ziren. Eguraldi ona, giro hobea eta gure txikiak bikain. Lehenengoak edo azkenak, aurrerago edo atzerago, bakoitzak ahal zuen hoberen egin zuen eta beraz denak izan ziren txapeldunak!

Argazkiak ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN.
Emaitzak ikusi nahi badituzue, klikatu HEMEN.

2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

HASI DA 2014-2015 DENBORALDIA!

30. urteurreneko festarekin hartu genituen oporrak (laster jarriko ditugu bertako argazkiak), eta dagoeneko hemen gaude denboraldi berriarekin. 2014-2015 denboraldiarekin. Animo ekipo!!

40 haur eta gaztetxotik gora izango gara aurten, benjaminetatik juniorretara. Helduen taldearekin ere jarraituko dugu, noski. Ea aurtengoa ere aurrekoa bezain ongi joaten zaigun!

Hasteko, urtero bezala, Plaiaundiko pistako probak ditugu.

Hau da igande honetako proben ordutegia:

ORDUA        BENJAMINAK          ALEBINAK           INFANTILAK

10,15                           ---                  Luzera (N eta M)        Txabalina (N eta M)
10,30                   50 (N eta M)                     ---                                 ---
11,00                Pilota (N eta M)                   ---                         80 (N eta M)
11,30                           ---                      60 (N eta M)              Luzera (N eta M)
12,00                           ---                    1000 (N eta M)                       ---
12,15                            ---                                ---                      1000 (N eta M)

Bertara joateko, 9:15tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan. Puntuala izatea garrantzitsua da. (Ez ahaztu ordua aldatzen dela!)


2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

ATECE lasterketa eta EUSKADIKO txapelketa

2013-2014 denboraldia bukatzear dagoen honetan, gure atletak sariak lortzen jarraitzen dute oraindik. Azkenak Alazne Garrido eta Nerea Oyarzabal izan dira, bi leku desberdinetan.

ATECE lasterketa solidarioa: Unax Jimenez eta Nagore Etura benjaminek (Unaxek bere mailako 400 metroko proba irabazi zuen), Amaiur Errazkin eta Ane Etebeste alebinek (lehenengo eta bigarren bere mailako 800 metroko proban) eta Xabi Belaunzaran jubenilak (laugarren postua lortu zuen 1.000 metroko proban, bere marka onena lortuz, 2'51''48) ere parte hartu zuten bertan. Baina Alazne aipatu dugu hasieratik, 1.000 metroko helduen lasterketa irabaztea lortu zuelako, izugarrizko denbora lortuz: 3'18''47, lasterketa bikaina egin ondoren. ZORIONAK DENEI!

EUSKADIKO kadete mailako txapelketa: Gasteizen jokatutako txapelketa honetan bigarren postua lortu zuen Nerea Oyarzabal gazteak altuera jauzian. Berriz ere bere marka onenera hurbildu eta 1,49 metroko jauzia egin ondoren, beste domina bat jaztea lortu zuen: zilarrezkoa. Zorionak berriz ere Nerea, a ze denboraldia!


1.000 metroko proben emaitzak HEMEN
Euskadiko Txapelketako emaitzak HEMEN

2014(e)ko ekainaren 12(a), osteguna

Iritsi da 30. urteurreneko festa!

Ekainaren 21a iritsi da eta dagoeneko dena prest daukagu. Oraindik zure txartela eskuratu ez baduzu, guregana hurbildu, haurtzaroatletismotaldea@gmail.com helbidera idatzi, facebooketik eskatu edo deitu 665726862 zenbakira. 

Ez ahaztu goizean zehar haur, 11:00tan hasita, gaztetxo, guraso eta helduentzat probak egongo direla eta ikastolan bertan dutxatzeko aukera egongo dela. 13:30tan ekitaldi txiki eta xume bat ere egongo da eta, jarraian, 14:00etan bazkaria hasiko da.

30 urte hauetan modu batera edo bestera HAURTZARO ATLETISMO TALDEko kide izan bazara...

ZORIONAK!!