
Urtea korrika bukatu zuten Haurtzaro Atletismo Taldeko korrikalari askok.
Abenduaren 28an III. Elkartasun Lasterketa ospatu zen herrian, eta gure haur, gazte eta heldu batzuek parte hartu zuten bertan. Xabier Eskudero eta Asier Urdanpilleta, esaterako, bigarren eta hirugarren izan ziren helduen artean. Amaiur Errazkin berriz, helduen artean hau ere, bostgarren (bere adineko lehenengoa). Felipe Mitxelena, Juan Mari Errazkin, Xabi Belaunzaran, Igotz Errazkin, Enara San Jose, Eitza Arriaran, Xabi Salaberria... ere bertan izan ziren, laguntzaile moduan aritu ziren entrenatzaileekin batera.

Elkartasun Lasterketako helduen sailkapena HEMEN.
San Silvestreko junior eta helduen sailkapenak HEMEN.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina