2015(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Bigarren jardunaldia, igandean Eibarren

Igande honetan jokatuko da alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako bigarren jardunaldia, Eibarren. Bertara joateko, 8:30tan ikastolako aparkalekuan gelditu gara. (Puntu-puntuan aterako gara, beraz puntual etorri).

Hau da igandeko ordutegia:

10:00
JABALINA
INFANTIL
MUJERES
FINAL
10:00
PESO
ALEVIN
HOMBRES
FINAL
10:00
ALTURA
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
10:00
LONGITUD
ALEVIN
MUJERES
FINAL
10:00
3000 M
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
10:15
3000 M
INFANTIL
MUJERES
FINAL
10:30
2000 M
ALEVIN
HOMBRES
FINAL
10:40
2000 M
ALEVIN
MUJERES
FINAL
10:50
220 MV
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
11:05
220 MV
INFANTIL
MUJERES
FINAL
11:20
150 M
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
11:30
ALTURA
INFANTIL
MUJERES
FINAL
11:30
PESO
ALEVIN
MUJERES
FINAL
11:30
JABALINA
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
11:30
LONGITUD
ALEVIN
HOMBRES
FINAL
11:40
150 M
INFANTIL
MUJERES
FINAL
12:00
150 M
ALEVIN
MUJERES
FINAL
12:20
150 M
ALEVIN
HOMBRES
FINAL

2015(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

Gipuzkoako txapelketan hasiera bikaina

 Hasiera polita eman diogu alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketari. Plaiaundin jokatu zen hiru jardunaldietako lehenengoa eta, egueraldiak lagunduta, primeran pasa genuen. Zazpi izan ziren Haurtzaro Atletismo Taldetik parte hartu zutenak: Ane Etxebeste, Olaia Felipe, Nagore Etura, Eitza Arriaran, Amaiur Errazkin, Xabat Olaiz eta Unax Jimenez. Eta bost domina ekarri genituen Oiartzuna, horietatik lau urrezkoak.

Ane Etxebeste, urrezko domina 1000 metrotan.
Amaiur Errazkin, urrezko domina 500 metrotan.
Eitza Arriaran, urrezko dominak vortex eta jauzi hirukoitzan.
Unax Jimenez, brontzezko domina 500 metrotan. 

Baina ezin ditugu aipatu gabe utzi gainontzekoen emaitzak onak ere, primeran ibili baiziren Olaia, Nagore eta Xabat, bakoitza berean. Ez dezagun ahaztu Gipuzkoako Txapelketan parte hartu ahal izatea bakarrik lorpen handia dela. Lehenengotik azkenekora, denak zarete txapeldunak!!

Zorionak denei!!!

Emaitza guztiak ikusteko klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko klikatu HEMEN.

2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

Igandean, Gipuzkoako Txapelketako lehenengo jardunaldia

Igande honetan jokatuko da alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txapelketako lehenengo jardunaldia, Plaiaundiko pistan. Goizeko 9:00tan Ikastolako aparkalekuan gelditu gara bertara joateko.

Hauek dira igandeko probak:

10:00
TRIPLE
INFANTIL
MUJERES
FINAL
10:00
VORTEX
ALEVIN
HOMBRES
FINAL
10:00
DISCO
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
10:00
TRIPLE
ALEVIN
MUJERES
FINAL
10:00
1000 M MARCHA
ALEVIN
MIXTO
FINAL
10:15
3000 M MARCHA
INFANTIL
MIXTO
FINAL
10:45
80 MV
INFANTIL
HOMBRES
SEMIFINAL
11:00
80 MV
INFANTIL
MUJERES
SEMIFINAL
11:30
60 MV
ALEVIN
HOMBRES
SEMIFINAL
11:30
DISCO
INFANTIL
MUJERES
FINAL
11:50
60 MV
ALEVIN
MUJERES
SEMIFINAL
12:00
TRIPLE
ALEVIN
HOMBRES
FINAL
12:00
TRIPLE
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
12:00
VORTEX
ALEVIN
MUJERES
FINAL
12:20
500 M
ALEVIN
HOMBRES
FINAL
12:35
500 M
ALEVIN
MUJERES
FINAL
12:55
1000 M
INFANTIL
HOMBRES
FINAL
13:10
1000 M
INFANTIL
MUJERES
FINAL
13:25
60 MV
ALEVIN
HOMBRES
FINAL
13:30
60 MV
ALEVIN
MUJERES
FINAL
13:35
80 MV
INFANTIL
MUJERES
FINAL
13:40
80 MV
INFANTIL
HOMBRES
FINAL

Bloga berriz ere martxan!

Bi hilabete pasa dira azkeneko aldiz blogean sarrera bat idatzi genuenetik. Eta ez da izan denbora honetan berririk egon ez delako. Benjamin eta alebinek Plaiaundiko probak, krosak, pista estaliko federatuen txapelketak, Julen Perezen espainiako txapelketa... 

Denetik izan dugu azkeneko asteetan, baita Salou eta Benicassimen burutzen diren Gipuzkoako federezioaren konzentrazioak ere, Haurtzaro Atletismo Taldeko zortzi atleta eta bi entrenatzailerekin. 

Berandu, baina hemen topatuko dituzue emaitza guztiak:

Pista estaliko Gipuzkoako txapelketako emaitzak HEMEN
(PISTA klikatu, proba aukeratu eta ondoko "RES" klikatuta).
Zumarragako kroseko emaitzak HEMEN
Euskadiko infantilen kros txapelketako emaitzak HEMEN
Plaiaundiko txikien probak HEMEN. (Resultados klikatuta)
Julen Perezen espainiako txapelketako emaitzak HEMEN. 

Zorionak guztioi eta hemendik aurrera berriz ere bloga martxan izango duzue!


2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna

Pasa den asteburua, bete-betea

Hiru lekutan ibili gara asteburu honetan: Hernanin, Donostin eta Zaragozan. Gozada bat da horrelako talde bat edukitzea, denak edozertarako prest, atletismoarekin gozatzen. Aupa ekipo!!

1.- Hernani: Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa burutu zen Hernanin, eta taldeko zortzi ausartek parte hartu zuten bertan. Hauek izan ziren lortutako emaitzak:
ALEBIN NESKAK:
1. Amaiur Errazkin, Gipuzkoako txapeldun bigarren aldiz, lasterketa ederra egin ondoren.
38. Nagore Etura, burua erabiliz, bere erritmoa hartu eta oso lasterketa polita eginez.
44. Olaia Felipe, hankean mina hartu arren, ze borrokalaria den erakutsiz lasterketa bukatu zuen.
ALEBIN MUTILAK:
24. Unax Jimenez, erori eta batzuk gainetik pasa ondoren, etsi gabe helmugara iritsi arte.
44. Beñat Susperregi, bere erritmoa hartu eta lokatzetan pixkanaka aurrera eginez.
INFANTIL NESKAK:
2. Ane Etxebeste, agian inoiz egin duen lasterketa onena eginez, gazteenetakoa izan arren podiumean, Eta Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko txapelketarako sailkatuta!
INFANTIL MUTILAK:
22. eta 23.  Mikel Zarranz eta Igotz Errazkin, betiko moduan, elkarrekin hasieratik bukaerara!
Kros txapelketako emaitza guztiak HEMEN.
Argazkiak ikusteko HEMEN.

2.- Donosti: PLP probak antolatuta zeuden Anoetako belodromoan, eta bertan izan ziren Xabi Belaunzaran, Intza Mitxelena eta Mattin Apaolaza. Emaitzak HEMEN. ("PLP D" atalean).

3.- Zaragoza: Eta bukatzeko, Zaragozan izan ziren Lur Gaztelumendi, Alazne Garrido eta Julen Perez, Gipuzkoako selekzioarekin Hirugarren postua lortu zuten guztira. Emaitzak HEMEN. ("Encuentro intercomunidades" klikatuta).

1º CASTILLA LEÓN445.5
2º MADRID436.5
3º GIPUZKOA352
4º ARAGÓN328.5
5º NAVARRA214.5
6º LA RIOJA214

Zorionak denei! Gora Haurtzaro Atletismo Taldea!!


2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa, igandean Hernanin


Lehengo igandean eguraldi txarraren ondorioz burutu ez zen krosa, igande honetan izango da azkenean. 9:30tan Ikastolako aparkalekuan geldituko gara bertara joateko. Alebin eta infantilek izango dute bertan parte hartzeko aukera. 

Ondoko karteletan dituzue ordutegia eta ibilbidea. Animatu!!

2015(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

Alazne, Lur eta Julen, Zaragozara selekzioarekin

Alazne Garrido, Lur Gaztelumendi eta Julen Perez Zaragozara joango dira asteburu honetan, Gipuzkoako selekzioarekin. 600 metroko proba egingo du Alaznek, hesiena Lurrek eta 60 metrokoa Julenek. Aukeraketa hau egiten ari diren denboraldi onaren ondorioa da, zalantzarik gabe. Asteburu honetan, beraz, ikasten jarraitzea eta gozatzea izango da beraien lana.
Zorionak hirukote!! 

Kadete eta jubenil mailako lehia izango da Zaragozakoa. Eta bertan, Gipuzkoako selekzioaz gain, Nafarroa, Errioxa edo Madrilek ere parte hartzen dute, besteak beste. Informazio guztia atletismo federazioaren bidez eskuratu daiteke, HEMEN klikatuta.

Proba konbinatuetako emaitzak

Urtarrilaren 25an burutu zen Plaiaundin Bidasoaldeko proba konbinatuetako froga. Atleta guztiek proba guztiak egin behar dituzte bertan, eta horietako bakoitzean lortutako puntuak batu egiten dira, guztira puntuazio bat lortuz. Eskualde desberdinetan burutzen dira froga hauek, eta modu horretan Gipuzkoako 20-25 puntuaziorik altuenekin Gipuzkoako proba konbinatuetako txapelketa jokatzen da.

Aipatzekoak dira Xabat Olaiz eta Unax Jimenezek lortutako bigarren eta hirugarren postuak, lehenengo urteko alebinak izanda txapelketara sailkatzeko aukerak dituztelako.

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN. 

2015(e)ko otsailaren 7(a), larunbata

Biharko kros txapelketa, bertan behera

Eguraldi txarraren ondorioz, biharko Gipuzkoako kros txapelketa ere bertan behera utzi du Diputazioak. Laster jakingo dugu ze asteburutan burutuko den, baina bihar bertara joateko asmoa zenutenek, zuen inguruan mezua zabaldu mesedez.