Hotza, euria, haizea, lokatza... Hasi da 2019-2020ko kros denboraldia!
Atapuercako kros ospetsua burutu zen atzo, eta Haurtzaro Atletismo Taldea bertan egon zen lehenengo aldiz. Estatu mailako adin guztietako atleta onenekin batera, inongo beldurrik gabe atera zen Hiart Ibarguren Criado taldeko atleta gaztea. Oraindik ere Bidasoa Atletiko Taldearekin korri egin bazuen ere (urtebetez egon da gurekin lotura zuzena duen BATen federatuta, bi taldeen mesederako), aurtengo denboraldian etxera itzuliko da berriz, urtarriletik aurrera.
Lasterketa azkarra izan zen hasiera-hasieratik (irabazleak 3'39''ra korri egin zuen), eta Hiartek bere lekua topatu zuen segituan, 30 lehenengoen artean. Hiru kilometroak 3'55''ko erritmoan egin ondoren eta bere azken metroetako abiadura erakutsiz, 138 helmugaratuetatik 26. postua lortu zuen azkenean.
Hemen behean duzue sailkapen osoa eta baita kroseko irudiekin osatutako bideoa ere.
Zorionak Hiart!
Eta datorren igandean denak Txingudiko krosera!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina