Urtero bezala Oiartzungo Udalak kirol aste antolatu du hilaren 9tik 16ra. Kirol Astearen helburua jarduera fisikoa erdigunera ekarri eta kirolaren beste alde batzuk bistaraztea da.
Horretarako, Haurtzaro Atletismo Taldeak ekintza berezia antolatu du Intxixu-Traileko lagunekin batera. Martxoak 11, astelehena, 18:00tan, Haurtzaro ikastolan elkartuko gara benjamin, alebin eta infantilak Intxixu-Traileko kirolariekin lasterketa txiki bat egiteko.
Beraz, anima zaitezte, arratsade pasa polita izango da!
Bestalde, aurtengo kirol saria Ane Asensiok jasoko duela jakinarazi nahi dizuegu. Ane Asensiok atletismo egokitua egiten du. Gaur egun Lasarteko Ostadar Atletismo Taldeko kide da eta Mindaran dabil. Atletismoko ibilbidea Haurtzaro Atletismo Taldean hasi zuen duela lauzpabost urte. Momentu honetan, Espainiako txapelduna da kronometratuko frogan, kanporaketan eta taldekako slalomean. Iazko Espainiako Txapelketan, gainera, bi errekor hobetu zituen.
Horrez gain, aurten boccia kirol olinpikoa praktikatzen hasi da eta hanbikearekin entrenatzen jarraitzen du. Parte hartuko duen hurrengo lasterketa Lilatoia izango da. Saskibaloian ere jokatzen du 17 urteko kirolari oiartzuarrak.
Kirol Aholku Kontseiluak Asensio saritzea erabaki du atletismo egokituan egiten ari den ibilbide bikainarengatik eta ezberdintasunak ez duelako geldiarazi.
Saria martxoaren 15ean arratsadeko 19:00tan banatuko zaio Udaletxeko Pleno Aretoan. Gonbidaturik zaudete Udalak antoatu duen ekitaldira!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina