Atletismoa banakako kirola dela pentsa daitekeen arren, larunbatekoa bezalako momentuek kontrakoa erakusten dute.
Haurrak zirenetik, eta bereziki azken denboraldi hauetan, elkarrekin entrenatzen dute astero-astero. Ikastolan askotan eta Anoetan ostegunero; orain batek erritmoa jarri, hurrengo seriean besteak. Beti elkarrekin, Ane, Amaiur eta Hiartek aspaldi ikasi zuten: talde lanarekin denek irabazten dute.
Larunbatean, Donostiako belodromoan, Gipuzkoako Txapelketa absolutua jokatu zen. Astea erdi gaixo pasa ondoren eta hurrengo egunean (gaur, igandea) Elgoibarko kros garrantzitsua edukita ere, Anek bere entrenamenduetako lagunei esku bat botatzea nahiago izan zuen, Espainiako txapelketarako minima lortu zezaten, berak dominarengatik borroka egin edo kroserako indarrak gordetzea baino.
Eta hitz egindakoa gertatu zen: 800 metroetatik 600 erritmoa jartzen egin, atzera begiratu eta lagunei azken animo oihua bota, eta lasterketa utzi. Emaitza, uste baino hobea: Amaiur Gipuzkoako 3. 2'22''11ko denborarekin eta Hiart 4. 2'22'31ko denborarekin, biak amestutako minima lortuta.
Orain bai, orain hirurak joango dira Valentziara, Anek dagoeneko minima lortua baitzeukan. Orain taldeak lortu du saria. Eta inork ez du zalantzarik: hurrengoan ere, taldekide batek laguntza behar duenean, ez da bakarrik egongo.
Zorionak hirukote. Segi kirol eder hau ederragoa egiten!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina