ARGAZKIAK
EMAITZAK ("Resultados escolares" klikatuta).
2013-2014 denboraldia bukatzear dagoen honetan, gure atletak sariak lortzen jarraitzen dute oraindik. Azkenak Alazne Garrido eta Nerea Oyarzabal izan dira, bi leku desberdinetan.
EUSKADIKO kadete mailako txapelketa: Gasteizen jokatutako txapelketa honetan bigarren postua lortu zuen Nerea Oyarzabal gazteak altuera jauzian. Berriz ere bere marka onenera hurbildu eta 1,49 metroko jauzia egin ondoren, beste domina bat jaztea lortu zuen: zilarrezkoa. Zorionak berriz ere Nerea, a ze denboraldia!
Ekainaren 21a iritsi da eta dagoeneko dena prest daukagu. Oraindik zure txartela eskuratu ez baduzu, guregana hurbildu, haurtzaroatletismotaldea@gmail.com helbidera idatzi, facebooketik eskatu edo deitu 665726862 zenbakira. 
Duela egun batzuk aurreratu genuen bezela, Valladoliden izan da Julen Perez asteburu honetan. Larunbateko finalerdian 13. postua lortu zuen, 300 metroak 40''07ko denboran egin ondoren. Baina postu horrekin gustura gelditu ez eta finalean bere onena ateratzea lortu zuen, 39'23ko denborarekin hamargarren postua lortuz. Euskal Selekzioak, guztira, zazpigarren postuan bukatu zuen asteburua.