2014(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

ATECE lasterketa eta EUSKADIKO txapelketa

2013-2014 denboraldia bukatzear dagoen honetan, gure atletak sariak lortzen jarraitzen dute oraindik. Azkenak Alazne Garrido eta Nerea Oyarzabal izan dira, bi leku desberdinetan.

ATECE lasterketa solidarioa: Unax Jimenez eta Nagore Etura benjaminek (Unaxek bere mailako 400 metroko proba irabazi zuen), Amaiur Errazkin eta Ane Etebeste alebinek (lehenengo eta bigarren bere mailako 800 metroko proban) eta Xabi Belaunzaran jubenilak (laugarren postua lortu zuen 1.000 metroko proban, bere marka onena lortuz, 2'51''48) ere parte hartu zuten bertan. Baina Alazne aipatu dugu hasieratik, 1.000 metroko helduen lasterketa irabaztea lortu zuelako, izugarrizko denbora lortuz: 3'18''47, lasterketa bikaina egin ondoren. ZORIONAK DENEI!

EUSKADIKO kadete mailako txapelketa: Gasteizen jokatutako txapelketa honetan bigarren postua lortu zuen Nerea Oyarzabal gazteak altuera jauzian. Berriz ere bere marka onenera hurbildu eta 1,49 metroko jauzia egin ondoren, beste domina bat jaztea lortu zuen: zilarrezkoa. Zorionak berriz ere Nerea, a ze denboraldia!


1.000 metroko proben emaitzak HEMEN
Euskadiko Txapelketako emaitzak HEMEN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina