2015(e)ko urtarrilaren 11(a), igandea

Urtea ongi bukatzeko, ELKARTASUN LASTERKETA eta SAN SILVESTRE!!


Urtea korrika bukatu zuten Haurtzaro Atletismo Taldeko korrikalari askok.


Abenduaren 28an III. Elkartasun Lasterketa ospatu zen herrian, eta gure haur, gazte eta heldu batzuek parte hartu zuten bertan. Xabier Eskudero eta Asier Urdanpilleta, esaterako, bigarren eta hirugarren izan ziren helduen artean. Amaiur Errazkin berriz, helduen artean hau ere, bostgarren (bere adineko lehenengoa). Felipe Mitxelena, Juan Mari Errazkin, Xabi Belaunzaran, Igotz Errazkin, Enara San Jose, Eitza Arriaran, Xabi Salaberria... ere bertan izan ziren, laguntzaile moduan aritu ziren entrenatzaileekin batera.

Urteko azkeneko egunean, urteroko moduan, Errenteriako San Silvestrean parte hartu genuen. Taldekoak eta taldekoak ez direnak ere, denek batera berotu genuen hasi aurretik. Aipatzekoak izan ziren Amaiur Errazkin eta Ane Etxebesteren garaipenak, bakoitza bere mailan, eta baita Xabi Belaunzaranen junior mailako hirugarren postua ere. Baina podiumak alde batera utzita, aipatu beharra dago parte hartu zuten guztiek lortu zuten emaitza bikaina eta, garrantzitsuena, primeran pasa genuela!!

Elkartasun Lasterketako helduen sailkapena HEMEN. 
San Silvestreko junior eta helduen sailkapenak HEMEN.


Aurten ere, Haurtzaro Atletismo Taldea Cross Beach-en

Urtero bezala, Kontxako hondartzan burutzen den Cross Beach kros ezagunean parte hartu dugu denboraldi honetan ere. Hamar izan ziren parte hartu zutenak: Olaia Felipe, Nagore Etura, Amaiur Errazkin, Ane Etxebeste, Unax Jimenez, Julen Azurmendi, Iker Oiarbide, Oier de Santiago, Xabi Belaunzaran eta Xabier Eskudero beteranoa. 


Denek amaitu zuten lasterketa, eta ederki gainera! Hiru podium izan genituen guztira. Amaiur eta Unax lehenengoak alebinetan eta Ane hirugarrena infantiletan. Besteak ere bikain, 11. Olaia eta 12. Nagore alebin nesketan, 14. Julen eta 16. Iker alebin mutiletan,   13. Oier infantil mutiletan eta 10. Xabier Eskudero eta 37. Xabi Belaunzaran seniorretan. 

Sailkapen guztiak ongi ez badaude ere, hemen dituzue: NESKA TXIKIAK, MUTIL TXIKIAK eta MUTIL SENIORRAK. 

Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN. 

Abenduak 14ko Plaiaundiko probak

Berandu bada ere, hemen dituzue abenduaren 14an burutu zen Plaiaundiko jardunaldiko emaitzak eta argazkiak. Primeran pasa genuen proba desberdinetan parte hartuz!

Eta zorionak bereziki erreleboetan parte hartu zenuten benjaminei, a ze ikuskizuna!! Zuek bai txapeldunak!!

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN eta jarraian "Bidasoa" aukera sakatu. Bertan ikusiko dituzue denboraldiko proba guztiak, bakoitzaren emaitzekin.

Argazkiak ikusteko klikatu ARGAZKIAK. 


2015(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala

LASARTEKO NAZIOARTEKO KROSA iritsi da!

Igande honetan ospatuko da 60. Lasarteko Nazioarteko Kros ospetsua. Eta noski, Haurtzaro Atletismo Taldea bertan egongo da aurten ere. Urtero bezala autobusa antolatu dugu hipodromora joateko, eta hamaiketako eder bat egiteko asmoa ere badugu. 

Joateko ordua: 9:45-9:55tan ikastolako aparkalekuan. (10:00tan oso puntual aterako gara).
Bueltatzeko ordua: 13:45tan (helduen lasterketak bukatutakoan), Lasarteko aparkalekutik aterako gara.

Autobusa doakoa izango da denentzat (haur, guraso, anai-arreba, lagun...) eta bertako sarrera ere bai, gurekin etortzen diren guztientzat.

Hau izango da igandeko ordutegia:


A! ETA GOGORATU HAMAIKETAKO EDER BAT EGITEN DUGULA GUZTION ARTEAN. Ongi etorriak izango dira tortillak, bizkotxoak, urdaiazpikoa... eta bururatzen zaizuen guztia!

Parte hartuko duzuen korrikalariok, denboraldi osoko dortsala eraman beharko duzue.

Aupa ekipo!!

2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Urtea ongi bukatzeko... San Silvestre!

Urtero bezala, Errenterian korri egiten bukatuko dugu urtea. Haurtzaro Atletismo Taldekoak zaretenak eta ez zaretenak ere, animatu parte hartzera! Arratsaldeko 15:30tan gelditu gara Errenteriako udaletxeko plazan, elizako eskaileratan.

ORDUTEGIA:
16:30, benjaminak.
16:40, alebinak.
16:50, infantilak eta kadeteak.
17:00, helduak.

Informazio guztia HEMEN.


2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

"Cross Beach", bihar Kontxako hondartzan

Aurten ere "Cross Beach" lasterketa historikoan egongo da Haurtzaro Atletismo Taldea. Giro ederra egoteaz gain, lasterketa berezia da Kontxakoa. Hau da ordutegia:

11:15 txikiak.
11:30 helduak.  

Bertara joateko, 9:30tan ikastolako aparkalekuan gelditu gara. Bakoitza bere aldetik ere joan daiteke, 10:00tan La Perlako kanpoaldean gelditu gara horretarako. Beranduago iristen direnak, zuzenean hondartzara joan, irteera/helmuga puntuan egoten gara eta. 

Animo ekipo!!

2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Igandean Plaiaundin, a ze martxa!

Igandean Plaiaundin burututako proben emaitzak argitaratu dituzte dagoeneko. Giro ederrean igaro genuen igande goiza, eta normalean izaten ez dugun proba batekin gozatu ahal izan genuen gainera: MARTXA! Ez da gure proba izango, baina primeran pasa genuen. Begira, begira argazkiak!

ARGAZKIAK

EMAITZAK ("Resultados escolares" klikatuta).





2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

Txingudiko krosa: emaitzak eta argazkiak.

Ederra izan zen igandekoa. Haurtzaro Atletismo Taldeko 16 korrikalarik parte hartu genuen Txingudiko krosean, eta denek bukatu. A ze txapeldun taldea! Gainera, Aitzol, Lur, Garazi eta guraso asko taldearekin goiza pasa eta animatzera etorri ziren, eta Xabi Belaunzaran laguntzaile moduan. Eskerrik asko denei!






















Hauek izan ziren gure korrikalariek lortutako postuak:

Alebin neskak: 1. AMAIUR, 15. JANIRE, 83. EITZA, 116. ENARA, 123. OLAIA eta 124. NAGORE
Alebin mutilak: 75. AHMED, 80. BEÑAT, 106. IKER eta 107. JULEN.
Infantil neskak: 7. ANE eta 30. GAROA.
Infantil mutilak: 48. MIKEL eta 51. IGOTZ.
Kadete neskak: 11. ALAZNE eta 13. INTZA.

ZORIONAK NESKA-MUTILAK!!

Emaitza guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Eta Bidasoa Atletiko Taldearen argazkiak ikusteko, HEMEN. 



2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

Kros denboraldiaren hasiera, igandean

2014-2015 denboraldian erabat murgiltzen ari gara eta dagoeneko iritsi da lehenengo krosa. Aurten ere Bidasoa Atletiko Taldeak antolatzen duen Txingudiko krosean parte hartuko du HAURTZARO ATLETISMO TALDEAK. (Alebinetatik aurrera bakarrik hartu daiteke parte krosetan).

Hauxe da igandeko programa:
















Bertara elkarrekin joateko, igandean goizeko 9:30tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan. (Kateorratzak eramatea komeni da, dortsala jartzeko).


2014(e)ko azaroaren 4(a), asteartea

Plaiaundiko 2. jardunaldia, igandean

Hau da igandeko proben ordutegia:










Plaiaundira joateko goizeko 9:15tan gelditu gara ikastolako aparkalekuan.