2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

Arrasatekoa, bukaera bikaina

Lau izan ziren atzo Arrasaten parte hartu zuten HAURTZARO ATLETISMO TALDEko atletak: Ane Etxebeste, Amaiur Errazkin, Xabat Olaiz eta Unax Jimenez. Baina gutxi izan arren, ikaragarrizko maila eta jarrera ona erakutsi zuten lau gaztetxoek. Eta lau dominarekin itzuli ziren etxera.

Ane Etxebestek lortu zuen lehenengoa, zilarrezkoa, 1000 metro obstakuluetan oso lasterketa ona egin ondoren (3'32", hasieratik tiraka arituta). Unax Jimenez lehenengo urteko alebinak sekulako txapelketa osatu zuen: 60 metroetan finalera sailkatu, pelotan urrezko domina lortu eta, guzti hori gutxi balitz, baita 1000 metroko proban parte hartu ere. Xabat Olaiz ere bikain ibili zen, pelotan finalera pasa eta 60 metrotan oso lasterketa ona eginez. Eta bukatzeko, aurretik lortutakoa hobetzea ezinezkoa izango zela uste bagenuen ere, Amaiur Errazkinek bi urre lortu zituen: 60 metrotako finala irabazita lehenengoa, eta 1000 metrotan bigarrena, hasieratik bakar-bakarrik aurrera joan eta 3'15" eginez. Azken proba honetan, aipatzekoa izan zen gure lagun Hiart Ibargurenek lortutako bigarren postua ere, marka pertsonala eginez eta oso jarrera ausarta erakutsiz. 

Zorionak denei berriz ere, txalotzekoa izan da hiru jardunaldietako jarrera. Gora gu ta gutarrak!!

Sailkapen guztiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina