2015(e)ko maiatzaren 17(a), igandea

Alebin neskak, Gipuzkoako txapeldunak!!

Atzo kadeteek langa oso goian jarri bazuten ere, alebin neskak ez dira gutxiago izan gaur goizean Tolosan burutu den taldekako Gipuzkoako Txapelketan. TALDEKAKO GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK!! 

Hasiera-hasieratik primeran aritu dira gure sei neska ausartak: Enara, Olaia, Amaiur, Jani , Eitza eta Nagore. Eta taldekako garaipenaz aparte, erreleboetako proba ere Gipuzkoako erreleboetako txapelketa zenez, beste domina batekin itzuli gara etxera, zilarrezkoa. Zorionak denei, eta mila esker Ane Etxebesteri ere, entrenatzaile lanetan laguntzegatik.

Enara (pisua): 5,35 m.
Olaia (60mv): 13"60.
Amaiur (60m): 8"63.
Jani (1000m): 3'45"84.
Eitza (luzera): 3,56 m.
Nagore (altuera): 1,33 m.
Amaiur-Olaia-Nagore-Eitza (erreleboak): 37"48.

Emaitzak ikusteko, klikatu HEMEN.
Argazkiak ikusteko, klikatu HEMEN.
Bideoa ikusteko, klikatu HEMEN

Eta gaurkoa ospatzeko, nola ez, garaipenaren bideoa!



GORA HAURTZARO ATLETISMO TALDEA!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina