Zita bikoitza izan dugu asteburu honetan Anoetako miniestadioan. Larunbatean, infantil mailako Euskadiko Txapelketa, eta igandean, Gipuzkoako Txapelketa absolutua.
Infantil mailako Euskadiko Txapelketan ANE ETXEBESTEk hartu zuen parte, Gipuzkoako selekzioarekin, eta 5. postua lortu zuen 1.000 metroko proban, hirugarren postutik segundu erdira. Bera baino zaharragoekin lehiatuz oso lasterketa polita egin ondoren, 3'18"56 izan zen bere denbora, inoizko onena. Aupa Ane!!
Sailkapenak HEMEN.
Eta gaur jokatu den Gipuzkoako Txapelketa absolutuan, XABI BELAUNZARAN gaztea izan da protagonista. Atzoko sagardo eguna ongi ospatu ondoren, 400 metro hesiekin egiteko gai izan da, eta nola gainera! 5. postua lortu du, 1'02"15 eginez. Artista!
Aipatzekoak dira ere gaur bertan (lehiaketaz kanpo) Alazne Garrido eta Julen Perezek burututako 300 metro hesidunetako lasterketak: Alaznek 50"15 eta Julenek 43''96.
Aipatzekoak dira ere gaur bertan (lehiaketaz kanpo) Alazne Garrido eta Julen Perezek burututako 300 metro hesidunetako lasterketak: Alaznek 50"15 eta Julenek 43''96.
Sailkapenak HEMEN.
ZORIONAK DENEI!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina