2014(e)ko martxoaren 30(a), igandea

Nesketan eta mutiletan, Gipuzkoako seigarrenak

Goiz polita gaurkoa. Hamalau atleta, lau entrenatzaile, bi laguntzaile eta guraso mordoa bildu gara Ordiziko pistan, infantil mailako Gipuzkoako taldekako txapelketan. Eta askok bere marka onena egitea lortu dute gainera.

Taldeka, neskek seigarren postuan bukatu dute, puntuazioan podiumetik oso gertu. Postu eta marka bikainak lortu dituzte. Mutilek ere, talde gutxiago ziren arren, seigarren postua lortu dute, proba guztietan borrokatu eta marka onak lortu ondoren. Oso errelebo polita egin dute gainera, hirugarren postua lortuz.

Hauek dira sailkapenak:

1 OIANGUREN 62             1 ANOETA 33
2 HIRUKIDE 57                  2 SAN BENITO 31
3 ANOETA 49                     3 ANTIGUA 30
4 LASKORAIN 47              4 LOINAZPE 28
5 URRETXU 46                  5 HIRUKIDE 27
6 HAURTZARO 44           6 HAURTZARO 18
7 JAKINTZA 40
8 LOINAZPE 30
9 ARREITURRE 26
10 ORIXE 23

ZORIONAK DENEI, GORA GU TA GUTARRAK!

Sailkapenak eta probetako emaitza guztiak HEMEN.
Argazkiak ikusteko HEMEN.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina