2014(e)ko otsailaren 17(a), astelehena

Trihas Gebre gurekin entrenatzen

Gaur arratsaldean bixita berezi bat izan dugu Ikastolan, Trihas Gebre etiopiarra bigarren aldiz etorri baita gurekin entrenatzera. Espainiako kros txapelduna, Lasarteko krosean eta antzekoetan podiumera igotakoa eta Behobia lasterketa ezaguneko inoizko denbora onenaren jabea da Trihas gaztea, eta entrenamendua bukatzean esan duenez, berriz bueltatzeko desiatzen dago, poza ematen baitio hainbeste gaztetxo korri egiteko gogoz ikusteak. 

Eskerrik asko Trihas!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina